-
Azken bidalketak
Kategoriak
Iruzkin berriak
- Euskal blogosfera eta blogariak, osasuntsu? | Ikasle eta irakasle(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- xegun altolagirre(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- marijo(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- Luistxo Fernandez(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- marijo(e)k ETB1 eta ETB2 lehian bidalketan
Kategoriaren artxiboa: Ispiluari begira
Alferrikako milioiak
ASTELEHENEKO GOIENKARIA (2010-04-12) Patxi Lopezen gobernuak AHTren Bergara-Antzuola tartea egiteko azkeneko lizitazioak egin ditu; antza, “precio record” batekin: 125 milioi euro, 4,2 km.gatik. Hala zioen Correo egunkariak egubakoitzean. Aldi berean, Basagoitik Urkullurekin Urdaibain beste museo bat egiteko akordioa lortuko duela … Jarraitu irakurtzen
How do you do?
Galdera hori erantzutea erraza da ba gero! fine, thanks esanda be, nahikoa izan leike, ta edukaziñoz berai be gauza bera galdetu eta listo! Ba ez! hori egin beharrean, galdera horixe egin zidaten azkeneko aldian, PDF jardunaldietan Bartzelona, egun eta erdiz … Jarraitu irakurtzen
Espetxe-estatua
ASTELEHENEKO GOIENKARIA, 2009-11-30 Barikuan Emakumeen aurkako indarkeriari eta immigrazioaren jardunaldietan, Gasteizen, Dolores Juliano eta Mª Antonia Caro bat etorri ziren esaten “estatu onuradun batetik espetxe-estatu batera pasa gara”. Zigor kodearen arabera emakumeen kontrako eraso guztiak delitutzat jotzen direlako zioten eta … Jarraitu irakurtzen
Muntaia? Istripua? Aprobetxamendua?
Urriaren 10ean goizeko 08:00etan, Gasteizera ailegau eta semaforoan geratuta neuala, Avenida Castilla kalera sartzeko, aho zabalik geratu nitzan. Mobila hartu eta argazkia atera neban: Gaur, berriz, Noticias de Alavan sartu ta, hara! Orduan, ze… Etzan istripua izan nik ikusi nebana! … Jarraitu irakurtzen
Alakrana: alákrana
ASTELEHENEKO GOIENKARIA (2009-10-05) Javier Vizcaynok zuzentzen duen Mas que palabras saioan Alakranaz aritu ziren zapatuan. Legebiltzarkideen tertulian izan zen. Aurkezlea eta Pastor, Damborenea eta Egibar Alakránaz aritu ziren, Basabe, berriz, Alákranaz. Atunontzia bahitu zutenetik hainbat bider entzun dugu barkuaren izena, … Jarraitu irakurtzen
Agapimu, Agapimu
Goizeko 08:25ean, Gasteizen semaforoaren zain negoela, ondoko kotxetik ateratzen kanta abesten hasi naizela ohartu naiz. Begiratu dut, eta Clio zuri baten gorbata horia zuen alkandora laranjadun gizonezko bat ikusi dut. Leiho biak zabal-zabalik eta “kasetoa” topera! Barre egin diot, abestiaren … Jarraitu irakurtzen
Antzuolako mairua bakiak itxera agertuko da zapatuan
Lehenengoz izango ei dau zapatuan Antzuolako mairuak sekitua. Orain arte, “hi, mairu! Aitortzen al duk hire aberria!” izaten zan alardearen amaiera aldera kapitainak, mutilei “sutu” esan aurretik, mairuari botatzen ziona. Aurten, ordea, buruzagi bixek “bakiak” egingo ei ditxue eta gudan … Jarraitu irakurtzen
Zaleak atera izan balira zelaira…
Ez naizela futbolzalea, eta horregatik ezin dudala ulertu “atzokoa”.Horixe esan dit ohe lagunak gaur goizean Valentziatik deitu didanean.Ez, ez naiz futbolzalea, baina parrandazalea bai, eta ni ez nintzateke hotelera aurreikusitako ordua baino lehen itzuli izan, han egon izan banintz.Baina, bitxiena … Jarraitu irakurtzen
Athleticen lehoi ye-yea
Ezidazue esan eztenik ye-yea Atheticen lehoia. San Mamesen dagoena baino, bai behintzat. Hau Gernikan dago, nire etxe aurreko bakoi-artean. Permanente eta guzti dotore-dotore jantzi dabe datorren asteko finalaren zain. Gurean (esateko modu bat da, ze neria balitz etxia diskusiño galanta … Jarraitu irakurtzen
Zer dago laino artean?
Gaur ez, beranduago etorri naizelako Gasteizera. Baina atzo goizean, Barazarrera igotzeaz batera, pare bat metro aurrerago zegoena antzemateko ere nahikoa lan izan genuen gidariok. Horrelakoetan, laino artetik autoak eta kamioiak beharrean (ordu horretan nahi baino gehiago), besterik agertuko ote daitekeen pentsatzeko … Jarraitu irakurtzen