How do you do?

Galdera hori erantzutea erraza da ba gero! fine, thanks esanda be, nahikoa izan leike, ta edukaziñoz berai be gauza bera galdetu eta listo! Ba ez! hori egin beharrean, galdera horixe egin zidaten azkeneko aldian, PDF jardunaldietan Bartzelona, egun eta erdiz ingelesez hizlariak entzuten jardun ostean, zera asmatu nuen: aleman bati nere etxeko inglesean zertan lan egiten doten azaltzen asmatzea! ai, ene!
Nere lekura bueltatu nintzenean ohartu nintzen zergatik begiratzen zoztan tipo harek, guapua be bazan harek, era horretan! Tipa hau enrredauta dao, esango zeban bere artian!

Baina etzan hori, Personal Democrazy Forum Europa jardunaldietako esaldi-elkarrizketa bitxi bakarra. Kuaderno txikia errepasatzen honakuak topau ditxut:

  • “Partido en Internet” ekimena azaltzen egon zen Hector gaztea: “25 urte ditut eta 18 egin nituenetik, hauteskundeak heltzeari beldur diot. Inoiz ez dut jakiten nori eman bozka. Beraz, Interneten alderdi bat sortzea erabaki dugu: Partido en Internet
  • Hazteoir plataformako ‘friki’ bati: “Gauzak aldatu nahi genituzke, jendeak bere iritzia eman dezala”. Esaldia ez dago gaizki, baina hori esaten ari zela, atzean zuen pantaila erraldoian abortoaren kontrako Madrilgo manifestazioan egon ziren neskato gazte mordoa ikusten ziren, eskuak gorriz margotuta ‘No al aborto’ eta antzekoak kamisetetan zituztela. Itxura, nahiko beldurgarria zen.
  • PPko webgunearen arduradunetako bat ere izan zen bere espitxa botatzen eta amaieran: “Jamás el pedido el voto utilizando los foros del PP”, eta amaitzeko: “Os espero!”. Ze maja, ezta!
  • “Edozeinek daki botereak usteldu egiten duela, baina era berean liluratu, erakarri egiten du”, Esther Dyson
  • Pertsona berak esana: “Ez da nahikoa gobernua aldatzearekin. Jendearekin lan egin behar da gardentasuna aldarrika dezan eta gertatzen denaz ardura izan dezan”.

Onena, ordea, jardunaldien amaiera izan zen: tope yankia!!! Antolaketan parte hartu zuten langile guztiak taula gainera deitu eta elkarri txalo egiten aritu ginen tarte luze batez, jota bilirrubiniak pe gora egin zoztan! Zelako emoziñua! Musika harekin, danok txaloka!!! “Ze guaiak garen” esan notzan nere buruari.

Kategoria: Ispiluari begira Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude