-
Azken bidalketak
Kategoriak
Iruzkin berriak
- Euskal blogosfera eta blogariak, osasuntsu? | Ikasle eta irakasle(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- xegun altolagirre(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- marijo(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- Luistxo Fernandez(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- marijo(e)k ETB1 eta ETB2 lehian bidalketan
Kategoriaren artxiboa: Ispiluari begira
Ez dut #DA50 gozatu
Zioen Goizalde Landabasok aurten (50.ean!), “aspaldiko urteotan ez bezala, aurton gutxi zapaldu” duela Durangoko azoka: “Sartu-irtena egin dudala esan nezake. Ez dut kontzientzia kargurik, ezta Stockholmgo sindromerik ere” (Berria, 2015eko abenduaren 8an). Astelehen iluntzean pentsamendu bera izan nun. Alegia, zein … Jarraitu irakurtzen
Hartza edo Ursa edo Santiago eta tresmariasak
Auto barik nabil egunotan; halabeharrak hala nahi duelako (3 aste pasatxo eraman genuen tailerrera). Autobusetik jaitsi ahala, aldapan gora, hotzez eta ilunpetan, etxeratzea eragin dit kotxe ezak; goizeko 6:35ean bide bera egitea ere bai, eta dena esaten hasita, hotzez, ilunpetan, … Jarraitu irakurtzen
Zein ondo, Bergaran!
(Goiena, 2015/11/20) Publikoaren aurrean ukatu egingo dut berba horiek nire ahotik atera direla, baina benetan: zein ondo pasatu genuen zapatuan —gauean tabernetan jarri ziguten musika eskasa alde batera lagata, noski!—. Ia 3 hamarkada beranduago bazkaltzeko hitzordua egin genuen 8.A gelakook; … Jarraitu irakurtzen
Glamourrik ez dago ibilera ‘estiloso’ barik
Short edo benetan laburrak ziren galtzamotzak, takoi oso garaiak, orkatilatik belaunerainoko galtza beltzak, eta izterrak bistara. Ikusgarriena: darabilen grazia; eta jakin badaki. Metroko eskaileretarantz doa nire aurretik. Ezin diot begirik kendu! Hori estiloa! Iritsi gara zurubi mekanikora. Beheranzkoa hartu dugu. … Jarraitu irakurtzen
Beresi basoaren berezia
“Beresija esaten jako, esituta daguan leku bati, nun datozan, goratuten ez dirian abetxuak, ta andui galantak” (OEH). Eta, landak edo lur sailak bereizteko erabiltzen diren zuhaiskak ere beresiak ei dira. Hortaz, eremu-beresi asko dago gure inguruan, baina berezietan bereziena Busturian … Jarraitu irakurtzen
4. mailaren bila!
“Antzuolakoa naiz eta daukat kontratu prekario horregatik euskaltegira noa birritan astero”. Jarrai nezakeen bertsio librean, baina poesia edo bertsolaritza baino zati bat hobeto ateratzen zait “testo korrido”. Berbazaleon madarikazioa izango da, akaso. Laburrean ezin kabitu eta, orria bete arte, jario. … Jarraitu irakurtzen
Denbora joan badoa
Karmele Jaiori entzun nion, ‘Orain hilak ditugu’ bere azkeneko liburuaren harira, inguruan jendea hiltzen hasten denean norbera ere ohartzen dela heldua dela, zahartzen hasi garela, alegia. Tira ez zuen horrela adierazi, hitzez hitz, baina gure ziklo bitalaren beste fase batean … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Ispiluari begira
Utzi iruzkina
Eta gorago zerua
Horixe pentsatu nuen irailaren 27rako Kataluniako zerrenda bateratuaren aurkezpen ekitaldia ikusi nuenean. Eszenaratze bikainetara ohitu gaituzte dagoeneko kataluniarrek, eta ekitaldi bakoitzean hobetu egiten dira. Kataluniako historia museoaren terraza, itsaso ondoan, Bartzelona azpian eta goian zerua baino ez. Ara egunkarian ikusi dudan … Jarraitu irakurtzen
Gustuko lekuan berorik ez, antza
Atso zaharren antzera, leihotik begira deskubritu dut nire burua. Auzokide gazteetako batek neskalaguna aitaren zaldiak erakustera nola zeraman begira geratu naiz, sukaldeko iluntasunean. “Neska, ni bezala seguruasko, kaleumea”, pentsatu dut nire artean, mutilari besoa nola luzatu dion ikusita, zaldia gerturatu … Jarraitu irakurtzen
Antza, ez naiz hain yeyea
Sekula ez diot garrantzirik eman ginekologoa gizonezkoa tokatu izanari. Lehen Gipuzkoan eta orain Bizkaian, halaxe tokatu izan zait beti eta, sinmas. Egia da, inoiz galdetu izan diodala nire buruari, zergatik ez ote zegoen emakume gehiago ginekologia espezialitatean. Baina, horrek ere, … Jarraitu irakurtzen