Antza, ez naiz hain yeyea

Sekula ez diot garrantzirik eman ginekologoa gizonezkoa tokatu izanari. Lehen Gipuzkoan eta orain Bizkaian, halaxe tokatu izan zait beti eta, sinmas. Egia da, inoiz galdetu izan diodala nire buruari, zergatik ez ote zegoen emakume gehiago ginekologia espezialitatean. Baina, horrek ere, betiko erantzuna duela esango nuke: gainerako arlo guztietan bezala, gizonezkoak “lehenago” iritsi dira lanpostuetara.

Kontua da, baina gaur lehenengoz nire bizitzan, emakumea izan dudala ginekologo eta, ez dakit bada, lehenago asumituta nuen zer hori, gaur, igarri dut ezetz, ez nuela hain barneratuta eta, bai, gaur lasaiago egon naizela. Betiko tortura potro itxura duen ohetxoan kulero barik etzan-eseri naizenean, bestetan sortzen zitzaidan antsietaterik ez dut igarri.

Medikuarengana zoazenean profesionalengana joaten zarela barneratuta izan arren, egia da ez dela gauza bera okulistarengana, dermatologoarengana edo ginekologoarengana joatea. Ez. Eta, barru-barruan “lasai” medikua da, profesionala da, esan arren zure buruari, nahi barik ere, “baina gizona” pentsamenduak hartzen du bere lekutxoa. Alegia, aurrejuzguak ditudala ohartu naiz, berriro ere.

Kategoria: Ispiluari begira Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude