Denbora joan badoa

Karmele Jaiori entzun nion, ‘Orain hilak ditugu’ bere azkeneko liburuaren harira, inguruan jendea hiltzen hasten denean norbera ere ohartzen dela heldua dela, zahartzen hasi garela, alegia. Tira ez zuen horrela adierazi, hitzez hitz, baina gure ziklo bitalaren beste fase batean sartzea legez irudikatu nuen. Eta, bat-batean, ideia horri bueltaka, ohartu naiz gizonezkoak direla hiltzen lehenengoak. Gutxienez, ingurukoen kasuan: Itziarren aita, Monikaren aita, Felixen aita, Silbiaren aita, Enekoren aita, Rakelen aita. Nire adin ingurukoen aitak, den-denak. Bizitza legea da heriotza. Azkenean hiltzeko jaio baikara. Baina, joe! Errealitate horrekin tupust egitea ez da inon planetan aurreikusten. Are, esango nuke, ihes egiten diogula ideia horri.

Argi gera dadila, hala ere, ez dudala beste aita baten heriotzarik desira. Anekdota bat baino ez da hau, burura etorri zaidan gogoetatxoa. Baina, arren, aprobetxa dezagun daukagun denbora, joan badoa-eta!

Kategoria: Ispiluari begira. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude