Egilearen artxiboa: marijo

Telebistaz eta zinemaz gozatzeko eskubidea bermatzen ez denean

10 urte bete ditu ezgaitasunen bat duten pertsonen eskubideen gaineko NBEren hitzarmenak. Gaur egun esku artean dudan proiektuari esker izan ez balitz, Josu Amezaga EHUko irakaslearen zuzendaritzapean iazko uztailean abiatu nuena, ez nuke jakingo orain dela hamarkada bat ezgaitasunen bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hizkuntza-irisgarritasuna | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Ikus-entzunezkoen kontsumo geraezina, mugikorretan eta ordenagailuetan

ComScore etxeak egindako azkeneko datu-bilketaren arabera, 45 urtetik gorakoen artean igo da batez ere bideo-kontsumoa; gazteen artean baino 34 puntu azkarrago hazi da adin tarte horretan. Jakina, 18-24 urte artekoak dira oraindik ere bideo gehien kontsumitzen dutenak: %19k gutxienez astean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kazetaritza, sare sozialak, Web Telebisten inguruko inkerketa | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Mugikorrari etekina nola atera, komunikabideen erronka

Mugikorretatik geroz eta informaio gehiago kontsumitzen dela diote estatistikek behin eta berriz, hala ere egunkariek gaur gaurkoz ez dute lortu kontsumo hori monetizatzea. Hala dio Reurter Institute erakundearen azkeneko txostenak:  digitalizazioak eta internetek hankaz gora jarri dute idatzizko prentsaren sektorea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kazetaritza, sare sozialak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Bai, emakumeak nagusi Legebiltzarrean

Azkenean bai. Inkestek iragarri zuten moduan, emakumeak izango dira gehiengo Eusko Legebiltzarrean: 40 emakume eta 35 gizon. Lurraldeka, Gipuzkoatik 14 emakume izango dira Legebiltzarrean eta 13na Araba eta Bizkaitik. Alderdika EAJk 14 eta EHBildu 11 emakume-ordezkari batu ditu; biek ala … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Eusko Legebiltzarra, Kazetaritza | Etiketak , | Utzi iruzkina

Umetako kontu ez hain arraroak

‘Stranger Things‘ seriea dela eta, hortxe ibili gara Twitterren iritzi-trukaketan; gustatu batzuei, hainbeste ez beste batzuei. Baina gehien-gehienok ikusi dugu 80ko hamarkada hura gogora ekartzeko balio izan digun fikziozko telebista seriea. Edu Lartzangurenek Berriarako idatzi duen artikuluaren kontura, oroitzapen mordoxka … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ispiluari begira | Utzi iruzkina

Legebiltzar parekidea, politika-fikzioa

@berria-n irakurri dudanez, 37 zerrenda aurkeztuko dira Legebiltzarreko hauteskundeetara: Araban 12, 14 Bizkaian eta 11 Gipuzkoan. EAJ, EHBildu, PSE, PP, Podemos-AhalDugu eta C’s (UpyDren ordezko gisa) aintzat hartuta, 233 hautagai dira emakumezkoak; izan ere, zerrenda guztiek betetzen dute hauteskunde-legeak dioena: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Eusko Legebiltzarra, Politika | Etiketak , , | Iruzkin 1

Bejondeizula, ama!

Erretiroa hartu du gure amak. Bere 65. urtebetetzean eskuratu du erretretarako eskubidea; ofiziala, alegia. Domekan ospakizun bikoitza izan genuen, eta zein pozik zegoen! Baina are ilusio handiagoa egin zion aitaren opariak: gitarra! Ez edozelakoa, gainera! “Gitarra española” zioen amak; horixe … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ispiluari begira | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Birpentsa dezagun euskal telebista #berandunbainolehen

Amaitu da #berandubainolehen eta saioa hasi zenean bezala, amaieran ere horretaz idaztea erabaki dut. Amaitu da Fermin Etxegoienen saioa eta berak Twitterren iragarri zuenez, betiko amaitu ere! Eta, pentsatu genuen, @euskatelebista-ren erabakiz izan zela. Baina badirudi, hala azaldu zuelako Etxegoienek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak sare sozialak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Hizkuntza gutxituen ikusgaitasuna gehitzeko ahalegin bat

Irisgarritasunak aukera eman die ezintasun sentsorialak dituzten pertsonei (entzumen- eta ikusmen-urritasunak dituztenei) ikus-entzunezkoez gozatzeko. Horretxek eman digu EHUn egiten ari garen ikerlanaren lehenengo oinarria: irisgarritasunak, traba arkitektonikoetatik harago, bestelako oztopoak gainditzeko bidea eman du eta, hori dela eta, kontzeptuaren adieran … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Hizkuntza-irisgarritasuna | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

EHUko doktoregaiek batez ere gaztelaniaz aurkeztuko dituzte euren ikerketak

  Euskal Herriko Unibertsitateak lehenengoz egingo ditu, uztailean, doktoretza-jardunaldiak. Bigarren mailako doktoregaiei zuzenduta daude, euren ikerketak ezagutzera emateko asmoz. Guztira 267 doktoregaien ikerlanak aukeratu ditu batzorde zientifikoak, uztailaren 11n eta 12an Bizkaia aretoan erakusteko. Guzti-guztiek poster bana prestatu beharko dute … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskararen patria, infografiak-datu kazetaritza | Etiketak , , , | Utzi iruzkina