Egilearen artxiboa: marijo

Kixoteren kulturrizketak, Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietan

.@AndoaingoUdala-ren Bastero Kulturgunean sarera konexiorik ez. Beraz, txio-zaparrada  blogean batu ditut #RAKS2017 Euskarazko kazetaritza sustatzeko #RAKS2017 Irailean 75 urte beteko lituzke Rikardo Arregik #RAKS2017 “Euskararen eta euskal gizartearen modernizazioa ezinbestekoa da herriaren garapenerako” #RAKS2017 “Euskaldunak ez dira pertsona itxiak, euskal … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskararen patria, Kazetaritza | Utzi iruzkina

Zer berri Blogetan?

Blogetan jardunaldian azpimarratu ziren 3 kontu: azken boladan euskarazko blogen loraldia bizi da; blogariek gai zehatzak aukeratzen dituzte euren atarietan, espezializatutako blogak dira; ez dira monetizatzen, ez diote errentagarritasun ekonomikorik ateratzen euren lanari. Horri, gainera, sareko eduki eta erabilera arautzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskararen patria, Kazetaritza, sare sozialak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Podcast bidezko irrati-kontsumoa sustatzeko ekimenak

Teknologiak irratigintzan eta irrati-kontsumoan ere sekulako aldaketak eragin ditu, batez ere, irrati-saioak nahieran entzuteko aukerari dagokionez. Podcast deritzan horiei esker, edozein unetan, play sakatu eta zuzenean entzun ez dugun saioaz gozatzeko aukera ematen digute telefono-mugikorrek. Ez da, oraingoz bederen, kontsumo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kazetaritza, sare sozialak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka!

ETBko ikus-entzule gisa, defentsa bulegoan salaketa jartzeko eskubidea daukagu. Baina, susmoa dut ez dugula bide administratibo hori erabiltzen gure kexak, kritikak eta bestelakoak egiteko. Era publikoan egiten ditugu, bai, baina sare sozialetan. Nahiz eta “EiTBko telebista, irrati eta interneteko erabiltzaileen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kazetaritza, sare sozialak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

ETB1 eta ETB2 lehian

“Badago halako ikusezintasun bat, batez ere euskaraz ez dakitenen aldetik”, zioen Bingen Zupiriak Berrian Garikoitz Goikoetxeak egindako elkarrizketan. Kulturaz eta euskal munduaz galdetuta zioen Kultura sailburuak, zera: “Badago gure herrian bere burua elite kulturaltzat daukan giza mugimendu bat euskararekin eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskararen patria | Etiketak , , | 5 iruzkin

Lehen hizkuntza #euskara

(@Hizpidea irratsaioko kolaborazioa) UNESCOk izendatu zuen gaurko eguna “Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna” aniztasun linguistikoa eta kultura aniztasuna sustatzeko. Zehazki 1999an erabaki zuen otsailaren 21 Ama Hizkuntzaren Nazioarteko eguna izatea. Egun horren aukeraketa ez da kasualitatea, jakina. Nazioarteko egunen atzetik beti … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskararen patria | Etiketak , | Utzi iruzkina

Telebista internet bidez ikusteko joera gehitzen dabil

AIMC, Komunikabideen Ikerketarako Elkarteak, internet-erabiltzaileen artean egindako azken datu-bilketaren arabera, internet erabiltzen %68k telebista ikusten du aldi berean. Horrek aditzera ematen digu ze garrantzia duen audientzia sozialak –ohiko telebistaren audientziak neurtzeko gailuek aintzat hartzen ez duten audientzia, bide batez esanda–. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak sare sozialak, Web Telebisten inguruko inkerketa | Etiketak , | Utzi iruzkina

Arrakasta: telebistaren funtzio publikoak eta kalitatezko saioek bat egiten dutenean

Haurren #Transexualitatea izan zuen hizpide @urhanditan telebista saioak, bigarren ekinaldian. Chrysallis elkartearen azkeneko kanpainarekin bat egin du denboran saioak. Horrek ere eragingo zuen ikus-entzuleen artean ikusmina. Izan ere, Euskal  Herriko Chrysallis-ek jarritako kartelak zentsuratu egin dituzte hainbatek, Iruñean eta Gasteizen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak sare sozialak, Web Telebisten inguruko inkerketa | Etiketak , , | Utzi iruzkina

ETB1en audientzia sozialak behera egin du, #urhanditan

Atzo berriro pantailaratu zuten saioaren izenari jarraituz, ni ere ur handitan sartuko naiz. La Mamba Negrak argitaratu duenez, %1,9ko sharea izan zuen ETB1eko Ur Handitan saioak: El estreno de Ur handitan en ETB1 alcanza el 1,9% de share y 18.000 … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak sare sozialak, Web Telebisten inguruko inkerketa | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Telebista erabili hizkuntzaren garrantziaz ohartzeko

Telebistak, oro har, ez du aparteko interesik hizkuntzei buruzko saioetan. David Crystal hizkuntzalari eta idazle ezagunak adierazi zuen 2003an, UNESCOk Parisen antolatutako galzorian dauden hizkuntzen nazioarteko jardunaldietan. Orduko hitzaldi hura irakurtzea tokatu zait egunotan eta @KikeAmonarrizek gidatutako Tribuaren Berbak saioarekin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskararen patria, Hizkuntza-irisgarritasuna | Etiketak , | Utzi iruzkina