Etiketaren artxiboa: beasain

Aristi berriz garaile

.hmmessage P
{
margin:0px;
padding:0px
}
body.hmmessage
{
font-size: 10pt;
font-family:Verdana
}
Larunbat atsaldean berriz ere garaile izan genuen Mikel Aristi (Sumofic)
bergararra Beasaingo lasterketan. Eguenko protagonista Leo Fournier (Cam
Bordeaux) frantzesa izan zen, izan ere ia ibilbide osoa egin zuen bakarrik ihes
eginda. Frantziarrak Liernia gaina lelengo pasa ondoren, Ormaiztegin arrapatu
zuten 7 txirrindulariez osatutako taldetxoak. Taldetxoa sprintera heldu ziren
helmugara, Aristik bere abiadura puntaz baliatuz denboraldiko bigarren garaipena
lortu du
.

 
Igandean, jubenilek errepidean debuta izan zuten Errenterian.
Ibilbide motza baina gora-beheratxua izan zuten txirrindulariek non ihesaldi
batek aurrera egin zuen, azkenik taldetxoko sprintean amaituz. Garailea Haritz
Orbe
(Farla-jaulice) bizkaitarra izan zen azkarrena.

denboraldia hasi da

Larunbatean denboraldia hasi dabe lokatzako kadetiak beasainen… eta nola hasi dien!. Antzuolako Xabier Aranzetak irabazi dau tenporadako bigarren karreria ( lelengua ibaeta izan zan aurreko astian ). 6 txirrindularik sortutako eskapadia Lierniko maldetara heldu da bentaja nabarmen batekin, eta lokatzako mutilak danak atzian laga ditxu, mendiko saria lortuz eta helmugara bakarrik allegatuz. Hurrengo karreria Eibarren izango da, martxoan 18-an goizeko 10:00-etan.

Bestalde, igandean goizian Iban caballero 4. iñ dau Eibarko helmugan jubenillen lasterketan, 60 km inguru iñ ditxu bakarrik ihes iñ da eta honek ” premio de la combatividad”  irabaztia iñ dotza, Lokatzako mutillen astebukaeria borobilduz.