Etiketaren artxiboa: aristi

Aristik, Euskadiko Federazioko Saria jaso du

Larunbatean, abenduak 19an, Mikel Aristi Bergararrak urtero Euskadiko federazioak antolatzen
dituen sarietan, Gaztetxoak Torneoari dagokion saria jaso du. Aristi, Sumofic –
Lokatza
taldeko txirrindulariak, kadete mailako azken denboraldia egin du aurten
eta hiru proba izan dituen Gaztetxoak torneoan nagusitu da, Euskadiko
txirrindulari erregularrena izan dela erakutsiz. Dagoeneko, ziklokrosean ere
hasia da eta jubenil mailan parte hartzen, lehen urtea izanda, dagoeneko, hamar
lehengoen artean ere sartzea lortu du.

Astebukaera bikaina Lokatzakoentzat

.hmmessage P
{
margin:0px;
padding:0px
}
body.hmmessage
{
font-size: 10pt;
font-family:Verdana
}
Aurreko larunbat goiza primeran hasi zen Lokatzakoentzat, izan ere MikelAristi kadetea garaile suertatuzen Urdulizko(Bizkaia)  lasterketan, Gaztetxoak
trofeorako baliagarria zen proban. Modu honetan sailkapen orokorreko lider
bihurtu zen bergaratarra.

 Aipatzekoa ere Jokin Etxabek lortutako 11. postua
lasterketa osoan zehar aurreko postuetan ibili baitzen talde
lanean.
 
Larunbat arratsaldean, Irun-en Gipuzkoako Eskolarteko
txapelketak
ospatu ziren eta Alebin-neska mailan, Maria Cid Lokatzako kidea izan
genuen garaile.

 Esan beharra dago korritu dituen lasterketa guztiak irabazi
dituela eta bere mailan diferentzia nabariak markatzen dituela. Bestalde,
Infantil-mutil mailan, Urtzi Muguruza antzuolarra finalerako sailkatzea lortu
zuen lasterketa polita osatuz.
 
Irungo probarekin paralelo, Oñatin
jubenilentzako Arantzazura igoera izan genuen. Santutegian zegoen helmugan
Xabier Aranzeta
antzuolarra 3. izan zen, bere egoera fisiko ona azalduz.
Ekainean Gipuzkoako Itzulia du helburu eta badoa poliki poliki pedal kolpea
fintzen.
 
 

Aristi berriz garaile

.hmmessage P
{
margin:0px;
padding:0px
}
body.hmmessage
{
font-size: 10pt;
font-family:Verdana
}
Larunbat atsaldean berriz ere garaile izan genuen Mikel Aristi (Sumofic)
bergararra Beasaingo lasterketan. Eguenko protagonista Leo Fournier (Cam
Bordeaux) frantzesa izan zen, izan ere ia ibilbide osoa egin zuen bakarrik ihes
eginda. Frantziarrak Liernia gaina lelengo pasa ondoren, Ormaiztegin arrapatu
zuten 7 txirrindulariez osatutako taldetxoak. Taldetxoa sprintera heldu ziren
helmugara, Aristik bere abiadura puntaz baliatuz denboraldiko bigarren garaipena
lortu du
.

 
Igandean, jubenilek errepidean debuta izan zuten Errenterian.
Ibilbide motza baina gora-beheratxua izan zuten txirrindulariek non ihesaldi
batek aurrera egin zuen, azkenik taldetxoko sprintean amaituz. Garailea Haritz
Orbe
(Farla-jaulice) bizkaitarra izan zen azkarrena.

Aristi garaile Ibaetan

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Larunbat
arratsaldean, Ibaeta Donostiako auzoan izan zuten kadeteak zita. Sailkapenerako
bi mangen hostean (10 itzuli zirkuituitoari) Lokatzako Eneko Lizarralde, Hodei
Orobengoa
eta Mikel Aristi pasatu finalera (15 itzuli). 35 txirrindulariko bi
mangetatik 15 lelengo sailkatuak zuten finalean lehiatzeko aukera.
 
30 txirrindulariz osatutako tropelak abiadura handian egin zituen zirkuituari
zegozkion itzuliak, azkenik sprintara helduz. Mikel Arisitik (Sumofic), bere
abiadura puntari ezker, azken momentuan Xabier Bengoentxeari (Azetxe) aurre
hartu zion probaren garaile bihurtuz. Orobengoak eta Lizarraldek maila bikaina
eman zuten, denboraldian zehar gauzak egiteko gai direla erakutsiz.


 
Bestalde, Lokatzako jubenilek aurtengo denboraldiko prestaketa fintzen dijoaz.
Domekan 120 kilometroko entrenamendua izan zuten eta emandako mailarakerin
domekan Errenterian izango duten lasterketan aurreko postuetan egongo
direlakoan daude txirrindulariak

Mikel Aristi Ormaiztegin garaile

.hmmessage P
{
margin:0px;
padding:0px
}
body.hmmessage
{
font-size: 10pt;
font-family:Verdana
} Atzo urtarrilaren 4ean, Ormaiztegin kadete mailako lasterketan, Mikel
Aristi (Sumofic – Lokatza)
izan da garailea. Lasterketa ziraragarria izan da,
lehen itzulitik, boskote bat osatu da aurrealdean eta bertan izan da Mikel,
arazo mekanikoak eta guzti. Aurtengo denboraldian, Orion hasi zuen eta ordutik
emaitza bikainak lortzen hari da, horren adierazle, Euskadiko Txirrindularitza
Federazioko txapelketako sailkapen orokorreko behin behineko 5 postua da.
Horretaz gain, datorren asteburuan, Osintxun eta Itsasondon, Euskadiko
selekzioarekin lehiatuko da, Espainiako Txapelketarako lekua bilatuz. Baina ez
da abilte on bakarra izan. Gazte mailako txirrindulariek, taldeka, bigarren
postua
eskuratzea lortu dute

Mikel Aristi garaile lezon

.hmmessage P
{
margin:0px;
padding:0px
}
body.hmmessage
{
FONT-SIZE: 10pt;
FONT-FAMILY:Tahoma
}
Domeka atzaldean Lezo-n garaile suertatu zen Sumofic taldeko Mikel Aristi
bergararra.

 Kadete mailako lasterketa gogorra izan zen, eraso ugari egon bait
ziren proba osoan zehar, 5 txirrindulariz osatutako taldetxo bat sortu arte.
Bertan, lelengo urteko kadetean den Mikel Aristi zegoen, eta azken kilometroetan
taldetik alde egitea lortu zuen. Atzetik Xabier Perezek arrapatu zuen, baña
sprintera indar gabe heldu eta Mikelek azken metrotan aurreratu zuen Andoiango
taldeko txirrindularia.
 
Hau, Lokatza Ziklismo eskolak aurten lortu duen
lehen garaipena izan da eta dirudienez txirrindularien sasoia goraka dator. Ea
nola moldatzen diren gelditzen diren lasterketetan!

Estreinaldi bikaina

Larunbatean, Zarautzen izandako kadeteen lasterketan, Mikel Aristi lokatzako
txirrindulariak 3. postua lortu zuen denboraldia honetan parte hartzen zuen
lelengo proban. Era berean, bere taldekideek lasterketa txukuna egin zuten, Ion
Rivero
30. postuan eta Aitor Laskurain 37. postuan sailkatuz. Taldekako
sailkapenean 5. postua lortu zuten Sumofic etxeko txirrindulariek