Etiketaren artxiboa: 2011

Porra Tour Sari Banaketa 2011

Bukatu da  2011ko Lokatzako Tour Porra eta  urtero bezala Sari Banaketa egin dugu Bergaran Ariznoa taberna inguruan.

Irabazlea UNAI KAREAGA izan da 1.509 punturekin eta 4.470 € bereganatu du

2º Saria.-  JEKER 1.493 punturekin eta 2.235 €

3º Saria.- ENEKO LIZARRALDE  1.483 punturekin eta 1.341 €

“Zabala Jatetxea” Saria .- JESUS MARI LARRAÑAGA

“Lehen Euskalduna” Saria.- MIREIA LARRAÑAGA

“Apustularien” saria.- JUANITO

Hemendik, gure ZORIONAK irabazleei; eskerrak parte hartu duzuen
guztiori ta animoak datorren
urtean ere laguntza eskainiz, egin
nahi duzuen  denori. Beste bat arte ta bitartean
ondo izan

    LOKATZAKO TOUR PORRAKO
ANTOLATZAILE TALDEA

PORRA TOUR 2011

Kaixo, txirrindulari ta PORRA zaleoi;

Azken urteetako ohiturari jarraituz, hemen gara aurten ere LOKATZA Txirrindulari Eskolako taldea, TOUReko PORRAren antolaketarekin.     Jakingo duzuenez; datorren uztailaren 2an, larunbatean abiatzen da LOIRAko VANDEE izeneko Frantziar departamenduan aurtengo lasterketa.

22 talde esberdiñetako  198 txirrindulari izango dira Irteeran, eta 21 etapa gainditu beharko dituzte, uztailaren 24an Pariseko helmugara iritsi aurretik; tartean 2 atseden egun izango dituztelarik.

Uztailak 2 eta 3ko etapak, hau da;  larunbata ta igandeko etapak ez dira sartzen PORRAko lehiaketan, beraz astelehena 4koa izango da lehen puntuagarria

PORRAko baldintzak, betiko berdiñak izango dira:
Bakoitzak 15 txirrindulari aukeratu beharko ditu, ta “Apostu papera”k igandeko ordubiak aurretik entregatu beharko dira hortarako jarritako postuetan
Bukaeran Puntu gehien lortzen duena izango da irabazle

PORRAko orriak jaso ta entregatzeko tokiak:
ANTZUOLA
ALTZARTE Gozodenda.        943 766294
KAXETA ere hor ibiliko da inguruan eta berari ere eman dezaiokezue

BERGARA
USOA Taberna                     943 763857
DEPORTIVO Taberna            943760151
INFERNUKUA Taberna

Larunbatean goiz eta arratsaldez; Irala kalean mahai bat jarriko dugu, edozein informazio jaso eta apostuak bete nahi duenentzat
Igandean; Antzuolan zein Bergaran; San Martzialen ere bete ahal izango dira apostuak eguerdiko ordubiak aurretik
Porrako zailkepen eta gora beherak, http://goiena.net/blogak/lokatza ta www.lokatza.com BLOGetan jarraitu ahal izango duzue
Aposturako informazio zehatzagoa, papera jasotzerakoan bertan idatzita ikus ahal izango duzue

Jarraituko dugu informazio gehiago ematen, eta oraingoz, hemendik gure ANIMOak parte har dezazuen

Laister arte