Gipuzkoako Erlojuaren kontrako Txapelketa

Atzo ekainaren 4an,
Gervais oroitzarrea elite eta hogeita hiru urtez azpikoentzat eta  Jose Larralde oroitzarrea gazte mailakoentzat
(Gipuzkoako bakarkako erlojuaren kontrako txapelketa) ospatu zen Aizarnazabal
herrian


. Bertan izan ziren, ibarreko Xabier Aranzeta (Sumofic – Lokatza ZE)  antzuolarra eta Xabier Arnaiz (Ulma- Aloña
Mendi KE) oñatiarra gazte mailako lasterketan parte hartzen. Aranzetak
zazpigarren postua eskuratu zuen 22’ 50” ko denborarekin. Arnaizek aldiz, 22’27”ko
denborarekin podiuma gertu eduki zuen, laugarren postua lortuta. Biak pozik
agertu ziren eginiko lanarekin.

 

Irabazlea, Zestoako
Gorka Olaizola (Viveros San Anton – Zumaiako TE)  izan zen 21’24” ko denborarekin eta podiuma
osatuz, Alain Iglesias (Puertas Diproca – CC Irunes) eta Ion Urtizberea (Puertas
Diproca –  CC Irunes) txirrindulariak
izan ziren. 21’30” eta 21’54” denborarekin hurrenez hurren.

 

Aurten lehenengo aldiz
emakumeak ere hartu dute parte proba honetan. Bertan izan ziren Irene San
Sebastian (Debabarrena – Kirolgi) eta Ana Usabiaga (Tolosa FC).
Azkenik txapela
San Sebastianen aldekoa izan zen.

 

Ibilbideak 15,5km luze
zituen Aizarnazabal eta Zumaiako Korta poligonoaren artean. Ez zuen aparteko
zailtasun handirik, ala ere, helmugako azken aldapak, asko sufriarazi zituen
txirrindulariak eta batek baino gehiagok segundo politak galdu zituen bertan.

 

Gazte
mailako txirrindulariak ez dute aukerarik izaten horrelako probetan parte
hartzeko, beraz, bientzat esperientzia polita izan da eta etorkizunari begira,
oso esperientzia aberasgarria.  

 

Elite eta hogeita hiru
urtez azpiko lasterketan ere ibarreko partaidetza zegoen.  Guztietan onena, Gurutz Larrea (Bidelan)
antzuolarra bosgarren postu orokorra eta laugarren hogeita hiru urtez azpikoen
artean. Hurrengoa Unai Aranzabal (Bidelan) bergararra zortzigarren sailkapen
orokorrean eta seigarren hogeita hiru urtez azpikoen artean eta hamargarren
postu orokorra lortuta eta eite mailan podiumeneko hirugarren postua lortuta,
Kepa Varela (Cafes Baque) bergararra.

 

Lasterketan Asier
Maeztu (Bidelan) Donostiarrak nagusitasun handia erakutsi zuen 27’26”ko
denborarekin. Maeztuk Joko Olinpiarretan brontzezko domina lortuta da taldekako
jazarpenean eta atzo bosgarrenez gailendu zen Gervais  oroitzarrean. Bigarren Ion Izagirre
(Debabarrena – Kirolgi, 28’22”) geratu zen eta hogeita hiru urtez azpikoetan
txapela lortu zuen. Hirugarren Garikoitz Bravo (Azpiru – Ugarte, 28’39”) eta
laugarren Andoni Blazquez (Bidelan, 28’44”) izan ziren,  eta gainera hogeita hiru urtez azpikoen
podiuma osatu zuten. Elite mailan, Asier Maezturen ondoan, Jose Antonio Larrea
(Azpiru-Ugarte) eta aurrez aipatutako Varela bergararra izan ziren, bigarren eta
hirugarren.

 

Nagusien lasterketa 22
kilometrora luzatu zen. Hasieran Aizarnazabaletik Iraetaraino joan behar zuten
eta bertan itzulia  egin ostean
Aizarnazabalera itzuli eta jubenilek egindako ibilbidera bera egin behar izan
zuten.

 

Maila honetan ere,
lehenengoz, gazte mailan gertatu bezala, emakumeak izan ziren parte hartzen
lehenengoz, Gervais oroitzarrea ospatzen hasi zenetik. Bertan izan ziren, Maria
Gallastegi (Debabarrena-Kirolgi), Leire Olaberria (Cespa Esutrak) eta Mireia
Epelde (Bizkaia Durango) taldeko txirrindulariak. Hiruretan azkarrena, Olabarria
izan zen, abuztuan Joko Olinpiarretan, puntuaketa proban, izango den
txirrindularia 23’21” ko denborarekin. Bigarren Mireia Epelde 24’13” rekin eta
podiuma osatuz Maria Gallastegi 24’22” ko denborarekin. Emakumeek kasu honetan,
gazte mailakoek egindako ibilbide bera burutu behar izan
zuten.

 

Atzo Aizarnazabalen
txirrindularitza giro polita bizi izan zen. Bergaratik ere, bertako
txirrindulariak animatzera jende ugari hurbildu zen. Bertan,  antzuolarrak eta oñatiarrak ere ikusi
zitezkeen euren txirrindulariei animoak ematen. Gaur egun, txirrindularitza
jasaten hari den egoera dela eta, herriko txirrindulari gazteak eta
afizionatuak, zenbat zale mugitzen duten ikustea pozgarria da. Hau idazten duen
honek behintzat, arratsalde polit bat pasa zuen, giro ezin hobean. Lasterketa
profesional askok nahiko luke atzo Aizarnazabalen bizi izan zen giroa, beraien
lasterketan edukitzea

Lander Aperribai Giroan

Lander Aperribai,
Euskalteleko txirrindulari Donostiarra (Bergaratar baten semea) Italiako Giroa
utzi behar izan du Plan de Coroneseko krono-igoeran kontrolez kanpo gelditu
ondoren.


Aperribay


Aurtengoa, Giroan izan duen lehen partehartzea izan du eta hauek dira
e-mailez bidalitako bere hitzak proba utzi ostean, Giroan izan duen gorabeheren
iritzia kontatuz .

 “Egia esateko pena izugarria daukat nire lehenengo Giroa bukatzeko 5 etapa
falta direla proba bertan bera utzi beharraz. Aitortu behar dut azkeneko 2
mediko etapak oso gogorrak izan direla eta indarrez oso justu nengoela…
Krono-igoeran indarrak gordetzen joan nintzen, esan dudan moduan oso nekatuta
bait nengoen, eta azkenean 6 txirrindularik amaitu genuen kontrolez kanpo.
Etapa askoz azkarrago ezin izango nukeen egin, beraz lasai egon behar dut eta egoera
onartu.
Jo!! 8 etapaz saihetsa apurtuta izan dudala korritu ondoren eta ia molestiarik
gabe nengoenean, krono-igoera baten bota naute!!
Bueno, orain Giroan egindako 
esfortzuak errekuperatu behar ditut, eta gero ahalik eta hoberen
denboraldiko bigarren zatia prestatuko dut, ea kontratua berritzeko merituak
egiten ditudan!!
 
Eskerrik asko zuen animoengatik eta barkamenak eskatzen dizuet Giro izugarri
hau bukatu ez izanagatik!”

XIV Gipuzkoa Klasika

Apirilak 14an, Donostiako Egia auzoan, SCD Donosti Gain elkarteak
antolatuta, gazte mailako XIV. Gipuzkoa Klasika ospatu zen. Lasterketa
Espainiako federakuntzak antolatzen duen Federazioen Txapelketarako puntuagarria
izan zen. Parte hartze aparta zegoen, Espainiako autonomi guztietako selekzioez
gain, Bizkaiako, Arabako, Frantziako Pyrenees Atlantiques, Debabarrena neska
taldea eta gipuzkoako gazte mailako txirrindulari guztiak. Bertan izan
genituen Lokatza Ziklismo Eskolako, Unai Martinez eta Xabier Aranzeta. Taldea
osatzeko, Sumofic taldeko bi txirrindulariak, zuamiako Viveros San Anton eta
Ciclos Iturriagako txirrindulariekin talde mixtua egin zuten.
 XIV gipuzkoa klasika

 
Ibilbideak 80km pasatxo zituen eta bitan Astigarragako bentak gainditu
behar izan zuten. Hiru tarteko helmuga ere izan ziren. Ibilbideak malda handirik
ez izan arren, oso gora beheratsua eta bihurria ere, izan ere, ibilbideko zati
batzuk, Donostiako kaleetan eta Oiartzungo kaleetan zehar izan zen, eta onek oso
erritmo altua bideratu zuen. Bukaeran irteeran izan ziren 165
txirrindularietatik 94 lortu zuten helmuga denbora barruan gainditzea eta bataz
besteko abiadura 43 kilometro ordutik gorako izan zen, lasterketaren
gogortasunaren adierazle. Irabazlea Castilla La Mancha selekzioko Jesus
Herrada txirrindularia izan zen. Bigarren Miguel Angel Lucena Ceutakoa eta
hirugarrena Pyrenees Atlantiques ordezkatuz parte hartu zuen Mickael Queiroz
Xiberutarra. Taldeka Euskadiko selekzioa irten zen garaile. Mendiko sarien
sailkapena Jon Urtizberea Puertas Diproca taldekoa eta tarteko helmugetan
berriz, Rafael Marquez Ceutakoa izan zen.
 
Lokatzako txirrindularien
artean, Xabier Aranzetak, garaipena sprintean jokatu zen taldetxoan sartzea
lortu zuen eta Unai Martinezek aldiz, zirkuituetan ibiltzeko experientzia falta
somatu zuen eta ondorioz ezin izan zuen lasterketa amaitu.
 
Sumofic-eko
bi txirrindulariak pozik zeuden, izan ere, Gipuzkoa Klasika lasterketa Estatu
osoan jokatzen diren lasterketa garrantzitsuenetakoa da, eta bertan,
profesionaletan egiten den moduan, sinadura kontrola, taldeen aurkezpena,
infraestruktura handiagoa, hedabideen presentzia… dago, eta horrek gazteengan
ilusioa pizten du. Lasterketa honen palmareseko podiumean, besteak beste, Iban
Mayo, Alejandro Valverde, Koldo Fernandez de Larrea, Benjamin Noval agertzen
dira. Lokatzako txirrindulari biak, gazte mailan lehen urtea dutela kontuan
hartuta, emaitza eta experientzia ezin hobea izan dute.
 
Talde parte
hartzaileak:
Aragoi
Galizia
Katalunia
Gaztela
Leon
Kantabria
Euskadi
Nafarroa
Bizkaia
Araba
Pirenees
Atlantiques
Ceuta
Gaztela
Mantxa
Murtzia
Valentzia
Madrid
Extremadura
Errioxa
Ulma
Caja
Rural
Andoiango
Sumofic-Viveros San Anton-Ciclos
Iturriaga
Debabarrena
Puertas Diproca
Bruesa
Lan
Mobel
G.Corrugados
Bruesa ‘B’
Ulma
‘B’
Oarsoaldea
Goierrialdea
Andoaingo ‘B’
Belca
Azpiru
Inmobiliaria
Graficas Otzarreta

Debagoiendarrak protagonista

Atzo apirilak 5, XXXV Amaika bat saria ospatu zen, eta bertan, Debagoiendarrak
izan ziren protagonista. Lasterketaren irabazlea Xabier Arnaiz, Ulma etxeko
txirrindulari oñatiarra, izan zen eta hirugarrren postuan, Sumofic taldeko
Xabier Aranzeta antzuolarra. Podiuma osatuz, Eneko Garcia, Caja Rural taldeko
lazkaotarrra izan genuen. Mendiko saria, Arnaiz berak eraman zuen eta taldeka,
ordiziko Caja Rural taldea izan da. Aipatzekoa, emakumeetan, junior mailakoa den
Irene San Sebastianek eginiko lana, berak jaso zuen, emakumeentzako lehenengo
saria
.

Deba podiuma

 
Lasterketak 85 kilometro luze zituen, eta txirrindulariek Itziar
bi alditan, hasierako eta bitarteko kilometroetan eta Kalbarioa, helmugatik 8
kilometrora igo beharra izan zuten. Itziarreko lehen pasaeran, tropel handi
batek pasa zuen buruan eta Itziarreko ondorengo hiraganaldian, hirukote batek
pasa zuen buruan, 40 segundo eskaseko aldearekin. Hala ere, Mutrikura heldu
zirenerako eta Kalbarioa igotzen hasi zirenerako, pelotoiak bat egin zuen ihes
egindako hiru txirrindulariekin eta bertatik, Aloña Mendi taldeko Arnaiz eta
Lokatza Z.E.-ko Aranzeta nabarmendu ziren beste guztien gainetik. Jeitsieran,
hauek biei, Eneko Garcia batu zitzaien, eta Debako kaleetan, esprint estu baten
ondoren, oñatiarra izan zen irabazlea bere nagusitasuna erakutsiz, Aranzeta
hirugarren izan zelarik.
 
Biak pozik agertu ziren, Aranzetak lehen urtea
du jubenil mailan eta dagoeneko bere burua erakuzteko habildadea erakutsi du
gazte maila honetan. Arnaizendako aldiz, bigarren urtea da, eta iaz, garaipena
lasterketa askotan eskura izan ondoren, aurten, Deban garaile izatea lortu
du.

gorlako igoeraren aldeko zozketa

Lokatza Z.E.-k antolatutako Gorlako igoeraren alde egindako zozketan, 0033
zenbakia gertatu zen saritua. Boletoaren jabea Julian Gezalaga izan da, non
argazkian (eskuma), Lokatzako partaide den Jesus Kortabarria ‘Kaxeta’ -ren
eskuetatik saria jaso du.


 
Lokatza Z.E.-tik eskarrek eman nahi ditugu
lasterketara laguntzera gerturatu ziren zalee guztiei, ikusleei, zozketan parte
hartu dutenei eta baita lasterketa babestu duten etxe guztiei

XXXIV. Igoera Gorlara (2)

Aurreko domekan,
martxoak 30ean, erabaki zen XXXIV. Igoera Gorlara. Irteeran 158 partaide izan
genituen
90 Kilometroko
Ibilbidea gainditzeko asmoz
, orain arteko kopuru handiena eta giro epelarekin abiatu ba ginen,
amaieran euria, haizea eta hotza izan ziren protagonista Costa Ricako Andrey Amador
(Lizarte) irabazlearekin batera.
Gorla08-Amador2

Naiz eta  eguraldia txarra eta zeharo narrasa izan, jendetza ugari
bildu zen egoerari aurre egiñez
helmugaratzen ziren txirrindulari  guztiei bere jarduera txalotzera
Lasterketa oso
bizkorra izan zen eta, beti bezala, Gorlako aldapak apurtu zuten pelotoia
lehenengo igoeran. Jeitsieran talde bat osatu zen eta hala segitu zuen
Urretxuraino. Deskargako maldetan Andrey Amadorrek erabaki zuen hanka egitea
eta handik helmugaraino bakarrik joan zen. Bere ezaugarriak erakutsiz, oso
igoera polita egin zuen, kontuan hartuta momentuko eguraldia. Atzetik, egin
zuten bere alegiak, baina ez zuen kapazidaderik izen harrapatzeko.
kontuan hartzekoa izango da mutil
hau, eta ziur laister ikusiko dugula Profesional
mailara igotzen, eta zergaitik ez; lasterketa hau irabazi izan duen hainbat
txirrindularien bezala, Goi mailako
garaipenak lortu ahal izango duena    

Gure txirrindulariei
dagokionez, Unai Aranzabal (Bidelan) izan zen onena laugarren postuan, orain
arte begarar baten posturik onena Gorlako proban. Asier Penabad (Debabarrena)
49. postuan sailkatu zen, eta Iban Caballero (Debabarrena) ezin izan zuen
karrera bukatu. Gurutz Larrea antzuolarra (Bidelan) 25. sailkatu zen

Sailkapen guztiak

Argazki batzuk

Beste argazki batzuk