Kaixo, txirrindulari ta PORRA zaleoi;
Azken urteetako ohiturari jarraituz, hemen gara aurten ere LOKATZA Txirrindulari Eskolako taldea, TOUReko PORRAren antolaketarekin. Jakingo duzuenez; datorren uztailaren 2an, larunbatean abiatzen da LOIRAko VANDEE izeneko Frantziar departamenduan aurtengo lasterketa.
22 talde esberdiñetako 198 txirrindulari izango dira Irteeran, eta 21 etapa gainditu beharko dituzte, uztailaren 24an Pariseko helmugara iritsi aurretik; tartean 2 atseden egun izango dituztelarik.
Uztailak 2 eta 3ko etapak, hau da; larunbata ta igandeko etapak ez dira sartzen PORRAko lehiaketan, beraz astelehena 4koa izango da lehen puntuagarria
PORRAko baldintzak, betiko berdiñak izango dira:
Bakoitzak 15 txirrindulari aukeratu beharko ditu, ta “Apostu papera”k igandeko ordubiak aurretik entregatu beharko dira hortarako jarritako postuetan
Bukaeran Puntu gehien lortzen duena izango da irabazle
PORRAko orriak jaso ta entregatzeko tokiak:
ANTZUOLA
ALTZARTE Gozodenda. 943 766294
KAXETA ere hor ibiliko da inguruan eta berari ere eman dezaiokezue
BERGARA
USOA Taberna 943 763857
DEPORTIVO Taberna 943760151
INFERNUKUA Taberna
Larunbatean goiz eta arratsaldez; Irala kalean mahai bat jarriko dugu, edozein informazio jaso eta apostuak bete nahi duenentzat
Igandean; Antzuolan zein Bergaran; San Martzialen ere bete ahal izango dira apostuak eguerdiko ordubiak aurretik
Porrako zailkepen eta gora beherak, http://goiena.net/blogak/lokatza ta www.lokatza.com BLOGetan jarraitu ahal izango duzue
Aposturako informazio zehatzagoa, papera jasotzerakoan bertan idatzita ikus ahal izango duzue
Jarraituko dugu informazio gehiago ematen, eta oraingoz, hemendik gure ANIMOak parte har dezazuen
Laister arte
Noiz amaitzen da porra entregatzeko epea? Bergararrak ez garanentzako, jaso daiteke epostaz?
Igandean, eguerdiko ordubietan amaitzen da apostuak entregatzeko epea eta ezinda epostaz jaso zeren apostu bakoitza bere numerazioa dauka eta baita ere lokatzako seilua.
Eta zenbat ordaindu behar da?
20€