Tourreko porra

.hmmessage P
{
margin:0px;
padding:0px
}
body.hmmessage
{
font-size: 10pt;
font-family:Verdana
}
Lokatzak antolatutako 7. Tourreko porra martxan jartzear dago inguruko
txirrindularizaleen ezagutzak erakusgai izateko eta bide batez Ziklismo Eskolari
lagundu ahal izateko. Partehartzaile bakoitzak nahi beste apostu egin ahal
izango du (20 euro bakoitzak), apostu bakoitzeko 15 txirrindulariz osatutako
zerrenda azaldu beharko du. Apostuak Bergarako Nahikari, Avenida, Frontoia,
Usoa, Deportivo
tabernetan eta Zabala jatetxean egin ahalko dira, Antzuolan,
berriz, okindegian
. Gainera, larunbat goizean hasita, Lokatzako kideek Domingo
Irala kalean
karpa bat prestatuko dute 13:00-tik 22:00-tara apostuak egin ahal
izateko. Igandean, berriz, eguerdiko 12:00-ak eta 14:00 artean San Martzialeko
kanpan
izango dira erromeriaren inguruan, bertan egongo dira Lokatzakoak azken
orduko zaleek porra egitea nahi badute. Porrako txirrindularien dortsalak,
Tourreko antolakuntzak bere web ofizialean ( www.letour.fr ) ipiniko
dituen dortsalak izango dira.

 
Internet bidez jarraipena
 
Antolaketak jakitearaztea nahi du Tourraren jarraipena, porraren
puntuak eta sailkapenak eta zaleen komentarioak Lokatzaren blog-aren bitartez(
www.goiena.net/blogak/lokatza ) edo
Nahikariko web-etik ( www.nahikari.com )
jarraitu daitezkeela . Gainera, 2 egunetik behin, behin behineko
sailkapena duten zerrendak banatuko dira porra entregatu daitezekeen
tabernetan.
 
Bildutakoaren %90-a sarietan banatuko da eta %10-a Ziklismo
Eskolaren aktibitateentzat bideratuko dira. Aurreko urtean, 377 apostu izan
ziren eta urtetik urtera apostu kopurua igotzen doala eta aurten errekorra
lortzeko bidea dagoela adierazi du antolaketak  << Nahiz eta hori ez den
gure helburua,  aurreko urteko zenbakiak nahikoak dira guretako, gure nahia
uztaileko hilabetean txirrindularitza guztion ahoan izatea da>>
 
2008-eko garaileak, Jesús Gardoki, José Ramón Peña eta Txurro izan
ziren, hiru zerrendak Antzuolan bete zirelarik. Aurreko urteko garaileak 3.770
euroko saria eraman zuenhurrengo txirrindulariei esker: Evans, Popovych, Carlos
Sastre, Cancellara, Andy Schleck, Frank Schleck, Samuel Sánchez, Valverde,
Kirchen, Cavendish, Hushovd, Menchov, Freire, Zabel eta Ricardo
Riccó.
 

8 iruzkin “Tourreko porra” bidalketan

  1. Iñigo

    Gaur Diaro Vasco-k ekartzen zebanez, biharko egongo dala dana esaten dau. 430 porra inguru iñ homen die…eta ez da lan makala izango datuak sartzia…

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude