Osintxuko Ziklo Krosa (2)

.hmmessage P
{
margin:0px;
padding:0px
}
body.hmmessage
{
font-size: 10pt;
font-family:Verdana
}
Osintxuko zirkuitoaren prestatze lanak.
 
Atzo,
urtarrilak 3, Osintxuko herritar talde bat eta lokatzako kideak larunbateko
zirkuitoa markatzen aritu ziren auzo lanean. Estakak ipintzeaz gain, lurzorua
garbitu zuten txirrindualriek zulaketarik egin ez dezaten lasterketaren egunean.

 
Bestalde, Txikirriko eta Oregiko zelaiak banatzen dituen errekatxoak
buru hauste ugari ekarri dizkie antolatzailei, izan ere ez bait dago biderik bi
zelaiak elkartzeko. Irtenbideak bilatu nahian, beste lasterketa batzutako
antolatzaileekin hitz egin zen. Azkenik, errepideko afizionatuen Legazpiko
Santikrutz Klasika eta desagertutako Telleriarteko Ziklokross internazionalaren
antolatzaile den Sebas Legazpiarrak, Telleriarteko lasterketan erabiltzen zen
egurrezko zubia eskaini zuen Lokatzakoei. Zubia gabon aurretik ekarri zen
Osintxura eta atzo montatu zen bi zelaiak elkartuz eta arazoa
ekidinez.
 
Lokatzak atzo auzo-lanean ibili ziren guztiei eskerrak eman
nahi dizkie

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude