Egoitz Murgoitio eta Rocio Gamonal nagusi Osintxun
Biek ala biek irabazi dituzte zapatu goizean jokatu zen
II. Osintxuko ziklo-kroseko elite mailako lasterketak.
Emakumeen lasterketan bigarren tokian sailkatu da Jone
Muxika elgetarra, eta Mikel Aristi bergararrak irabazi
du kadete mailakoa. Hasieratik bukaerara menderatu du
lasterketa
Murgoitioren nagusitasuna
Elite mailako txirrindulariak irten orduko, zirkuitoa
erabat lokaztuta zegoen; baina, egoerari aurre eginez
Egoitz Murgoitiok menderatu zuen lasterketa hasieratik
bukaerara. Lehen itzulian Tino Zaballak eta Atenaseko
Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina lortu zuen Jose
Antonio Hermidak gertutik jarraitu zuten Murgoitio.
Baina, hirugarren itzulian aurrera egin zuen Cafes
Baqueko ziklistak, eta helmugara 41 segundoko
abantailarekin heldu zen. “Proba oso gogorra izan da,
lokatz asko zegoen-eta. Dena den, gustura nago egindako
lanarekin. Tino Zaballak huts zein tokitan egiten zuen
ikusi dudanean, aurrera egitea erabaki dut. Zirkuitoa
zegoen moduan egonda, abantaila hartzen zuenak lasterketa
irabaziko zuela uste nuen, eta hala izan da”, esan zigun
amaieran Egoitz Murgotiok. Zaleek Espainiako Kopa
irabazteko lehian zeuden Zaballaren eta Ruiz de
Larrinagaren arteko lehia espero zuten, baina Larrinaga
hasieratik geratu zen Zaballaren eta Murgoitioren atzean.
Spiuk Urteaga taldeko txirrindularia laugarren heldu zen
helmugara.
Bestalde, CDR taldeko Iñigo Roldan aretxabaletarra 17.
tokian sailkatu zen eta Zigor Urain arrasatearra 26.
tokian, itzuli batera
Elgetarra, maila onean
Elite mailako emakumeen lasterketan Rocio Gamonalek,
Jone Muxikakren eta Rosa Maria Bravoren arteko lehia
estua ikusi genuen. Gamonalek markatu zuen erritmoa.
Hirugarren itzulian aurrera egin zuen Bravok, eta Muxika
elgetarra atzean geratu zen. Baina, azken itzulian Rosa
Maria Bravo erori egin zen eta Gamonal eta Muxika sartu
ziren, hurrenez hurren, lehen eta bigarren tokietan