Lokutorio bateko kanpokaldean telefono txartelak saltzen zebilen futbol
selekziorik gabeko gazte batekin egin dut topo.
Txartel gutxi saldu dituela esan dit. Ni ez nintzela eroslerik
aproposena berehala konturatu da. Baina han gelditu da nirekin
berriketan.
Zerbait esatearren, batere interesatzen ez zaidan gauza bati buruz egin
diot galdera. Ea nork irabaziko duen futbol txapelketa.
Iparrafrikar itxurako nire lagun berriak, bere herriak ez duela
mundialean parte hartzen duen selekziorik esan dit.
Nireak ezta, aitortu diot nik.
Ez neukan galdetu beharrik nongoa zen, baina bada ezpada ere, berak argi
utzi gura zuen saharauiarra zela. Arro zegoela.
Alde egiterakoan, euskal selekzioak jokatzerik baleuko irabazi egingo
lukeela bota diot, probokazio hutsez.
Hala balitz , bera asko poztuko litzatekeela esan dit.
Bost euroko telefono txartela erosi diot, mapan agertzen ez diren
herrialderen batera deitzeko, ilusioa faltan dudanen batean.
Etiketaren artxiboa: selekzioa
Con Cuatro…cojones
Urriaren 12an, Hispanitatearen Egunean, espainiar legionariak futbolari buruz hitzegiten aritu ziren telebistan. Albistegiari heldu nioenerako paseak ziren politikaren gaineko informazioak eta, imaginatzekoa denez, tankeak Madrilgo kaleetatik, agintari zibil eta militarrez beteriko palkoa, eta Legioaren ahuntza. Eta buru guztien gainetik, gorriz eta laruz zerua tindatzen zuten abioien keak. Oilo ipurdia jartzeko modukoa.
Baina esandakoa, albistegian espainiako futbol selekzioari buruz berba
egiteko aukeratuak legioko gizonak izan ziren (nahita jarria da “aukeratuak” eta “gizonak”).
Diskurtsoa, aluzinantea,
sinistu iezadazue, barrabil kontua gora eta behera. Alkandora berdez,
paparra bistan, futbola eta ejerzitoa parametro berdinetan mugitzen
direla argudiatuz, legionarioak koxkobiloak sakralizatzen. Beste
argudiorik ez: ohorea, egurra eta etsaia sutsitzea ziren erabilitakoak.
Ez dut aspaldian esaldi berean horrenbeste “cojones” hitza entzun.
Espainiako futbol selekzioari buruz berba egiten…berba ez, aginduak ematen, legionariak. Zelako parea: selekzioa eta legioa.
Baina,
erabat aho zabalik utzi ninduena izan zen konturatzea Cuatro kanala zela halako
diskurtso patrioteroa, garaiz kanpokoa eta matxokeriz betea ematen zebilena.