Con Cuatro…cojones

Urriaren 12an, Hispanitatearen  Egunean,  espainiar legionariak futbolari buruz hitzegiten aritu ziren telebistan. Albistegiari heldu nioenerako paseak ziren politikaren gaineko informazioak eta, imaginatzekoa denez, tankeak Madrilgo kaleetatik, agintari zibil eta militarrez beteriko palkoa, eta  Legioaren ahuntza. Eta buru guztien gainetik, gorriz  eta laruz zerua tindatzen zuten abioien keak. Oilo ipurdia jartzeko modukoa.

Baina esandakoa, albistegian espainiako futbol selekzioari buruz berba
egiteko aukeratuak legioko gizonak izan ziren (nahita jarria da “aukeratuak” eta “gizonak”).
Diskurtsoa, aluzinantea,
sinistu iezadazue, barrabil kontua gora eta behera. Alkandora berdez,
paparra bistan, futbola eta ejerzitoa parametro berdinetan  mugitzen
direla argudiatuz, legionarioak koxkobiloak sakralizatzen. Beste
argudiorik ez: ohorea, egurra eta etsaia  sutsitzea ziren erabilitakoak.

Ez dut  aspaldian  esaldi berean horrenbeste “cojones” hitza entzun.

Espainiako futbol selekzioari buruz berba  egiten…berba ez, aginduak ematen, legionariak. Zelako  parea: selekzioa eta legioa.

Baina,
erabat aho zabalik utzi ninduena izan zen konturatzea Cuatro kanala zela halako
diskurtso patrioteroa, garaiz kanpokoa  eta matxokeriz betea ematen zebilena.

6 iruzkin “Con Cuatro…cojones” bidalketan

  1. Novios de la muerte

    Eskerrik asko Iban. Oso gustora irakurri dut Elenaren bloga. Ze polito idazten duen, zein zuzen planteatzen dituen gauzak. Me piace!

    Erantzun
  2. Desplazatua

    Geuk ere ikusi genuen Cuatron zuk aipatutakoa, Edorta. Eta, zinez diƱotsut sekulako barreak bota giƱutzela ohelagunak eta bixok; kontua da, kiroletako aurkezleari igarri be dezente egin zitzaiola barreka hastekotan zela legioko zuk diozun modun “gizon” hura ikusi eta entzuten, baina bera zuzenean zen telebistan eta ezin barreka hasi; guk egin genuen barren haren ordez, ze, aurkezlea, bietan gazteena, oker ez badago kataluniarra eta Barcakoa da.
    Baina, bai, behar dira bai “cojones” era horretan ateratzeko telebistan, (Elenak dioen moduan, Espainiako telebista izan arren).

    Erantzun
  3. Anonimoa

    Edorta, ikusten denez futbola, telebista eta aberriak osatutakoa Bermudetako triangelua da. Eskerrak behintzat nik ez neban erreportaje hori ikusi telebistan, ze ahuntz bat desfile serio batean gurtzea ere…

    Musu bat

    Erantzun
  4. Novios de la muerte

    Ahuntza zen desfile horretako elementurik serioena, my dear Elena.

    MaryJo, zer diozu, furbolaz barre egin zenuela? Hori bai seriotasun falta.

    Muxu bana.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude