Luis Silgoren gutuna DNAn

silgo.png
Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Notiziak eta iritziak Terrae Antiquae gunean

Terrae Antiquae izan da auzia gehientsuen astindu duen gunea eta faltsisten bozgorailu nagusia. Gauzak aldatuta daude aspaldian. Aste honetan notizia eta
iritzi interesgarri ugari argitaratu da, Koen van den Driessche eta
Roslyn Franken eskutik gehientsuak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Alicia Satue latin eta greziera irakaslearen komunikazioa, Biltzarreko ezusteko atsegina

Euskeraren Jatorriak antolaturik azaroan Gasteizen egin zen biltzarrean, Alicia Satue latin eta greziera irakasle gazteak komunikazio oso interesantea irakurri zuen, era atsegin eta dibertigarrian irakurri ere. Bertan, Isabel Velazquez irakaslearen txostena jorratu zuen. Ortografia akatsak faltsutasunaren seinaletzat hartzearen zentzugabekeria kritikatu zuen, besteak beste. Merezi du komunikazioa irakurtzea.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Eztabaidan egindako okerrak zuzendu nahirik

Eztabaidaren beroan egia ez den gauza bat esan nuen, jan edan eta lo jartzen duen epigraferik ez dagoela grafitoen artean. IAN/ TA/ IIDAN DIINOS dontsuarekin itsututa nenbilen eta ez nintzen gogoratu badela EDA/ IAN/ LO jartzen duen bat. Piezaren b) aldean dago, ez da argazkirik argitaratu.  Barka eskatzen diet entzuleei eta bereziki nire une hartako solaskide Joseba Lakarrari.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

‘Iruña-Veleiako misterioa’ dokumentalaren eta eztabaidaren biharamona

Asteazken gauean emititu zuen programa ETB1-ek eta dagoeneko eitb-nahieran ikus daiteke. Ez naiz dokumentala sakon aztertzen hasiko. Normala den bezala, ez ninduen ase. Hutsune nabarmenak ikusi nizkion. Baina kontuan izanda testuingurua, gorde beharreko orekak eta abar, produktu txukuna iruditu zitzaidan, hari narratiboa ederki eramanda duena, suspense eta guzti, eta estetikoki bikaina. Nabarmenduko nuke auzi honetako biktima nagusiak, Eliseo Gil eta Idoia Filloy, begirune handiz tratatuta daudela. Eta hedabide gehienek gairi ezarri dioten betoa ezagututa, aurrerapauso handia izan dela. Zorionak Hasierri eta bere taldekideei!
Programak hainbat komentario eragin ditu Zuzeu-n, asko eta asko kutreak eta gustu txarrekoak. Eta zenbait oso sinpatikoak, gure “Iñaki” txit ezagunarena, adibidez, programa amaitu eta hurrengo minutuan jarria: Pozik ikusi dut Elexpuru isilduta eta erridikulizatua, argudiorik gabe, erantzunik gabe, haizeak nondik jotzen zuen jakin ere gabe.
Euskeraren Jatorriak egin du bere balorazioa bere blogean. Ostraka Mundua blogak ere bai. Hemen Aritz Galarragak Berrian egindakoa.

                  Lakarra eta Elexpuru debatearen une batean

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Rodriguez Colmeneroren ponentzia argitaratu du Euskeraren Jatorriak

Biltzarreko ponentziak argitaratzen hasi da Euskeraren Jatorria bere blogean. Sarrera, Batzordeko txosten arkeologikoaren laburpena eta Idoia Filloyren erantzuna, eta Rodriguez Colmeneroren ponentzia argitaratu ditu dagoeneko.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Antonio Rodriguez Colmeneroren hitzaldi osoa sarean

Youtube-n jarri dute Nazio Arteko Biltzarrean Rodriguez Colmenero galiziarrak eman zuen hitzaldiaren bideoa (lehen 26 minutuak). Antonio Rodriguez Colmenero (Ourense 1936), sona handiko historialaria, arkeologoa eta epigrafista da. Hona hemen haren argitalpenen zerrenda (2002ra arte). Eta oraindik norbait ausartuko da esatera “ez dela epigrafista”, eta beraz… gutxi fidatzekoa.  Begiratu zenbat epigrafia-lan argitaratu duen, eta azken orrian jartzen duena:  Miembro de la Sociedad Internacional de Epigrafía Griega y Romana (AIELG). Eta hona hemen Dialnet-eko argitalpen zerrenda.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Almudena Cacho eta Alberto Barandiaranen “kontraprogramazioa”

Irrati-saioen kritika egiten duen Xabier Lasak honako iruzkin hau egin zuen atzoko Berrian:
“Kontraprogramazioa.
Deigarria bada aurreko larunbatean Más que Palabras
saioak eskaini zigun kazetaritza ariketa: Iruña-Veleiako zuzendari den
Julio Nuñez elkarrizketatu zuen Almudena Cachok, noiz eta bertsio
ofiziala auzitan jartzen dutenek Veleiari buruzko I. Nazioarteko
Biltzarra antolatu zuten egunean bertan… Nuñezen esanak beti egingo
zaizkigu aberasgarri entzuleoi noski, baina larunbatak biltzarreko parte
hartzaileekin egotea eskatzen zuen. Urte hauetan bi alde muturtuen
arteko taxuzko eztabaida antolatzen jakin ez, eta gainera, horietako
bati kontraprogramazioa egin behar!”
Gauzak zelan izaten diren, bi egun lehenagoko Berriak denbora luzea isilik zeraman  Alberto Barandiaranen “Iruzur bitxiena eta ikusgarriena” artikulua zekarren,  kontraprogramazioaren beste adibide bitxi bat, nire irudiko. Nazio Arteko Biltzarraz oso interpretazio partziala eginda gero (Alberto ez zen egon, Harrisek esanikoak nola edo hala jasotzen ditu, Rodriguez Colmeneroren hitzaldi bikainaren aipamenik ez…), faltsutasunaren aldeko “argudio indartsuak” gogoratzen ditu:
“Gogoratu behar da aztarnategian lan egiten zuten gutxienez lau
arkeologok kritika sakonak egin dituztela, testuak ez zituztelako
antzeman zeramika puskak lurretik ateratako unean, garbitu ondoren
baizik; hainbat egunez atari zabalean egon ondoren, alegia. Eta gogoratu
behar da EHUko Arkeologia Sailak izendatutako taldeak, nazioartean sona
handia duten arkeologoen laguntzarekin, interpretazio arazo handiak
ikusi zizkiotela Gilek eta Filloyk egindako lanari. Dominic Perring
Londreko University Collegeko irakasleak, esaterako, ezohiko grafitoen
agerpenaren azalpen zentzuzko bakarra «ondo landutako iruzurra» izatea
zela idatzi zuen: «The product of an elaborate hoax».
Gero, Gorrochateguik 2010ean Madrilen egindako hitzaldi baten (Hic et nunc un ejemplo de falsificación contemporánea) berbak dakartza. Hemen artikulua. Haren berbekin amaitzen du iritzi-artikulua: «Iruzurraren beraren ezaugarria», dio Gorrotxategik, «bereziki naif eta gehiegizko hori izan da oztoporik handiena euskal faltsutze honek aurrera egin zezan. Hau guztia espiritu megalomano baten lana izan den edo amarru intelektual dosifikatua soilik egiletza erabakitzen denean
jakin ahal izango dugu».

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Edward Cecil Harrisen iritzia Julio Nuñezen lanei buruz Euskeraren Jatorriaren blogean

Euskeraren Jatorriaren blogean bisita gidatuak sortutako zipriztinez hainbat argitasun ematen da. Julio Nuñezek oso adierazpen xelebreak  egin zituen hurrengo egunean Radio Euskadin. Gauzak bere lekuan jartzera dator Harris.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Hitzaldia Izarran (Urkabustaiz, Araba) azaroaren 30ean

  • Hitzaldia: Zer gertatzen da Iruña-Veleian?
  • Hizlaria: Juan Martin Elexpuru
  • Eguna: azaroak 30, ostirala, 19:30
  • Tokia: Izarrako Kulturetxea
  • Antolatzailea: Urkabustaizko Udala
Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1