Hiru aldiz VELEIA NOV(V)A, lau VELEIA GORI

Hemen Idoia Filloyren post interesgarria toponimoaz. Aurreko sarrera batean esaten genuen deigarria dela sei edo zazpi aldiz hiriaren izena VELEIAN forman, inesiboan, agertzea, aurkitu berri duten aldarean bezalaxe, nahiz eta EHUko adituek VELEIANORUM interpretatu duten; oso interpretazio diskutigarria.

Plinio Zaharra (I. K.o.): In eundem conventum (Cluniensem) Carietes et Vennenses V civitatibus vadunt, quarum sunt Velienses. Pliniok dio Clunia-ko (gaur egun Coruña del Conde, Burgosko probintziaren hego-ekialdean) esparru administratibokoak direla karieteak (karistioak) eta vennenseak (?), eta bost hiri dituztela denera, horien artean Velienseak (vel(e)iatarrak).

Bestalde, Ourense-ko Celanova (Coeliobriga) herrian aurkitutako hilarri batek zera dio: M(arcus) Licinius / Veleiensis / Laribus / Gumelaecu[is] v(otum) s(olvit) l(ibens) m(erito) . Ikusten denez, Marcus Licinius hau Veleiatarra zen, auskalo zergatik Galiziara joandakoa

Hauek dira, guk dakigula, gentilizioaren aipu zahar bakarrak. Horregatik, VELEIAN  (laburpena izatea posible dela jakinda) VELEIANORUM interpretatzea gehiegitxo iruditzen zaigu. VELEIENSIUM izango zen genitibo plurala, “veleianus” ere erabiltzen zela frogatzen ez den bitartean. Dokumentatuta ez dago. Zenbat txantxa egin duten batzordekideek veleyense hitzaren kontura (“ostrakas veleyenses”, “euskera veleyense”, “anomalías veleyenses…), orain komeni denean “veleianus”ekin etortzeko.

Deigarriak dira beste agerpenak ere. Bi aldiz agertzen da VELEIA NOVVA eta behin VELEIA NOVA. Garbi dago hiri berriari egiten diola erreferentzia, bazela Veleia berri bat. Eta jakina, berria bazegoen zaharra ere izango zen. Horregatik pentsa liteke beste lau aldiz agertzen den VELEIA GORI hiri zaharra dela. 14469 piezak biak dakartza gainera, VIIL(II)I(A) GORI/ VIILIII NOVVA, bide baten marrazkiaren barruan.

GORIren esanahia ez dago argi. “Gorri”ren forma zaharra dirudi; batzuek pentsatzen dute “soila”, “landarerik gabea” esan nahi duela. Beste batzuek, kolorea. Nire ustez GOIRI dateke, goi aldeko hiri zaharra, hiri karistiarra. Arkeologoek diote erromatarrek hiri karistiar zaharraren gainean eraiki zutela hiri berria. Handia zela lehenagoko hiri hori, 50 hektarea hartzen zituela, mendixkaren erdialdea zein goi aldean kokatzen zela. Arkiz-ko Espoloia esaten zaio gaur egun goialdeari. GOIRI edo GOIURI toponimo dezente dago bizkaieraren eremuan. Hainbat Goiri dago Bizkaian; Goiuri (Gujuli ere deitua) Araban, Urkabustaizen.

Niretzat adierazgarria da Gasteizko hiribilduaren goialdearen antzinako izena: Villasuso. Gaur egun Villasuso-Goiuri esaten zaio hango areto-jauregi eder bati. Goiuri, nonbait, ez dago dokumentatuta, eta Villasusoren itzulpen berria da. Baina Villasuso ez ote Goiuri edo Goiri-ren antzinako itzulpena? Toponimia zahar ia guztia euskarazkoa den inguru batean harrigarria da “Villasuso”. Eta beste gauza bat: Iruña-Veleia goi-erdiaroan desegin zenean, nora joan zen hango jendea, edo parte bat behintzat? Zertarako erabili ziren hango harlanduak? Beste hiri bat eraikitzeko, agian, handik hamar kilometrora dagoen Gasteiz, ziur asko. Goiri edo Goiuri toponimoa ere harriekin batera lekuz aldatu ote zen?

nova

 

araina

gorinova

neulaike

gori

esta

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Ama Ata blog berria jaio da

Orain dela egun batzuk jaio zen Ama Ata bloga. Goiburuan ikus daitekeenez, Historia, Hizkuntzalaritza, Genetika, Arkeologia, Iruña-Veleia… daude jorragai dituen arloen artean. Lehenengo postetan, Iruña-Veleiako gaia gailendu da. VELEIA jartzen duen aldarea, Deidre, Eneas… ukitu dira. Hizkuntzalaritzan, Luis Silgoren BILOS hitz iberikoari buruzkoak, eta abar. Ongi etorri blog berriari!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Azken Jatorriberri argitaratu da

Jatorriberri berripapera argitaratu du Euskeraren Jatorriak. Azken hilabeteetan Iruña-Veleia gaian gertaturikoak jorratzen dira batetik: Nazioarteko Biltzarra, ETB1eko dokumentala eta eztabaida, VELEIA hitza duen aldarea, etab. Eta euskarari buruzko beste hainbat gai, bestetik.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Hamabi aldiz agertzen da grafitoetan VELEIA hitza

iruna

Gaurko Berriak, Jon Rejadoren eskutik, orrialde osoa ematen dio gaiari. EHUko irakasleen arabera, hau litzateke transkripzioa eta interpretazioa: (E)UCA(R) / (P)VS.R.P / VELEIAN / SER / MATRI / DEAE / DEDI(C)AVIT.  «Eucar/pus rei publicae Veleianorum/ae seruus Matri Deae dedicauit»  (Eucarpusek, veleiarren errepublikaren esklaboak, Ama Jainkosari eskaini zion).

Lehenago esan bezala, ez da lehenengo aldia izena “in situ” dokumentatzen dela. Hamabi aldiz agertzen da grafitoetan. Horietako sei edo zazpi VELEIAN forman, altarean bezala.

marcus

mario

esta

gori

neulaike

samuel

Hurrengo ostrakako testuak azken honen antzekoa dirudi, eta apurtuta dagoenez ezin irakur daitekeen arren, VELEIAN jar zezakeen

athe

Hurrengoak IN VELEIA VICI dakar. Elebiduna dirudi, IN preposizio latinoa eta esaldia eta aditza euskarazkoa, “Veleian bizi”, alegia. Deigarria da zortzi aldiz agertzen dela NON kasuan, inesiboan.

vici

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

LURMENen agiria araren aurkikuntzaren aurrean

“La Diputación Foral de Álava, acaba de hacer pública mediante rueda de prensa, la localización de un interesantísimo documento epigráfico sobre piedra, un ara, en cuyo texto figura claramente la palabra VELEIA que, con bastante certeza, sería el nombre de la antigua ciudad romana asentada en Iruña de Oca. Creemos que, en principio, es un buen hallazgo y debemos felicitarnos por él. Pero queremos hacer un par de puntualizaciones:

La primera es que, pese a lo señalado por sus descubridores, NO ES CIERTO QUE SEA LA PRIMERA VEZ QUE SE DOCUMENTA EL NOMBRE DE LA CIUDAD ROMANA. Durante las excavaciones arqueológicas llevadas a cabo en el yacimiento por Lurmen S.L. se descubrieron, contextualizados en estratigrafía arqueológica, una serie de grafitos en los que estaba también grabado el nombre de la ciudad, concretamente, en 9 piezas, si bien en dos de ellas Veleia aparece dos veces, con lo cual tenemos 11 menciones. En alguno de ellos, además, distinguiéndose una Veleia Gori de una Veleia Nova. Estos textos estaban incisos sobre fragmentos de cerámicas, ladrillos o, en un caso, sobre un resto de fauna. La posibilidad de aparición del nombre de la ciudad en los grafitos fue evaluada negativamente por parte de la Comisión de expertos que dictaminó sobre ellos, así como otros aspectos epigráficos dados como imposibles en éstos (como determinados tipos de M) y que, sin embargo, en esta pieza también están presentes.

Lo que sí podemos afirmar es que este reciente hallazgo, vendría a aportar una prueba de veracidad hacia los grafitos localizados en el curso de nuestro proyecto de investigación, puesto que aparece nuevamente el nombre de la ciudad localizado por un equipo diferente y aspectos de escritura similares.

La segunda puntualización se refiere a la forma en que parece haberse producido el hallazgo, según nos han transmitido los medios de comunicación: “Este fragmento de altar apareció durante los trabajos de acondicionamiento de los accesos al “oppidum”, muy cerca de la puerta sur de la muralla” e insiste más adelante “Este hallazgo se enmarca en el contexto del control arqueológico de los trabajos realizados en el yacimiento a lo largo de 2012”.

Así que la impresión que nos transmite la noticia es que el epígrafe no ha sido encontrado durante un proceso de excavación arqueológica sino en unos trabajos de control de unas obras de acondicionamiento. Este tipo de labores normalmente se hacen con excavadora como la que, de hecho, nos consta que trabajó en esta parte del yacimiento este año. Por otro lado, las imágenes ofrecidas hasta el momento sugieren que, efectivamente, el hallazgo pudo producirse en esas circunstancias. De ello podrían ser evidencia también, las marcas que el propio epígrafe muestra a modo de “cicatrices”.

Si esto es así, la pieza carecería de contexto estratigráfico y estaría descontextualizada. No dudamos de que se trate de una evidencia epigráfica de época romana pero habría que tener en cuenta su carencia de contexto… en su caso.

Pero la cuestión es que si esas fueran las circunstancias del hallazgo: ¿cómo es que en la “nueva era de Iruña-Veleia” puede ser que se hagan obras en las que aparezca una pieza así durante un control? esto es, ¿realmente la ha encontrado una excavadora? En ese caso ¿cómo puede usarse una excavadora en una zona tan rica arqueológicamente como toda la ubicada en las cercanías de la puerta Sur de la antigua ciudad? No obstante nos congratulamos del hallazgo por él mismo, por los datos que puede aportar en el debate científico sobre los grafitos y por el hecho de ver cómo, al igual que nosotros en su día, también el nuevo equipo ha hecho público el hallazgo ante los medios y el público, de forma previa a su publicación científica. Algo habitual dentro de los proyectos arqueológicos si bien a nosotros se nos criticó despiadadamente por ello.”

LURMEN S.L

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

VELEIA ipintzen duen altarea aurkitu dute aztarnategian

Prentsaurrekoa eman dute gaur goizean Gasteizko Bibaten. Bertan ziren Julio Nuñez, Joaquin Gorrochategui eta Pilar Ciprés, hirurak EHUko irakasleak. Esan dute lehenengo aldiz dokumentatu dela VELEIA izena “in situ”, eta dagoeneko ez dagoela dudarik Iruña Veleia dela. Transkripzioa ere eskaini dute. EiTBn ikus daitekeenez, EUKARPUS REI PUBLICAE VELEIANORUM SERVUUS MATRI DEAE DEDICAUIT

Astia izango da honetaz luze berba egiteko baina lehen komentario batzuk:

  • Ostraka Munduan ederki asko azalduta dagonez, 11 aldiz agertzen da VELEIA izena grafitoetan. Horietatik bostetan VELEIAN forman. Hemen adibidez.
  • Altarean VELEIAN irakurtzen dena VELEIANORUM (?) ulertu dute EHUko epigrafistek. Baina gentilizioa ez al zen ba VELEIENSIS? Eta genitibo plurala ez al da ba VELEIENSIUM?
  • Inskripziotetako M altuak Gorrochateguirentzat grafitoen faltsutasun froga nabarmenak dira. Baina altarean ikusten dugun M bakarra, MATRI hitzean datorrena, ez al da altua? Ez al zegoen Gorrochategui bera gaurko aurkezpenean?
  • Dirudienez, ez du testuinguru arkeologikorik piezak. Hondeamakinarekin ari zirela aurkitu al zuten?
  • 2012ko urriaren 25ean agertu bazen, ezal dute gehitxo itxaron aurkezteko?

Informazioa: Ostraka Mundua, Ama Ata, Euskeraren Jatorria, Berria

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Astorgako buztinezko taulak benetakoak direla frogatu dute termoluminiszentzia frogek

Duela pare bat aste argitaratu zuen TAk.  Wikipedian ikus dezakegu taula hauen edukia eta historia bitxia. Inork ez daki ziur noiz eta non agertu ziren. Astorgakoak esaten zaie lau ibilbide azaltzen direlako idazkunetan (bakoitzean bat) eta horietako hiru Asturicatik abiatzen direlako. Beren lehen deskripzioa 1920an egin zen eta harrezkero ere hainbat gauza publikatu da. Aspaldikoa da benetakoak direla eta flatsuak direla diotenen arteko polemika. Buztin freskoan egindako inskripzioak dira, eta berriki gauzatutako frogek erakutsi dute benetakoak direla. Toponimia zaleontzat ere badute gauza interesgarririk, esaterako, Amaia eta Iria lekuizenak agertzen dira, lehena Burgosko lurretan eta bigarrena Galiziako kostan. Berriak jarraipen zabala izan du blogetan: Ama Ata, Euskararen Jatorria.

Adierazgarria izan da Alicia M. Canto anderearen erreakzioa: ez dira sinesgarriak froga horiek. Beretzat faltsuak izaten jarraitzen dute, M altu bat agertzen delako eta abar. Iruña-Veleian ere argudio bera eta antzekoak erabiltzen ditu (dituzte). Izan ere Astorgakoen eta Iruña-Veleiakoen arteko paralelismoak handiak dira. I-V-n Berrogeitaka dira buztin freskoan egindako inskripzioak eta, beraz, termoluminiszentzia bidez datatu daitezkeenak. Eta iribarrea eragiten duen gertakizun bat: Alicia Cantok lan egiten duen unibertsitateko laborategian egin dira termolumiszentzia frogak, Madrileko Unibertsitate Autonomoan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Joseba Lakarraren berreraiketa proposamenari kritika Maria Pilar Alonsoren eskutik

Una objección a la reconstrucción del protovasco propuesta por Lakarra du titulua Maria Pilar Alonso Fourcade Hezkuntza Zientzietan Doktoreak academia.edu liburutegi digitalean argitaratu duen artikuluak. Lakarrak aitzin euskararako proposatzen duen eredu monosilabikoak harritzen du Alonso. Sarreran bertan diosku:

“Hay un aspecto de esta reconstrucción que nos ha llamado poderosamente la atención: el hecho de que esté basada en una hipótesis que presupone la existencia, para la totalidad del léxico del protovasco, de una única forma posible de combinación fonética, la monosilábica Consonante-Vocal Consonante”.

Liburutegi digital berean argitaratu zen 2011n Roslyn M. Frank ikertzaile estatubatuarraren Repasando a Joseba Lakarra artikulua, alderdi etimologikoei begira dagoena.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Iruña-Veleia 2013an argituko dugu?’, Koldo Urrutiaren artikulua Berrian

Euskeraren Jatorria taldeko Koldo Urrutiaren Iruña-Veleia 2013an argituko dugu? agertu da gaurko Berrian. Zuzeu blogean ere argitaratu da. Hemen izan dituen lehen iruzkinak barregarriak dira, zenbaiten maila intelektual eta humanoaren ispilua. Ezizenaren mozorrorik gabe batzuk ez lirateke ausartuko tamaina horretako tontokeriak idazten.

Iruña-Veleia 2013an argituko dugu?

Iruña-Veleiako grafitoak egiazkoak ala faltsuak diren argitzea ez da, jada, gure herriko historia eta euskara historikoa ezagutzeko aukera bat edukitzea ala ez. Askoz gehiago da eta dagoeneko unibertsitate, ikerketa, arkeologia eta hizkuntzalaritzaren maila etiko-zientifikoa ezagutzeko “kotoi proba” bilakatu zaigu.

Gasteizen arrakasta handiz egindako Iruña-Veleiari buruzko I. Nazioarteko Biltzarrak gai hau argitzen laguntza handia eman du, gai hau zientifikoki bideratzeko ezinbestekoak diren hiru arloetan sakondu ondoren: datazioak, kata kontrolatuak eta auditoria arkeologikoak.

Mahaingurua_goizekoa

Bermudas Museoko zuzendaria eta arkeologia garaikidearen “aita” den Edward Harrisi entzuteko aukera izan genuen bertan. Harris,  hemen egondako lau egunetan, arkeologia lana baloratzeko asmoz, Eliseo Gil eta Idoia Filloyrekin egon zen, indusketa bisitatu zuen, estratigrafien datuen jatorrizko koadernoak eskatu eta aztertu zituen (Adituen Batzordeak hauetako bat ere ez zuen egin urtebetean). Eta gaian sakondu ondoren, ez zuen zalantzarik erakutsi: “estratu guztiak ondo dokumentatuta daude eta beraz, grafitoak esandako garaikoak dirudite. Hala ere auditoria independiente luze eta zabal batek berretsi beharko luke hau, eta ez Lurmenen auditoria soilik, EHUko Arkeologia Sailak egindako lanaren auditoria ere egin beharko litzateke” (hondeamakinak “ukitutakoa”).

Bere iritziz “Eliseo Gil eta Idoia Filloy arkeologoak arrazoi gabe izan dira akusatuak, beraien lanak ez baitira behar bezala auditatu.  Egoera honetan dagoena ni banintz, epaitegietara eramango nituzke difamazio horien egileak”. Eta Biltzarretik kanpo ere hau esan zuen “Estatu Batuetan enpresa honen kontrako prozesu judizialak egun bat besterik ez zukeen iraungo, alderdietako batek, hau da, Aldundiak, piezak gorde dituelako eta ez Epaitegiak. Hortaz piezen zaintzaren katea apurtuta geratu da.”

Harrisen hitzak argiak izan baziren, estatuan onomastika erromatarra primeran ezagutzen duen Santiago Compostelako Unibertsitateko Antonio Rodriguez Colmeneroren hitzaldia ez zen atzean geratu eta aho zabalik utzi zituen etorritakoak. Rodriguez Colmenerorentzat ikonografia eta idazkun gehienak erabat koherenteak dira. Arlo helenistiko, grekoerromatar, paleokristau eta eguneroko bizitzari buruzko idazkun eta marrazkietan ez da faltsukeria adieraz lezakeen gauza nabarmenik aurkitu, nahiz eta kasu batzuetan lekukotzak menderen bat edo gehiago aurreratu. Bere ustean akats ortografikoak ezin dira inondik inora faltsifikazioaren arrazoitzat hartu, garai horretako grafitoen %90ean akatsak egiten zirela kontuan hartzen badugu. Colmenerorentzat ez ziren faltsutzat hartu behar izan kata kontrolatuak egin gabe. Gainera ez du ulertzen Eliseo Gilek katak egiteko eskaerari Adituen Batzordeak zergatik uko egin zion.

Kataluniako Museo Historikoko Paleopatologia arduraduna den Joaquim Baxariasek hezurretan egindako grafitoez informazio asko eman zuen. Batetik, hezurrak 300 euroren truke datatu daitezkeela esan zuen eta hori ez dela egin. Ondoren, dagoeneko eginda egon behar zen froga bat egin beharko litzatekeela dio: idazkunak dituzten hezurren adina ikusita, adin bereko hezurretan eta hezur freskoetan idazkun berdinak idatzi, batean zein bestean idazkunak nola geratzen diren ikusteko. Horrek erakutsiko liguke ezinezkoa dela hezur zaharretan idaztea freskoetan egingo litzatekeen moduan.  Bere ustean gutxienez hezurretan agertu diren grafitoen erdia, argazkiak ikuste hutsarekin (Aldundiak ez zien Biltzarreko adituei grafitoak aurrez aurre ikusteko baimenik eman), argi dago ezin izan direla azken 100 urte hauetan egin. Hala ere laborategietan analizatu behar direla, patinak ondo aztertuz informazio gehiago  lortuko litzatekeelako.

Valentziako Kulturako Errege Akademiako Ikerketa Iberikoen ikerlari den Luis Silgok esan zuenez, biltzar honen ondoren ezin izango du inork grafitoak faltsuak direla esan. Bere ustean grafitoek erakusten diguten euskararen egonkortasunak aurrerakuntza handia ekarriko du euskara historikoaren ikerketan eta ez dela gure unibertsitateetan orain arte erakutsi diren kontzeptu batzuk aldatzeko beldurrik izan behar (artikulua, hasperena…). Ondoren Madrilgo Unibertsitate Complutenseko Antonio Arnaizek azaldu zuenez, Iruña-Veleian aurkitutako grafitoen artean badirela zenbait zeinu iberiar, Penintsulan agertutako batzuekin erabat erlazionatuta.

Afera honetako lau urteko historia ere izan genuen hizpide eta argi geratu zen Arabako Foru Aldundiak izendatu zuen Aholku Batzordeak hasieratik oztopoak jarri zizkiola gai hau argitzeari. Izan ere, ez zuen indusketa bisitatu, ez zituen arkeologoak galdekatu, ez zuen informazio gehigarririk eskatu, eta ez zituen estratigrafiako koadernoak kontsultatu, euren iritzia txosten partzialetan oinarrituz, Nuñezek azaroaren 23ko bisitan aitortu zigunez. Eta, txarrena, ez zituen Batzordeko Eliseo Gil eta Dominic Perringek eskatutako kata kontrolatuak onartu, ezta Eliseo Gilek eskatutako 100 grafitoen datazioak ere onetsi, grafitoak egiazkoak ala faltsuak ziren ebasteko ezinbesteko teknikak ditugunak.

Horrez gain, ostrakak faltsuak direla baieztatzen zuten 6 txostenetatik hiru, iritziz aldatu zuten kideek egindakoak direla aipatu zen (Gorrochategui, Santos eta Cipres, zeinak hasieran ostrakak egiazkotzat eta garrantzitsutzat zituzten), eta beste hirurak interes zehatzak zituzten birenak ziren: bi EHUko Arkeologia Sailarenak (indusketa hau bereganatzeko irrikitan zegoena, denborak erakutsi digun moduan) eta hirugarrena Joseba Lakarrarena (ostrakek bere aintzineuskararen teoria baliorik gabe uzten dutelako).

Biltzarrean gogoratu zenez, orain arte 19 txosten eta irizpenek grafitoak egiazkoak direla berretsi dute, nahiz eta faltsutasunaren aldeko joera hainbat esparru akademiko eta sozialetan oso zabalduta egon den: Edward Harris, Txillardegi, Juan Martin Elexpuru, Hector Iglesias, Jean-Baptiste Orpustan, Carmen Fernandez, Emilio Ilarregi, Antonio Rodriguez Colmenero, Ulrika Fritz, Koenraad Van den Driessche, Mikel Albizu, Joaquin Baxarias, Luis Silgo, Roslyn M. Frank, Miguel Thomson, Antonio Arnaiz, baita Eliseo Gil eta Idoia Filloyk Adituen Batzordekoei erantzunez egindako txostenak. Horiez gain, zendutako Henrike Knörren iritziz ere egiazkoak ziren grafitoak, nahiz eta hasieran esandako garaikoak baino berantiarragoak izateko aukera ere kontuan hartu behar zen.

Biltzarrean garrantzia handia eman zitzaien gaur egun Madrileko Instituto del Patrimonio Culturalen eta Epailearen aginduz egiten ari diren datazioei. Aipatu zen moduan, datazio horiek Aldundiak Lurmen epaitegira eraman eta ordezkatu baino lehen egin behar izan ziren.

Madrileko laborategiak lana ondo egingo ote duen zenbait zalantza daudela esan beharra dago, batetik, datazio eskaerako grafito batzuk kanpoan utzi dituztelako eta, batez ere, laborategi honek Europan dauden beste arkeometria laborategiek duten esperientzia eta berme maila bera ez duelako. Hala ere, Epaileak zabaldutako bidea oso garrantzitsua dela argi geratu zen Biltzarrean eta, aipatu zen moduan, gai hau zientifikoki argitzeko emaitzen zain egon behar dugu. Epaileak maiatzerako datazioak amaitzea eskatu dio laborategi honi.

Orain datazioek dute hitza.

Arabako Iruña Argitzeko Batzordea (Euskararen Jatorria)

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Ezinezkoa da ostrakak faltsifikatuak izatea”, Arantxa Zabalaren gutuna DNAn

Arantxa Zabala Geografia eta Historian lizentziatuaren gutuna argitaratu du DNA egunkariak bere paperezko edizioan. Langraitzeko Udaleko webgunean ere agertu da. Honela dio:

“Fui una de las primeras que osó pronunciarse públicamente en los días que siguieron a la bomba mediática que anunció la falsedad de las ostracas del yacimiento de Iruna-Veleia en noviembre de 2008. Me mostré prudente porque asi lo pedían las circunstancias. Para cualquier persona que hubiera hecho un seguimiento de lo que estaba ocurriendo en Iruña-Veleia sobre hallazgos excepcionales, las conclusiones de la comisión de expertos eran cuando menos sorprendentes, tirando a extrañas o imposibles. Hoy me reafirmo con más fuerza en que es imposible que las ostracas hayan sido falsificadas. Ya está bien de seguir manteniendo la sospecha sobre dos personas honradas que han sido insultadas, maltratadas y arruinadas por la prepotencia y la soberbia de unos profesores que creen saberlo todo, incluso cómo hablaban el euskera nuestros ancestros hace dos mil años, y que por falta de humildad no iniciaron una investigaci6n en profundidad sobre todo lo que estaba apareciendo en el yacimiento.

Todavía estamos esperando que estos expertos demuestren sus acusaciones y van cuatro años. Ahora nos acusan a algunos de llevar el debate a niveles del populacho, en este caso con mas sentido común y conocimiento que muchos catedraticos de la comisión de expertos. Están arrojando mucha más luz en todo este tema muchos expertos que ratifican la imposibilidad de la falsificación, pero curiosamente casi todos vienen de fuera: maestros arqueólogos, fllólogos, historiadores o paleoforenses no parecen tener ninguna opinión y si la tienen, no la emiten. por que?

Es indignante escuchar o leer cosas del tipo de “este asunto nunca se aclarara”, coma si algunos lo desearan de verdad. Este asunto se tiene que aclarar, se lo debemos a los arqueólogos y a esos antepasados veleienses que nos dejaron un tesoro y que algunos lo han convertido en un cúmulo de escombros.”

ARANTXA  ZABALA

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina