“Lakarra aztertuz”, Joseba Lakarraren teoriez eta etimologiez artikulu luzea atalka Euskararen Jatorriaren blogean

Euskararen Jatorria Elkarteko Ikerketa Taldea artikulu luze bat atalka argitaratzen ari da bere blogean, gaztelaniaz, irakasle eta euskaltzain bizkaitarraren aitzin euskarari buruzko teoriez. Hemeretzi atal izango omen dira guztira. Azkeneko urteetan Lakarrak hainbat lan argitaratu ditu, aitzin euskararentzat “erro monosilabikoa” eta hitz askorentzat etimologia iraultzaileak proposatuz. Une unetan, Euskaltzaindiaren enkarguz,  hiztegi etimologikoa egiten diharduen taldearen burua da. Lehen artikuluek iruzkin trukaketa interesgarria sortu dute. Hona hemen loturak:

0. Oso garrantzitsua: Lakarraren teoria zalantzan jarriko duen txostena

1. Lakarra aztertuz: erro monosilabikoa

2. Lakarra aztertuz: berrikuspen kritikoa

3. Lakarra aztertuz: berreraiketa teorikoak baino ez

4. Lakarra aztertuz: norberaren aurreko lanak etengabe aipatzea

5. Lakarra aztertuz: sistematizazio falta

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Ehiztari biltzaileen garaitik gizarte ekoizleen garaira’, Atlantiarren Biltzarraren gaia (Ficoba-Irun, maiatzak 17)

Jauzarrea taldeak  bere bigarren jardunaldiak antolatu ditu  Ehiztari biltzaileen garaitik gizarte ekoizleen garaira izenburuarekin. Iazkoan Paleolito aroa jorratu zuten eta aurten  neolitikoa dute ardatz. Irungo Ficoban egingo da, maiatzaren 17an.

Sustatuko albistea eta antolatzaileena (Jauzarrea)

Frontpage_prod_soc_eu

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Mitologia: jatorria irakurtzeko zientzia’, Euskararen Jatorriaren 8. Biltzarreko gaia (maiatzak 25, Lazkao)

Maiatzaren 25ean izango da, Lazkaon, Euskararen Jatorriaren aurtengo Biltzarra. Mitologia: jatorria irakurtzeko zientzia, izenburua.  Hemen egitaraua. Izena ematea 45 euro, bazkaria barne (ikasle eta langabetuak, 30 euro). Azpian,  parte hartuko duten hizlari batzuk.

8_biltzarra_hizlari_batzuk

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Lorena Lopez de Lacallek irakurri zuen EH Bilduren agiria Itsasuko Aberri Egunean

Atzo arratsaldean Itsasun (Lapurdi) izan ginen, Aberri Eguna ospatzen baitzen, eta bide batez gogora ekarri nahi zen 1963ko lehen Aberri Egun mitiko hura. Berriako kronika. Hainbat mintzaldi egin zen, eta tartean antolatzaileena. Ezusteko handi bat izan genuen: Hegoaldeko EH Bilduren izenean, EAko Lorena Lopez de Lacallek irakurri zuen agiria, nahiko gaizki, dena esan behar bada, euskaraz ondo ez dakitenek sarri irakurri ohi duten moduan.

Oraindik ere norbaitek ez badaki, gogora ekarriko ditugu andere honek Iruña-Veleiako auzian egindako zenbait gauza. (Xabier Agirre jeltzaleak zuzentzen zuen gobernuaren babesarekin).

1.- Arabako Foru Aldundiko Euskara eta Kultura ahalduna zelarik, 2008ko azaroaren 19an, 444 Foru Dekretuaren bidez, aztarnategia itxi,  Lurmeneko arkeologoak egotzi eta ostrakak faltsuak zirela ebatzi zuen, artean entregatu gabe zeuden (bat izan ezik) txosten batzuetan oinarrituta.

2.- 2009ko martxoan kereila jarri zuen Lurmeneko arkeologoen aurka, ondarearen kontrako kalteak eta faltsifikazioa leporatu nahian.

3.- Bi txosten grafologiko enkargatu zituen, faltsutzailea Eliseo Gil zela sinestarazi nahiz. Lehenengoaren prezioa ez dakigu, baina bigarrenagatik Aldundiak 36.000 euro ordaindu zizkion Magdalena Ezcurra grafologoari. Lorena Lz de Lacallek txostena filtratu zuen Correo eta Berriara, Eliseo Gil iritzi publikoaren aurrean kriminalizatzeko. Bi egunkari horiek hainbat orrialde eskaini zioten filtrazioari, eta Eliseo Gil seinalatu zuten faltsutzailetzat.

4.- Julio Nuñez EHUko irakaslea izendatu zuen aztarnategiko zuzendari. Gauza jakina da jaun honek aztarnategian egindako sarraskia. Hondeamakina handi batez 8.000 metro karratu harrotu zituen, eta lur arkeologikoki oso emankorra bota zuen zakartegira. Helegitea epaitegian jarri eta sarraskiaren argazkiak eta bideoak eskura jarri zitzaizkion arren, Julio Nuñezen lana babesten eta diruz hornitzen jarraitu zuen.

2011ko Udal eta Foru hauteskundeen aurretxoan EAk alde egin zuen Aldundiko gobernutik. Jakina da oso gogo txarrez utzi zuela kargua. Gero Bilduko zerrendetan joan zen Arabako Biltzar Nagusietako hauteskundeetara, eta harrezkero biltzarkidea da.

Eta larunbat honetan, EH Bilduren agiria irakurri du Itsasuko Aberri Egunean.

Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak.p003_f02(Berriako argazkia)

Legebiltzarreko Kultura Bazordearen aurrean egindako interbentzioak (2010-11-16)

Bestalde, Itsasuko ekitaldi honetan Amets Arzallusen interbentzioa izan zen benetan gogoangarria. Hona hemen Eibar.org blogean Asier Sarasuak idatzitako kronikatxoa eta eragin dituen iruzkinak. Beste argazki bat hemen.

 

Kategoriak Sailkatugabeak | 9 iruzkin

Dokumentala: Orce-ko Gizonaren eta haren aurkitzaile Josep Gibert-en historia tristea. Zeren antza hartzen?

Ama Ata blogean dokumental biziki interesgarri bat jarri dute. Josep Gibert paleoantropologo katalanak buruhezur baten zatia aurkitu zuen 1982an, Orce-ko aztarnategian, Granadako probintzian. Hainbat froga egin eta aditu askorekin kontsultatu ondoren, duela 1.400.000 urtekoa zela ondorioztatu zuen egindako argitalpenean. Hasieran ontzat eman zen aurkikuntza, baina gero aditu “ofizialak” asto batena zela esaten hasi ziren… Iruzurgiletzat jo zuten aurkitzailea… Gai tabua da oraindik ere, nahiz eta argi eta garbi geratu den benetakoa dela. Merezi du dokumentala ikustea. Ea zeren antza hartzen diozun afera honi. Bada beste dokumental bat ere, Kataluniako telebistak egina, Gibert familiari buruz.

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

‘Nuñezen aldarea grafitoak benetakoak izateko beste froga bat’, Euskeraren Jatorriaren prentsa-oharra

Euskeraren Jatorriak prentsa ohar luze eta landu bat argitaratu du bere webgunean, aztarnategian berriki aurkitu duten hilarriko idazkuna hizpide hartuta.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Nuñezen langintzaren irudi berriagoak

Lehenengo egunetako irudiak eta bideoa jarri genituen aurreko batean. Orain, berriago batzuk dakartzagu, 2011 eta 2012koak. Ikusgarria da zakartegia (hondeamakinaz aztarnategitik ataratakoak kamioietan garraiatutakoa) , ikusgarria den bezala harrotu duen eremu zabala, plastikozko estaldura xelebreak gorabehera abiadan hondatzen ari dena.

Amapolas+en+IV+18-6-2012+MAmapolak nagusi indusketa-eremuan

amapolak plastikoz escombrera2Nuñezzakartegia

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Laborategiko analisien zain

Joan den azaroan edo abenduan (ez dakigu ziur) eraman zuten grafito multzo bat analizatzera. Instituto del Patrimonio Cultural de España (IPCE) erakundeari enkargatu zion Gasteizko epaileak eginkizuna, sei hilabeteko epean burutu beharrekoa. Beraz, uda baino lehenago jakin beharko lirateke emaitzak. Jakin dugunez, eraman dituzten grafito guztiak zeramikazkoak dira, ez dute hartu hezurrezkorik edo adreiluzkorik. Gauza harrigarria, azken hauek baitira datatzen errazenak, lehenei C14 eta bigarrenei termolumniszentzia frogak egin dakizkielako. (Euskarriak noizkoak diren jakiteak argi asko emango luke idazkunez ere).

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

‘Veleia, ezintasunak eta hondeamakinak’ Berrian

Atzoko Berrian agertu zen artikulua. Bestalde, Ama Ata blogean “Orce-ko Gizona“, Europako lehen giza arrastoa, jorratzen da. Aurkikuntza faltsutzat jo eta Josep Gibert arkeologo katalana barregarri ipini eta satanizatu egin zuten. Gaur ez dago zalantzarik: Orceko Gizona benetakoa da. I-Vko gaiarekin dituen paralelismoak begi-bistakoak dira.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Nuñezen langintzaren lehen egunetako irudiak

2010eko uztailaren 15ean ekin zion Julio Nuñez zuzendari berriak bere langintzari, indusketa metodo iraultzailea erabiliz: hondeamakina handia.  Hona hemen egun haietan hartutako argazki batzuk eta uztailaren 20an grabaturiko bideoa. (Argazkilariari eskua jasotzen diona Nuñez da).

nunez pico

IMG_27345 Sin título-10 Sin título-9 copia Sin título-4 copia Sin título-1 copia hondeamSin título-5 copiaSin título-8 copiahezurrak talud

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1