Hiriaren planoa grafito batean? Idoya Filloyren sarrera ikusgarria Ama Atan

Idoia Filloyk sarrera ikusgarri bat idatzi du Ama Ata blogean, ¿Un plano de la Ciudad de Veleia? !Bienvenidas las ideas! izenburuarekin. Hiriaren plano naif-a dirudien grafitoa sakon aztertu ondoren, uste du jakin daitekeela non egon zitezkeen bertan aipatutako VELEIA NOVVA eta VELEIA GORI. Lehena hiriaren alde berria litzateke, eta Veleia Gori, berriz, Veleia GOIRI izan liteke, Arkizeko gain aldera zegoen hiri zaharra.

Gozatu ederra hartu dugu sarrera hau irakurtzen. Hona hemen argazki eta plano zenbait.1

24

3

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Laborategira piezak garbituta heldu ote diren susmoa

Gaiari buruzko informazioa eta eztabaida ama ata blogean

Gaia jarraitu duenak badu honen berri. Gutariko inork ezin izan ditu piezak fisikoki ikusi azken bost urtean, ezta Eliseo Gilek edo Idoia Filloyk ere. Eta epe honetako argazkirik ere ez. Hori bai, badakigu “beste aldeko” askoren eskuetatik pasatu direla, grafologoak eta abar. Nahi izan duten guztiak, azken batean, euren esku egon baitira.

Baina badakigu batzuk behintzat garbitu egin zituztela, eta zehatz gainera, 2006ko argazkiak eta 2008koak alderatuta. Gorrochateguiren txostenean agertzen diren bi, esaterako. Orain galdera nagusia hau da: Madrilera eraman dituzten pieza GUZTIAK aurrez garbituta ote daude?garbitubarik1

16363gorro

16363detalle

garbitubari2

garbitua2

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Analitiken Kronologia

  • 2009-iraila. Lurmen-ek piezen analitikak egiteko eskatzen dio ofizialki Epaitegiari.
  • 2010-apirila. Epaileak ontzat ematen du Lurmenen eskaria. Bi parteei, Lurmeni eta Arabako Foru Aldundiari, analizatu nahi dituzten piezen zerrenda eskatzen die. Parte bakoitzak 50 bat grafito seinalatzen ditu.
  • 2010-ekaina. 2009an Lurmenek, Sos Iruña-Veleia Elkartearen bitartez, Arkeometrian izen handia duen Ingalaterrako laborategi batekin kontaktatzen du. Laborategiak gai ikusten du bere burua piezak datatzeko. Aurrekontua ere zehazten du, 1.000 euro inguru pieza bakoitzeko. SOS prest agertzen da gastua bere gain hartzeko. Lurmenek proposamena egiten dio idatziz Epaitegiari, baina honek ez du onartzen.
  • 2010-uztaila. Epaileak Guardia Zibilaren laborategia izendatzen du analitikak egiteko.
  • 2011-ekaina. Guardia Zibilak erantzuten du ez dituela egingo, horretarako baliabide teknikorik ez duelako
  • 2011-azaroa. Epaileak Ertzaintzaren laborategia izendatzen du analitikak egiteko.
  • 2012-urtarrilla. Ertzaintzak erantzuten du ez dituela egingo, horretarako baliabide teknikorik ez duelako.
  • 2012-uztaila. Epaileak, auto baten bidez, Instituto de Patrimonio Cultural de España erakundearen laborategia izendatzen du, erakunde honen baiezkoa jaso ondoren. Epaileak sei hilabeteko epea ematen du.
  • 2012-azaroak 23. Laborategiak 39 pieza jasotzen ditu analizatzeko. Baina zeramikazkoak soilik eramaten ditu. Hezurrezkorik eta adreiluzkorik ez, nahiz eta zerrendan egon.
  • 2013-ekaina. Ezarritako sei hilabeteko epea agortuta, beste sei hilabeteko epea eskatzen du laborategiak
  • 2013-abendua. Berririk ez laborategitik eta epaitegitik.

NABARMENTZEKOAK: 1) Piezak Aldundiaren esku egon dira urte hauetan. Hainbat eskutatik pasatu dira, grafologoak eta abar, epaitetxean ondo gordeta egon beharko zutenean. 2) Badakigu pieza batzuk garbitu egin dituztela, argazki zaharrak eta berriagoak alderatuta.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

“Non daude Iruña-Veleiako analitikak?”, Hasier Etxeberriaren sarrera Zuzeun

Hasier Etxeberria analitiken auziaz galdezka ari da Zuzeun. Sarrerak eztabaida piztu du eta dagoeneko hainbat komentario interesgarri  irakur daiteke.

Eskatzea libre da, eta gure blog honen irakurleei eskatuko nieke Zuzeuko eztabaidan parte hartzeko. Hori bai, inondik ahal bada, norberaren izen-abizenez.

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 iruzkin

Juanjo Sanchez Arreseigor historialariaren perla distiratsuak “Mas que palabras” irratsaioan

Almudena Cachok gidatzen duen “Más que palabras” saioan (audioaren 4. blokean) Juanjo Sanchez Arreseigor historialariak hitz egin zuen joan den igandean. Asteroko kolaboratzailea da. Iruna-Veleiaz mintzatu zen (“IruNa” ahoskatzen du beti, berak jakingo du zergatik).

Txundituta utzi gintuen bere jakinduriarekin. Hona hemen zenbait harribitxi:

  • El Oppidum de Veleia… ”. Eta gu “Hiria” zelakoan, “ciudad”, gazteleraz. Oppidum (gotorlekua) zela esateari aspaldi utzi zitzaion.
  • “Lo primero que sabemos de la epoca romana es una inscripción en la propia ciudad de Roma, en honor a Augusto, por parte de los nativos de la región”. Eta guk ez genuen honen berririk. Pistaren bat mesedez….
  • “En el verano del 2005 hicieron un descubrimiento colosal: 200 ostracas, textos en euskera, jeroglificos egipcios, latín… estaban encontradas todas juntas en una habitación”. Eta gu 400etik gora eta leku askotan agertu zirelakoan
  • “La explicación de Eliseo Gil era que aquella habitación era el PARAEJOIUM”. Eta gu PAEDAGOGIUM bat zelakoan.
  • “En la escuela no se utilizaban ostracas, porque estar allá rayando raca-raca-raca…”. Eta gu erabiltzen zirelakoan.
  • “La más antigua cucifixión del mundo cristiano es un marfil del siglo VI, de la época de Constantino el Grande”. Eta gu, Wikipedia lagun, Konstantino Handia IV. mendekoa zelakoan (272-337).
  • “Luego además el crucifijo tenía un anagrama que ponía RIP, o sea, RESQUIET in pace”. Eta gu latinez REQUIESCAT edo REQUIEVIT esaten zelakoan.
  • “La escritura jeroglífica solo se utilazaba… para algunas inscripciones oficiales como la tablilla de Rosetta”. Eta gu Rosettako Harria, “La Piedra de Rosetta” zelakoan.
  • Polita, un préstamo galo-romanico del siglo XII.”. Eta gu…, txundituta halako zehaztasunarekin.
  • La hipótesis actual es que los euskohablantes eran una pequeña bolsa en la falda sur del Pirineo navarro. Y se expandieron aprovechándose de la caída del imperio romano y del caos subsiguiente, hasta ocupar el sur de Navarra y el Pais Vasco actual, más o menos. Entonces la cuestión es que los caristios y los várdulos que habitaban esta zona en la prehistoria, ¿eran vascos, vascohablantes? ¿O eran pueblos íberos o celtas o íberos celtificados?”. Eta gu Ebrotik Garonaraino eta Urdializtik Andorraraino hitz egiten zelakoan.
  • “Eliseo Gil ni siquiera se entrevistó con la Comisión que investigó el asunto”. Eta gu Batzordeari zegokiolakoan Eliseorekin entrebistatzea.
  • “En 2007 tres arqueólogos abandonaron las excavaciones, aunque sin declaraciones públicas. Aunque se supone que en privado decían que aquello era un pufo…”. Eta gu prentsaurrekoa eman zutelakoan.
  • “Que aparezcan personajes de la Ilíada escritos Anquiisis, o Eniias, con doble i, en vez de Anchisas y Aeneas que es la ortografía típica de la época.” Eta gu II (i bikoitza) E irakurtzen zelakoan, E kurtsiba delako.
  • No hay un libro que se pueda recomendar al lector.” Eta ni liburu bat idatzi nuelakoan eta beste bat, Barandiaranena, irakurri nuelakoan.
  • “Y para las tesis favorables a la autenticidad de las ostracas, los lectores pueden consultar el blog en el angulo oscuro”. Eta gu, Ostraka.mundua, Sos Iruña-Veleia, Ama Ata edo honako hau ere bazirelakoan.

Milesker Juanjo Sanchez Arreseigor jaunari bere jakinduriaren kriseiluarekin argi egiteagatik.

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 iruzkin

Miguel Thomson-en artikulua laburdurez Ama Atan

Amaata.com blogean artikulu luze eta ondo dokumentatu bat agertu da batzordearen arabera  “ezinezkoak” diren zenbait laburduraz. “Algunas abreviaturas de Iruña-Veleia: FILI(VS), CORNE(LIVS/LIA), R?(?) I(?) P(?)” du izenburua. Thomson-ek badu txosten bikain bat idatzia latinaz eta abar, hemen (17. txostena)

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Faltan sumatzen ditut faltsutasunaren aldekoen konferentziak”, dio Jaime Albillosek bere gutunean

Jaime Albillos Arnaizek sinatuta, gutuna argitaratu da Berrian , Garan eta Diario Vascon. Honela amaitzen du: “Faltan sumatzen ditut faltsutasunaren aldekoen konferentziak, eta, behar izanez gero, baita debateak ere, Iruña-Veleia guztion ondare kulturala delako eta informatuak egoteko eskubidea daukagulako.”

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Euskara, liguriera, paleosardoa…, hitzaldia Markinan

Euskararen Eguna dela eta Markinan egingo den hitzaldian, euskararen aitzinaroaz ditudan usteak azaltzeaz gain, euskara, liguriera eta paleosardoaren arteko balizko senitasunaz mintzatuko naiz. Azkenaldian ikertzen jardun dut, toponimia bereziki, klasikoen aipuak, epigrafia edota hizkuntzalarien ekarpenak alde batera utzi gabe.

Izenburua: “Euskara noiztik? Sardiniako eta Liguriako hizkuntza zaharrak senideak ote?”

Hizlaria: Juan Martin Elexpuru
Non: Markina-Xemeingo Uhagon Kulturgunean
Noiz: abenduaren 3an, 19:00etan, asteartea
Antolatzailea: Markina-Xemeingo Udal Euskara Batzordea

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 iruzkin

“Iruña-Veleia, bost urte ondo egindako analisien zain”, artikulua Naiz-en

Gaur Naiz agerkari digitalean Koenraad van den Driesscheren artikulua agertu da. Hona hemen hasiera:

‘Duela bost urte, Arabako Foru Aldundiak faltsutzat jo zituen Iruña-Veleiako inskripzioak, baina faltsutasunaren froga materialik eskaini gabe. Bost urte igarota, oraindik ez dira grafitoak zientifikoki aztertu, nahiz eta une honetan Instituto del Patrimonio Cultural de España (IPCE) erakundea multzo bat aztertzen jardun bere laborategian.’

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Interes handia eta maila altua Alicia Satuéren hitzaldian

50 bat lagunek jarraitu zuten astearteko hitzaldia. Koenraad van den Driesschek egin zuen sarrera, euskaraz, testu sentikor bat irakurriz. Auzia nola ezagutu zuen eta, bidegabekeriaz jabetuta, nola murgildu zen azaldu zuen, besteak beste.

Alicia Satuék luze eta sakon jardun zuen. Latin bulgarra zer den eta zer ez azaldu zuen lehendabizi. Munduko espezialista onenen testuak  pantailan proiektatuz, latinaren eboluzioa esplikatu zuen: deklinabidearen galera progresiboa, preposizioen ugaritzea, bitarteko egokitzapenak, eta abar. Latinetik erromantzerako ibilbidea, azken batean. Gero, Iruña-Veleiako latinezko hainbat grafito erakutsi zituen, eta ikusi ahal izan zen ia hitzez hitz betetzen dela Iruña-Veleian latin bulgarreko espezialistek diotena.

Aliciaren hitzaldiaren bideoa ikusgai dago ostraka.mundua blogean.

Koenraad van den Driesschek analitikez azkenean esan zuena ere bai. Galde-erantzunetan nik esandakoa ere bai.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1