‘Iruña-Veleiaren afera, zientzia eza, desinformazioa, lawfare’, Xabier Gorrotxategi arkeologoaren iritzi-artikulua Independentea.eus-en

Beste artikulu interesgarri bat Independentea agerkari digitalean. Hasiera kopiatzen dugu:

“Historia, badakigu, irabazleek egiten dute, gehiengoek, ahaltsuek egindako guztia justifikatuz, justifika ezina izanda ere. Irabazleak ez du arrazoia izaten ezinbestez, indarra baizik. Iruña-Veleiako kasuan goi instituzioek narrazio bat onartu dute eta horren alternatiba zokoratu, mespretxatu eta baliogabetu. Gure goi instituzioek Batzorde baten bidez iruzurra frogatuta dagoela zabaldu dute gizartean.

Funtsik gabeko jarrera horren muturra Justiziaren azken erabakietan islatzen da, metodo arkeologiko bezala hondeamakina erabili izana salatu denean. Fiskaltzak ez du neurri prebentibo txikirik ere jarri nahi izan, zentzu komunak (eta jurisprudentziak) zerbait egin behar dela esaten badu ere. Zigor daiteke pertsona bat baliorik gabeko zeramika puska batean txantxa bat idatzi izanagatik, baina zilegi da, ordea, ehunka item arkeologiko baztertzea hondeamakina baten bidez, geruza arkeologikoetatik zuzenean hartu eta zabortegira jaurtitzea. (Jarraitzen du).

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Joaquin Gorrochateguiren Ikerkuntza Euskadi Saria dela eta’, SOS Iruña-Veleiaren prentsa-oharra

Jakin dugunez, 2023ko Ikerkuntza Euskadi Saria eman diote Joaquin Gorrochateguiri. SOS Iruña-Veleiak bere desadostasuna eta haserrea adierazi nahi ditu agiri honen bidez. Gure ustez, Iruña-Veleia auzian katedratikoak jokatu duen paper negargarriak indargabetuta uzten ditu beste gai batzuetan izan ditzakeen merituak. Azken batean bera izan da, beste filologo batekin batera, euskararentzat eta gure herriarentzat  hain inportanteak diren aurkikuntzak zakarretara bota dituena.

Bera izan zen lehena aurkikuntzak ontzat ematen: “Y nuestro objetivo principal era hoy precisamente asegurar a esa comunidad científica que es verdad, que no es un fraude, que han aparecido unas leyendas escritas en alfabeto latino sobre material cerámico básicamente, aunque también hay vidrio y hay huesos, con leyendas en vasco antiguo”. (2006-06-15, aurkezpen eguneko hitzak, Radio Euskadik jasoak). Handik lau egunera, zera zioen gutuna entregatu zion Arkeologia Museoko zuzendariari: “Tras conceder dos entrevistas a los periodistas durante la mañana del viernes y enviarle a Eliseo mi texto de la comparecencia para que lo colgara en la web de la excavación, me voy a los Pirineos. Y la conclusión de lo pensado durante estos dos últimos días, teniendo en cuenta los datos que guardaba en mi memoria, es que no se sostiene en absoluto que los grafitos en euskera sean antiguos”. Hau da, atzo zuria zena gaur beltza da.

Nekez ahaztuko dugu Gorrochateguik gai honetan harrezkero jokatu duen papera. Lehenik, aurkikuntzen eta Lurmeneko arkeologoen aurkako kanpaina mediatikoa lideratu zuen Interneten, ezizenen atzean ezkutatuz, beti ere. Gero, “Las armas de la filología” artikulu luzea argitaratu zuen, eta bertan filologiaren nagusigoa aldarrikatu zuen beste diziplinen aurrean. Lurmenek eta auzia argitzearen aldeko elkarteek hasieratik eskatzen dituzten laborategiko froga fisiko-kimikoen aurka egin du beti, auzia erabakitzeko hizkuntzalaritza aski dela argudiatuz.  Epaiketaren garaian, faltsutasunaren aldeko ia inork aurpegirik eman nahi ez zuenean, sarri ikusi genuen hedabideetan bere tesiak handikiro azaltzen, une hartan akusatuen aulkian esertzen zen Eliseo Gilenganako enpatia eta errespetu minimorik agertu gabe.

Esandakoagatik eta beste gauza askogatik, guk garbi dugu Gorrochategui ez dela duina horrelako sari bat jasotzeko, eta iruditzen zaigu hanka-sartze handia egin duela erabaki hori hartu duen epaimahaiak.

SOS Iruña-Veleia (2024-05-25)

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘IAN DAN ZVTA euskarazko grafitoaren historia, Iruña-Veleiako plater batean aurkitua lurretik atera eta ordu gutxira’ Miguel Thomsonen artikulua Independentea.eus-en

Orain dela egun batzuk argitaratu zuen Independentea.eus agerkari digitalak Miguel Thomsonen artikulua. Irakurrienen artean lehen lekuan dago azken egunetan.

1. irudia. 15656 pieza lurretik jaso aurretik (ezker.), marraz inguratuta dago grafitoa duen zatia; eskuinean, garbitu ondoren.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Irulegiko Eskuaren inguruan sorturiko nahasteari begira’, landu dugun txostenaren pdf-a ikusgai

Lan luze samar bat burutu dugu Irulegiko Eskuari buruz. Status quaestionis bezalako bat da, gauzak nola ikusten ditugun une honetan. Oso nahastuak, labur esanda. Pantailaren eskuman dagoen ikonoan klik eginda jaitsi daiteke pdf-a.
AURKIBIDEA
1.- Fontes-en azken alean argitaratutako artikulu berriak…………………………………….
Artikuluak burutzeko metodo eztabaidagarria…………………………………………………….
2.- Bisitariei ongietorria emateko objektua ala etsaiari moztutako gerra trofeoa?…
3.- Baskonikoa, iberiera, ala hizkuntza ezezagunen bat?……………………………………..
4.- Irakurketa arazoak……………………………………………………………………………………… Herskariak……………………………………………………………………………………………………… Dardarkariak……………………………………………………………………………………………………
Marren gainean puntuak……………………………………………………………………………………
T baskoia?………………………………………………………………………………………………………. Aldaketak azken garbiketaren ondoren……………………………………………………………….
5.- Beste ikerle batzuen interpretazioak……………………………………………………………….
6.- Lerroz lerro…………………………………………………………………………………………………
1. lerroa……………………………………………………………………………………………………………Lakarraren iritziak…………………………………………………………………………………………… zorioneku eta zorioneko ezin omen dira gauza bera izan…………………………………….… Lehen lekukotzaren data, pisu handiko datua?……………………………………………………. sorioneku ala sorioneke?………………………………………………………………………………….. sorioneku/ke-ren interpretazio ezberdinak…………………………………………………………
2. lerroa…………………………………………………………………………………………………………. kuneker’ ala tenekebe?……………………………………………………………………………………. ekir’ater’e/ n……………………………………………………………………………………………………
3. lerroa………………………………………………………………………………………………………… oTir´tan · eseakar´i………………………………………………………………………………………….
ese akar´i ala esea kar´i?…………………………………………………………………………………
4. lerroa……………………………………………………………………………………………………………
e r’ a u k o n………………………………………………………………………………………………………
7.- Ez da lehen aldia irakurketan tranpak egiten direna. IVILIA eta IBARRAren kasuak Ivilia ‘Tutela’ da, eta Ibarra ‘Reburrus’ ziurrenik. Ivilia eta Ibarra kondenatuak -a artikulua daramatelako…………………………………………………………………………………………. IVILIA………………………………………………………………………………………………………………… IBARRA………………………………………………………………………………………………………………
8.- Martinez Areta eta Euskalduntze Berantiarra……………………………………………………
9.- Ondorioak: bakoitzak bereak……………………………………………………………………………. Eskuaren sinbologia……………………………………………………………………………………………..… Eskuaren hizkuntza……………………………………………………………………………………………… Testuaren interpretazioa………………………………………………………………………………………… BIBLIOGRAFIA……………………………………………………………………………………………………… Eranskina: Iruña-Veleiaren itzal luzea…………………………………………………………………..… Neure uste batzuk Irulegiko Eskuaz…………………………………………………………………………
Bi kasuen arteko antzak eta diferentziak……………………………………………………………………
“Urak eta egiak bere bidea egin ohi dute, lehentxeago edo geroxeago”……………..………….
 
4 4 5 6 7 7 7 7 8 8 9 10 10 10 11 12 13 13 14 15 17 17 18 19 20 20 21   22 22 24 25 25 25 26 27 29 31 32 34 35  
Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Bisita gidatua datorren igandean, maiatzak 5

Hitzordua: 11:00, Iruña-Veleiako aparkalekuan

Komeni da aurrez jakinaraztea tlf. honetan: 696296767

Informazio gehiago hemen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘824-2024. Zelakoa ete zan Eneko Aritzaren denboran euskeraren egoera?’, hitzaldia Bergarako Olaso Torrean, apirilaren 23an, martitzena

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Hernaniko Udalak onartu duen mozioaren harira, bideo bikaina Frankotiratzaileak taldearen eskutik

Aurreko sarrera batean esaten genuen bezala, Hernaniko Udalak garbitu gabe dauden kaxetako materialak garbitzeko eskatzen duen mozioa onartu zuen. Mozioaren harira, Frankotiratzaileak taldeak bideo polit bat argitaratu du.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Iruña-Veleia: auzia lehertu eta hamabost urtera’, hitzaldia Arrasateko Kulturate-n apirilaren 17an

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

‘Iruña-Veleia: destrucción silenciada’, bideo luzearen laburpena gaztelaniaz

Duela gutxi argitaratu genuen bisita gidatu bereziaren bideoa. Orain, Iruña-Veleia Martxan-en eskutik, haren bertsio laburra argitaratu da Youtuben, Josetxo Mendiaren testu eta ahotsarekin. Hemen lotura.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

‘Euskerazko izenak Erromatar Garaiko aldare eta hilarrietan’, hitzaldia Galdakaon apirilaren 9an

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina