2014ko indusketa kanpaina eta bisita gidatuak iragarri dituzte

Iciar Lamarain diputatuak eta Julio Nuñez zuzendariak 2014ko indusketa kanpaina eta bisita gidatuak iragarri dituzte.

Bideoa

Prentsa-oharra

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Laborategiko txostenaz gogoeta kritikoak, lehenxeago edo geroxeago lehertuko direnak

Koenraad van den Driesschek sarrera labur bat egin zuen duela aste batzuk amaata blogean “Vivo y coleando” izenburuarekin. Laborategiko txostena zehatz-mehatz aztertu ondoren, iruzur hutsa dela konbentzitu da eta, aldi berean, grafitoak benetakoak direla. Zenbait xehetasun ematen du, baina gauza handiak beste baterako uzten ditu. Zera dio besteak beste:

Desde el escepticismo inicial he evolucionado hasta la convicción de que los grabados son verdaderos, es decir antiguos. Lo demuestra, en mi opinión, el material gráfico del informe. En su debido momento explicaré mis argumentos.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Erreportajea Argia-ren webgunean

Argia astekariaren webgunean Euskararen Jatorria Elkarteak ondutako erreportaje luzea argitaratu da. Iruña-Veleia: egin nahi ez dituzten datazioek hilabete batean argituko luketen gaia du titulua. Nuñezen txikizioaren bideoa ere lotuta dago.49471iruna-veleia-1

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Mapi Alonsoren elkarrizketa Hala Bedi Irratian

Mapi Alonso, Sos Iruña-Veleiako kidea,  Hezkuntza Zientzietan doktorea da. Elkarrizketa mamitsua egin dio Hala Bedi Irratiak “Hordago Nabarra” programaren barruan.

Alonsoren lan batzuk gaiaz: 1)” Los niños de Iruña-Veleia“. 2) “Análisis de un texto escrito en euskera…”

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Euskoiberismoa jorratuko du maiatzaren 10ean Gernikan egingo den Euskeraren Jatorriaren Biltzarrak

Maiatzaren 10ean egingo du Euskeraren Jatorriak bere 9. Biltzarra eta aurten euskoiberismoa izango du gai ardatza. Virgilio Correia Oportoko Unibertsitateko irakaslea da hizlari gonbidatuetariko bat.

Biltzarraren lekua: Gernika-Lumoko Astra bilgunea. Izena ematea: 45 € (bazkaria barne). Ikasle edo langabetuak: 30 €.

Programa eta bestelako xehetasunak hemen.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“El origen de las lenguas romances, la (relativa) estabilidad de la lengua vasca y los grafitos de Iruña-Veleia”, Thomsonen sarrera Ama Atan

Miguel Thomsonek, ohi duen argitasunarekin, oso artikulu interesgarria plazaratu du amaata.com blogean. Pare bat ahapaldi kopiatuko ditugu hemen:

“Por lo tanto, el aspecto relativamente “moderno” o próximo al castellano y otros romances que aparentan algunos grafitos latinos de Veleia no contradice lo propuesto por el eminente filólogo Ramón Menéndez Pidal, ni lo que indican los análisis de datación bayesianos, ni lo descrito por diversos autores en la bibliografía filológica sobre el latín tardío, sino que lo confirman, lo que es consistente con su autenticidad”.

“Aquí hago un inciso para discutir sobre otra cuestión relacionada, que es el de la relativa estabilidad de la lengua vasca que sugieren los grafitos vascos de Iruña-Veleia, que contrastaría con la rápida evolución del latín hacia las lenguas romances que parece apreciarse en los grafitos latinos. A esto hay que comentar, en primer lugar, que el vasco de Veleia no es tan parecido al vasco actual como se ha dicho. Por ejemplo, la frase “neu XII urt(e) tu” de un grafito, en euskara batua sería “nik 12 urte ditut”; “neur(e) cordu mai” de otro grafito (Fig. 2) no tiene un significado obvio (lo que motivó que los filólogos de la comisión lo interpretaran incorrectamente como neure zordunai), pero si cor o cordu fueran un préstamo latino y el significado de la frase fuera “mi corazón amado””.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Jan, edan, lo, duintasunez”, Xabi Otsoa de Aldaren idatzia Hirineten

Historian lizentziatua den Xabi Otsoa de Alda gasteiztarrak “Jan, edan, lo, duintasunez” izenburuko artikulua argitaratu du Gasteizko Hirinet aldizkari digitalean. Bertan, aurrez Josean Bueno Saez de Albenizek idatzitako artikuluari erantzuten dio.

Berrian ere agertu da.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Iruña-Veleiaz eta euskararen historiaz elkarrizketak Radiokultura.com irrati digitalean

Iparraldean egoitza duen Radiokultura.com irrati digitaleko Gorka Artetxe kazetariak elkarrizketa bana egin zigun Joseba Lakarrari eta niri neuri 2013ko abenduan. Esan behar artean ez zirela ezagutzen Instituto del Patrimonio Cultural de Españako laborategiaren emaitzak. Elkarrizketok oraintsu argitaratu dira eta hona hemen loturak:

Iruña-Veleiaz: Joseba Lakarra ; Juan Martin Elexpuru

Euskararen historiaz: Juan Martin Elexpuru ; Joseba Lakarra

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

IRALEn emandako hitzaldiak sarean

Aspalditxo iragarri genuen Donostiako IRALEko hitzaldia. Otsailaren 14an mintzatu ginen Alicia Satué, Iruña-Veleiako latinaz, eta ni neu, euskarazko grafitoez. 90 bat entzule, gutxi batzuk zentroko  irakasleak eta gehienak irakasle-ikasleak. Oso gustura irten ginen emandako tratuarengatik zein eskainitako arretarengatik.

Hitzaldiko bideoak ikusgai daude Ama Ata blogean.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Eliseo Gil gizon oso zintzoa zenean Correorentzat ere

Hamaika ikusteko jaio ginen. Duela zazpi urte Correok “Un tipo absolutamente legal” izenburuko kronika argitaratu zuen, Angel Resa kazetariak sinatuta.

2006ko azarokoa da. Ordurako, Gorrochateguik bidalia zion Amelia Baldeón Museoko zuzendariari bere gutun famatua, dena faltsua izan zitekeela adieraziz;  EHUko Joseba Lakarra eta Juan Jose Larrea irakasleek argitaratua zuten ildo bereko  artikulua prentsan. Celtiberia.net bloga sua dariola zebilen, EHUko zenbait irakaslek isilpean elikatuta.

Gaian inplikaturiko pertsonen iritziak jasotzen ditu kronikak.  Amelia Baldeónek zera dio: «Eliseo es una persona extremadamente concienzuda y rigurosa en su trabajo. Es un consultor habitual para nuestro museo en todo lo relacionado con el mundo romano y siempre atiende nuestros requerimientos de una manera superexquisita». Henrike Knörrek, berriz, «Mi impresión es que es un hombre excesivamente tímido, que tiene de todo menos orgullo y vanagloria». Añade que «sabe escuchar» y que mantiene «un trato excelente» con sus colaboradores.”

Grafitoak benetakoak izatetik faltsuak izatera pasatu ziren lau egunean, EHUko zenbait irakasleren magiari esker, eta Eliseo Gil arkeologo eta pertsona eredugarri izatetik profesional txarra eta iruzurgilea izatera.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina