Hitzaldia Iruña-Veleiaz bihar, urriak 8, Donostiako Arkitektura Eskolan

Bihar, urriak 8, asteazkena, eguerdiko 12:30etan, hitzaldia emango dut Donostiako Arkitektura Eskolan, EHUren Ibaetako Campusean, Arkhitektoon Biltzarrak antolatuta. Berandu nabil iragarpenarekin. Nolanahi ere, nahi duten guztiak joan daitezke.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Kristo gurutzearekin Jaenen, IV. mendeko irudi batean

Duela gutxi jakin da berria. Jesukristoren irudi zaharrenetarikoa omen da. “Hallan en Jaen una patena con una de las primeras representaciones de Cristo”, titulatzen du 20minutos agerkari digitalak, eta antzeko izenburuak irakurri daitezke El Mundo-n eta Terrae Antiquae-n.

Jaengoa

Aurkikuntzak zer pentsatua eta ikertua emango ahal dio zenbaiti, batez ere Iruña-Veleiako kalbarioak eta gurutzeak ezinezkoak direla pontifikatu zutenei.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

“Beranduko euskalduntzearen” ipuina ETBren eskutik

Alberto Santana eta Joseba Abaitua gidoilari eta Josu Venero zuzendari dituela, ETBk  “Vasconiako historia bat: euskalduntze berantiarra” izeneko dokumentala aurkeztu du Donostiako Festibalean. Hona hemen trailerra eta DV egunkarian agertutako laburpena.

Izango dugu aukera honetaz luze jarduteko. Lehen erreakzioak irakur daitezke dagoeneko: Nabarralde-n Aitzol Altunarena, Ama Ata-n Xabier Renteriarena,  ostraka.mundua blogekoa, Euskeraren Jatorria.

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

“Quieren condenar a Eliseo Gil”, prentsak erdaraz argitaratu nahi izan ez duen artikulua

Uztailaren hasieran bidali nuen prentsara. Euskaraz Berria eta Garara, eta gaztelaniaz Vocento taldeko Diario Vasco eta Correora, eta Noticias taldeko Noticias de Álava, Deia, Noticias de Gipuzkoa eta Diario de Noticias de Navarra-ra. Garak uztailaren 15ean atera zuen eta Berriak uztailaren 31an.

Correok eta Diario Vascok, bertako erredaktoreekin mintzatu arren,  ez zihoazela argitaratzera esan zuten, arrazoi zehatzik eman gabe. Deiak eta Gipuzkoako eta Nafarroako Noticias-ek erantzunik ez, atzetik ibili arren. Noticias de Alava-k uztailaren 14an artikuluaren ultralaburpen bat atera zuen gutun gisa, nirekin kontsultatu gabe. “Estáis seguros de que las piezas son auténticas?” titulu bitxiarekin. Nire kexa azaldu nion zuzendariari, eta artikulua osorik argitaratzeko eskatu. Sentitzen zutela laburpena gustatu ez bazitzaidan, baina ez zihoazela artikulua argitaratzera.

Holaxe kontuak. Hona hemen artikuluaren erdarazko bertsioa:

***************************************

QUIEREN CONDENAR A ELISEO GIL

Tengo un amigo que me para en la calle y siempre me hace la misma pregunta: “Cómo va eso?”. Ayer le invité a tomar un café. Ponte en la piel de Eliseo, le empecé diciendo, hizo un descubrimiento excepcional y mira el premio que ha recibido: lapidación mediática, deshonor, desempleo… Y por si eso fuera poco, está en grave peligro de ir a la cárcel y de cargar con una multa millonaria.

“Pero estáis seguros de que las piezas son auténticas?”: ‘Seguru-seguru, zeruan dagoen atsoa” (‘segura del todo, la vieja que está en el cielo’), es un dicho antiguo. Pero tenemos poquísimas dudas. Llevamos cinco años profundizando en el tema en sus diversos aspectos, y todos los que nos hemos acercado al asunto con mirada limpia hemos llegado a la misma conclusión: los grafitos no pueden ser falsos. Es significativo que la mayoría de los expertos que se han mojado analizando el material y redactando informes sean extranjeros. Los de Euskal Herria han preferido silbar y mirar para otro lado.

“Pero qué razones tenéis para considerarlos auténticos”? Por una parte, en los grafitos no existen ni anacronismos ni imposibilidades. Se aprecian diversas manos y épocas. Y diversos temas, lenguas, grafías y  estilos de dibujo. Son coherentes con el contexto que proponen los descubridores. Además ellos los han extraído de la tierra. No hay que olvidar que hablamos de más de 400 piezas.  Por otra, ¿quién se va a poner a perpetrar una falsificación así? ¿Y para qué? El autor de uno de los informes decía que en el caso que se tratara de un engaño sería la falsificación más extraña, sofisticada y cara de la historia de la arqueología. No tiene ningún sentido.

“¿Pero qué intereses puede haber para declararlos falsos?”. En este desgraciado asunto se ha dado una confluencia de intereses nada ejemplares. Por un lado, intereses económicos y de poder (facultad de historia de la universidad, especialmente el actual director del yacimiento). 2) Intereses “académicos” (facultad de filología; al parecer algunos miembros de la misma vieron en peligro alguna teoría establecida al comprobar que el euskara de los grafitos no se ajustaba en algunos aspectos a lo que ellos se habían imaginado para la época). 3) La historiografía española más antivasca también vio peligrar su cacareada teoría de “la vasconización tardía”. Si los grafitos se daban por buenos, se caía el castillo de naipes construido con tanto esfuerzo. La cosa es que en este asunto han actuado todos agarraditos de la mano, con la bendición y protección de nuestros gobernantes.

“Bueno, pero ahí están los partidos abertzales para parar esto”. Por desgracia, no. Los partidos abertzales, con alguna pequeña excepción, han sido los peores.  Estaban ellos en el gobierno de la diputación, y por ignorancia, complejos o por lo que sea, se creyeron al pie de la letra la versión de los profesores de la universidad vasca y actuaron contra Eliseo Gil llevándole a los tribunales y señalándole como falsificador.

“Cómo está ahora la situación?” En un momento crítico. Los análisis del laboratorio del Ministerio de Cultura de Madrid han resultado ser, en mi opinión, un fiasco. No han querido analizar las piezas en hueso y ladrillo, las más fáciles de datar, por temor a que se certificase su autenticidad. Y el informe sobre las piezas de cerámica está lleno de prejuicios e interpretaciones sesgadas; es un informe “ad hoc”, realizado sobre el pedido del cliente.

“Te veo alterado”. Tú también lo estarías si conocieras las diligencias que está llevando a cabo la Ertzaintza.  Pienso que en vez de hacer una investigación imparcial han seguido fielmente el “guión” de la querella foral que ya sabemos tras quien va. Por si ello fuera poco, en la comparecencia en juntas generales de la diputada de cultura, una representante “nuestra” alabó la labor de la Ertzaintza en este caso.

“No puede ser! Menudo panorama más negro”. Negro y cruel. Muy posiblemente van a llevar a Eliseo a juicio dentro de poco. Y ya te he comentado antes la que le puede caer.

“Esto se parece cada vez más a lo de Altamira. Trataron de manera parecida al pobre Sautuola. Su gran descubrimiento no fue reconocido hasta después de su muerte”. Yo diría que esto es peor aún. Era el s. XIX, y nosotros estamos en el XXI. Un laboratorio especializado en arqueometría resolvería la cuestión en una mañana. Incluso no habría necesidad de recurrir a eso, sería suficiente que un equipo de arqueólogos neutrales realizara catas controladas cerca de donde han aparecido los grafitos.

“Y qué podemos hacer ante esto?”. No lo sé. Allá cada uno con su conciencia. Al menos  algunos seguiremos mostrando nuestra solidaridad y cariño a Eliseo Gil. Su situación es kafkiana. Haz un descubrimiento así para esto. Y los materiales en peligro de terminar en el vertedero. Seguiremos informando sobre el caso y denunciando esta increíble injusticia. Y por enésima vez diremos a cierta gente que los grafitos son auténticos y que se sitúen en ese escenario.

“Pero tú crees que esto se va a aclarar algún día?” La verdad se abrirá camino antes o después. Y la historia nos juzgará a todos, y seguramente antes de lo que muchos piensan.

Juan Martin Elexpuru

Kategoriak Sailkatugabeak | 4 iruzkin

Berrian “Eliseo Gil kondenatu nahi dute” artikulua

Gaurko Berrian “Eliseo Gil kondenatu nahi dute” artikulua argitaratu da. Blog honen irakurleok ezagutzen duzue, hemen zein Gara egunkarian eta Naiz agerkari digitalean duela pare bat aste agertu zelako.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Israelen epaiketa entzutetsua ustezko faltsutze kasu bat dela eta

Ama Atan “El juicio del siglo de una supuesta falsificación epigráfica” tituluaz artikulu mamitsua argitaratu du Koen Van den Driesschek.

2002an jakitera eman zen Santiagoren hezur-kutxa deiturikoa aurkitu zela. Idazkun bat zuen harrian zizelkatuta: SANTIAGO JOSEREN SEMEA, JESUSEN ANAIA. Beste bat, garai bertsuan, Joasen Inskripzioa.  Ontzat eman ziren hasieran; gero faltsuak zirela aldarrikatu zuten Israelgo adituek. Azkenik, epaiketa egin eta benetakotasunaren alde makurtu da berriz balantza.

Nabarmenak dira Iruña-Veleiako auziarekin dituen kidetasunak. Artikuluak merezi du irakurtzea.

320px-JamesOssuary-1-jehoash2

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Eliseo Gil kondenatu nahi dute’

Gaur Gara egunkarian eta Naiz agerkari digitalean agertu den artikulua. Gordina, baina errealitatea askoz gordinagoa, nire iritziz.

Eliseo Gil kondenatu nahi dute

Badut lagun bat kalean gelditu eta beti galdera bera egiten didana: «Nola doa hori?». Kafe bat hartzera gonbidatu nuen atzo. Jarri zaitez Eliseoren larruan -hasi nintzaion-, sekulako aur- kikuntza egin eta ikusi zelako saria jaso duen: lapidazio mediatikoa, desohorea, langabezia… Eta hori gutxi ez eta, arrisku bizian dago kartzelara joa- teko eta ikaragarrizko isuna bereganatzeko.

«Baina seguru zaudete benetakoak direla?». «Seguru-seguru, zeruan dagoen atsoa», esaten da gurean, baina bai, oso zalantza gutxi geratzen zaigu. Bost urte daroagu gaia alderdi ezberdinetatik aztertzen, eta begirada garbiarekin hurreratu garen guztiok ondorio berera heldu gara: ezin dira faltsuak izan. Esan behar, gainera, txostenak eginez busti diren aditu gehienak atzerritarrak direla; Euskal Herrikoek nahiago izan dute txistua jo eta beste leku batera begiratu.

«Baina zergatik dira zuen ustez benetakoak?». Batetik, grafitoen edukietan ez dagoelako anakronismorik edo ezinezkorik. Esku eta garai ugari ikusten delako; gaiak, hizkuntzak, grafiak, marrazkien estiloak eta abar oso anitzak direlako. Koherenteak direlako arkeologoek proposatzen duten testuinguruarekin. Gainera eurek atera dituzte lurretik. Bestetik, zein hasiko da horrelako gauza bat faltsifikatzen? Eta zertarako? Txostengile batek esan zuen bezala, hau iruzurra balitz arkeologiaren historiako arraroena, sofistikatuena eta garestiena litzateke. Absurdua da guztiz.

«Baina zer interes egon daiteke faltsutzat jotzeko?». Gai malapartatu honetan bat egin dute hainbaten interes, esan dezagun, ez oso jatorrek. 1) zenbaiten botere eta diru interesak (unibertsitateko Historia Saila, aztarnategiaren oraingo zuzendaria, bereziki). 2) beste zenbaiten interes «akademikoak» (Filologia Saila; hango irakasleren batek edo bestek arriskuan ikusi ditu, nonbait, «onartutako» teoriaren batzuk, grafitoetako euskara ez delako uste zuten modukoa zenbait gauzatan). Eta 3) historiografia espainiar antieuskaldunenak ere arriskuan ikusi du bere teoria kutuna: «Beranduko baskonizazioa»; grafitoak ontzat emanez gero, pikutara hainbeste nekerekin hondar gainean eraikitako gaztelua. Kontua da eskutik helduta ikusi ditugula denak, gure zenbait agintariren bedeinkapenarekin eta babesarekin.

«Bueno, baina hor egongo dira alderdi abertzaleak, honi aurre egiteko…». Hobe bai. Alderdi abertzaleak, salbuespen- txoren batekin, izan dira okerrenak. Eurak zeuden Aldundiaren Gobernuan, eta ezjakintasunagatik, konplexuengatik edo auskalo zergatik, itsu-itsuan sinetsi zuten euskal unibertsitateko irakasleen bertsioa, eta Eliseo Gilen kontra jo zuten auzitara eramanez eta faltsutzaile bezala seinalatuz.

«Nola dago orain egoera?». Momentu kritikoan. Madrileko Kultura Ministerioko laborategiaren analisiak iruzur hutsa izan dira, nire ustez. Ez dituzte hezurrezko eta adreiluzko piezak analizatu nahi izan, datatzen errazenak, benetakoak direla garbi geratuko zen beldurrez. Eta buztinezko piezei buruzko txostena aurreiritziz eta azpikeriaz josia dago; ad hoc egindakoa da, bezeroak eskatutako neurrira.

«Zeure onetik irtenda ikusten zaitut». Zeu ere egongo zinateke Ertzaintzak daraman instrukzioaren berri izango bazenu. Pentsatzen dut, ikerketa inpartziala egin beharrean, Diputazioaren kereilaren «gidoia» jarraitu dutela zintzo-zintzo, eta denok dakigu zeinen kondena bilatzen duen kereila horrek. Hori gutxi ez eta, uztailaren hasieran Batzar Nagusietan Kultura diputatuak egindako agerraldian, «geure» ordez- kari batek txalotu egin du Ertzaintzaren jokabidea.

«Ezta izango? Panorama beltza jartzen didazu». Beltza eta krudela. Oso litekeena da epaileak laster Eliseo Gil tribunaletara eramatea. Eta hasieran esan dizut nolako harria eror dakiokeen.

«Honek Altamirako kasuaren gero eta antz handiagoa du. Sautuola gizajoa ere antzera tratatu zuten. Bera hil eta gero onartu zuen munduak aurkikuntza handia egin zuela». Hau okerragoa dela esango nuke. Hura behintzat ez zuten auzitara eraman. Eta XIX. mendea zen, eta gu XXI.ean bizi gara, oker ez banago. Arkeometria laborategi espezializatu batek goiz batean erabakiko luke auzia. Eta horren beharrik gabe ere, aski litzateke arkeologo neutral batzuek indusketa kontrolatuak egitea grafitoak azaldu diren inguruetan.

«Eta zer egin dezakegu?». Ez dakit. Bakoitzak ikusiko du. Batzuek behintzat Eliseori elkartasuna eta berotasuna ematen jarraituko dugu. Bere egoera kafkiarra da. Egizu horrelako aurkintza bat honetarako… Eta materialak zakarrontzira joateko arriskuan. Jarraituko dugu auzia ezagutarazten eta bidegabekeria sinestezin hau salatzen. Eta jende bati enegarrenez esango diogu grafitoak benetakoak direla eta kontuak ateratzeko.

«Zuk uste duzu hau sekula argituko dela?». Egiak bere bidea egingo du lehentxeago edo geroxeago. Eta historiak epaituko gaitu denok, eta beharbada uste baino lehenago gainera.

Juan Martin Elexpuru

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 iruzkin

Jaialdi ederra Otxandion Bittor Kapanaga gogoratuz

Eguerdian Korostondo Jatetxean bildu ginen Bittorren 50 bat lagun, eta bazkari oparoaren ondoren mikrofonoa eskuz esku ibili zen. Bikttorri buruzko iritziak, anekdotak, herrigintzan eta euskalgintzan egindako ekarpenak eta beste gauza asko jorratu ziren oso giro alaian.

Iluntzean jaialdia elizan. Baina gauzak ez errepikatzeko, Euskeraren Jatorrikoak egindako kronika irakur daiteke. ETBk egindako jaialdiaren grabazioa

Gogoratu ‘Bittor Kapanaga, Otxandioko aztia’ egitasmoaren barruan bera ezagututako 26 lagun elkarrizketatu zirela eta bideoak ikusgai daudela. Jaialdiaren hasieran ekitaldirako eginiko dokumentala proiektatu zen.

dokumentala Youtuben        dokumentala

bittor k

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Iruña-Veleia eta EHUko Letren Fakultatea’

Euskararen Jatorria Elkarteak artikulua argitaratu du izenburu horrekin erabili.com gunean. Lehen parrafoa kopiatzen dugu:

‘Uztailean lau urte beteko dira EHUko Letren Fakultateak Iruña-Veleiako indusketa eremu bat hondeamakina batez errotik suntsitu zuenetik, Yolanda Barcinak Iruñeko Gaztelu plazan egin zuen bezalaxe. Horregatik, ekainean Euskeraren Jatorriaren Elkarteak ondorengo idazkia eman zien Julio Nuñezi eta Agustin Azkarateri Iruña-Veleian izan duten jokaeragatik (Lurmeni orain 6 urte datazioak eta kata kontrolatuak ukatzegatik) eta Nuñezek orain 4 urte egin zuen suntsiketagatik:’

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Bittor Kapanagaren omenezko jaialdia Otxandion uztailaren 12an

Kapanaga

Ondo merezitako omenaldia izango du Bittorrek uztailaren 12an. Jakina den bezala, kantu-letrak egiten ere nabarmendu zen; berea da, esate baterako, Araban bagare famatua. Bittorren zenbait adiskidek taldea osatu eta hainbat ekimen jarri dituzte abian. Otxandioko aztia ondo ezagututako 26 pertsona elkarrizketatu dira bideoz eta horren emaitza ikusgai dago ahotsak.com gunean. Horretaz gain, Bittorren obra, tartean Erro eta Gara liburua, argitaratzeko asmoa dago bi liburu marduletan.

Kartelean ikus daitekeenez, jaialdia oso erakargarria da. Aurrez egingo den bazkaria ere bai. Joateko asmoa baduzu, azkar ibili, txartelak agortu baino lehen.

Kantaldia. Sarrera 6 euro.

Bazkaria eta Bittorri buruzko solasaldia, uztailak 12, 14:30, Korostondo Jatetxea (Otxandio). 25 euro (bazkaria+kantaldia barne). Aurrez hartu behar da txartela. KK/2095-0113-10-9109602853.. Abonuan izen abizenak jarri.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina