“Zer gertatzen da Iruña-Veleian?”, hitzaldia Bolibarren

Bolivartiar Ikaskuntza Elkarteak antolatuta, hitzaldia izango da Ziortza-Bolibarren (Bizkaia).

Lekua: Ziortza-Bolibarko Kulturetxea. Eguna eta ordua: abenduak 12, barikua,  19:00. Hizlaria: Juan Martin Elexpuru.

bolibar

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Bittor Kapanagaren lan guztiak I Durangoko Azokan

Gainean daukagu Durangoko Azoka, eta liburu bat aipatzeko orduan, ezin Kapanagarena gomendatzeko tentazioari eutsi. Hemen eta hemen aurkezpena dela eta emandako informazioa. Bakarrik esan euskeraren munduan modu batera edo bestera sartuta dagoen edonork zuku handia aterako diola.

Gerediaga, Badihardugu eta Elkarreko estandetan salgai. Prezioa: 20 euro

kapazok

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Inquietos vascones” artikulua, ezjakintasunaren ausardia

Patxi Aranguren Nafarroako Unibertsitate Publikoko ekonomilariak DNA egunkarian Inquietos Vascones artikulua argitaratu du. Ez da erraza artikulu bakar batean zuzenak ez diren hainbeste gauza esatea.

Ostraka Euskalduna blogean irakur daitezke hainbat komentario gaiaz.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Iruña-Veleia, sei urteko bidegabekeria”, azaroaren 22an irakurri zen agiria

Azaroaren 22an Gasteizen egin zen kontzentrazioan agiri bat irakurri zen, orain arte gauza bategatik edo bestegatik argitaratu ez duguna.

IRUÑA-VELEIA, SEI URTEKO BIDEGABEKERIA

Duela sei urte, Arabako Diputazioak Iruña-Veleiako grafitoak faltsutzat jo eta Lurmen aztarnategitik kaleratzea erabaki zuen, artean entregatu ere egin gabe zeuden txostenetan oinarrituta. Handik gutxira kereilak jarri zituen arkeologoen aurka Gasteizko epaitegian.

Denbora luze honetan grafitoak aztertu dituzten aditu guztiek benetakotasunaren alde mintzatu arren, Diputazioak bere kereilari eusten dio. Bestalde,  Lurmenek eta herri ekimenaren 2.300 sinadurak eskatzen dituzten analitikak ez dira egin. Instituto del Patrimonio Cultural de España (IPCE) delakoak egin dituenak, berriz, iruzur hutsa izan dira.

Baina gaur Eliseo Gil omendu nahi dugu bereziki, Lurmeneko beste kideak ahaztu gabe. Ederki eskertu dio gizarteak egin zuen aurkikuntza handia: lapidazio eta kondena mediatikoa, desohorea, langabezia, ahaztura… Eta horrela sei urte, eta auzitegian gaia geldi; ez dago inolako akusaziorik bere kontra epaileen eta fiskalen aldetik. Benetako tortura. Historiak Altamira eta Iruña-Veleia, Marcelino Sanz de Sautuola eta Eliseo Gil parekatuko dituelakoan gaude.

Bidegabekeria izugarri hauen aurrean, SOS iruña Veleiak exijitzen du Eliseo Gilen eta taldeko beste kideen aurkako kereilak erretiratzea,  kendutako ohorea eta lana itzultzea, eta analitikak egitea berme guztiekin atzerriko laborategietan

Eliseo Gil, Zurekin gaude!!!

SOS Iruña-Veleia

IRUÑA-VELEIA, SEIS AÑOS DE INJUSTICIA

Han pasado seis años desde que Diputación de Alava, basándose en informes que ni siquiera se habían entregado, declarara falsos los grafitos de Iruña-Veleia y expulsara al equipo de Lurmen del yacimiento. Al poco tiempo interpuso querellas contra los arqueólogos ante el juzgado de Vitoria-Gasteiz.

Los expertos que han analizado las piezas durante este largo período de tiempo se han inclinado por la autenticidad, pero a pesar de ello la Diputación sigue adelante con su querella. Por otro lado, las analíticas, pedidas tanto por Lurmen como por más de 2.000 firmas, no se han llevado a cabo. Y las realizadas en el laboratorio del Instituto del Patrimonio Cultural de España (IPCE) han resultado ser un fiasco.

Pero hoy nos hemos reunido sobre todo para hacer un sentido homenaje a Eliseo Gil, sin olvidarnos del resto de miembros de Lurmen. La sociedad ha recompensado con gran generosidad sus grandes descubrimientos:  lapidación y condena  mediática, deshonor , desempleo forzado, olvido. Seis años en esa situación. Y eso que a día de hoy no existe ninguna acusación contra él por parte de jueces o fiscales. Una verdadera tortura. No nos extrañaría nada que la historia equiparara  Altamira  con Iruña-Veleia, Marcelino Sanz de Sautuola con Eliseo Gil.

Ante este cúmulo de injusticias, SOS Iruña-Veleia exige que se retire la querella contra Eliseo Gil y el resto de imputados, que se les devuelva el honor y el trabajo arrebatados, y que se realicen analíticas con todas las garantías en laboratorios extranjeros.

Eliseo Gil, Zurekin gaude!!!

SOS Iruña-Veleia

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Euskara munduko hizkuntzen artean” hitzaldiak ostegunean Oronan, Hernanin

Informazio osoa Jauzarrea-ren webgunean.

Full_frontpage_euskara_2014_eu

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Eliseo Gil, zurekin gaude” aldarria Gasteizen

Jende multzo polita bildu zen Gasteizen Eliseo Gil, zurekin gaude, 6 urteko bidegabekeria / 6 años de injusticia pankartaren atzean.

Kezkagarria da hedabideek ekitaldiari eman dioten trataera. Efe agentziako kazetaria eta argazkilaria han ziren, eta Correo, Diario Vasco, Cadena Ser eta beste hedabide batzuetan ondo islatu da gertaera. Ustez hurbilagokoak ditugunetan, berriz, penagarri. Garak argazki txiki baten azpian lau lerro, Berrian ez dugu ezer aurkitu, Diario de Noticias de Alavan ere ez.  ETBk, berriz, kamara bat bidali zuen, eta bi korte ere grabatu zituen, bata euskaraz eta bestea erdaraz. Baina ez zuen ezer eman informatiboetan. Gauza bera egin zuen joan den otsailean analitiken gaiarekin eman genuen prentsaurrekoarekin. Zertan ari da ETB?

IMG_0861

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

“Seis años de instrucción en Iruña Veleia” Mapi Alonso eta Roz Frank-en iritzi-artikulua

Azaroaren 19ko Noticias de Alava egunkariak Mapi Alonso eta Roz Frank doktoreen artikulua dakar. Auziaren egoeraren laburpen zorrotza.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Larunbatean kontzentrazioa Gasteizen ‘Eliseo Gil, zurekin gaude’ lemarekin

  • Larunbata, azaroak 22, 12:30, Andramari Zuriaren Plaza
  • ELISEO GIL, ZUREKIN GAUDE!!! 6 urteko bidegabekeria / 6 años de injusticia

Etorri!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Arabako Diputazioaren aurkako kereila jarri du Euskeraren Jatorria Taldeak prebarikazioagatik

Atzo, azaroak 19, egun beltzaren 6. urteurrenean, Euskeraren Jatorria Taldeak kereila jarri zuen Gasteizko epaitegian Arabako Diputazioaren aurka Iruña-Veleiako auzian izandako jokaeragatik. Salaketa nagusia da, Lurmenen kontrako erabakia hartu zutenean, artean entregatu gabe zeudela Adituen Batzordearen txostenak, bat izan ezik. Xehetasunak hemenDiario Vascok eta Noticias de Álavak ere ematen dute  horren berri.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Egun lotsagarriaren 6. urteurrena betetzen da gaur

Egun beltza benetan 2008ko azaroaren 19a. “Hoy, 19 de noviembre, aniversario del día de la ignominia” titulatu du Koenraad Van den Driesschek Ama atan bere idatzi luze eta dokumentatua. Merezi du irakurtzea.

Hemen Tasiok Garan atera duen biñeta:

p008_f01tasio

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina