“Gorrotxategi: Iruña-Veleiako grafitoak faltsuak direla ziur bazaude, utzizkiguzu”, Patxi Alaña Berrian

Berria, 2024-XI-20

Joaquin Gorrotxategik gogoratu digu, hamaikagarren aldiz, Iruña-Veleiako grafitoak faltsuak direla. Gorrotxategik ez ditu inoiz hitz magikoak aipatzen: arkeometria eta datazioak. Arkeometria da, datazioen bidez, objektu arkeologikoak noizkoak diren esaten digun zientzia atala.

Arkeometriak teknika asko ditu objektuaren arabera. Iruña-Veleian hiru teknika erabili daitezke, gutxienez: termoluminiszentzia, idatzi aurreko adreiluak noiz egosi diren jakiteko; karbono 14, idatzitako hezurrak noizkoak diren jakiteko eta zaharrak badira atzeko aldean antzeko zerbait idazterik dagoen ikusteko (zaharrak badira kolagenoa galduta dute eta ezin da berdin idatzi); eta, azkenik, patinen azterketa, idatzitako ildoetan dauden kostrak noizkoak diren ikusteko.

Euskal herritarrok jakin behar dugu Joaquinek, Agustin Azkaratek, Julio Nuñezek, Joseba Lakarrak eta EHUko Letren Fakultateko beste irakasle batzuek zein Arabako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako kultura arduradunek eta dagozkien buruek uko egin diotela hamazazpi urte hauetan grafitoak datatzeari, grafitoak adituak diren puntako laborategietara bidaliz. Nahiz eta Eliseo Gilek bera induskatzen han zegoela 2007an horixe eskatu.

Epaiketan ere ez zituzten datatu eta euskalduntze berantiarra bultzatzen duen Espainiako Kultura Ministerioaren menpe dagoen teknikari bakar batek esan zuen metal modernoak zeudela grafito gutxi batzuetan (400 grafitoetatik 39 baino ez zituzten begiratu). Baina Eliseoren defentsak frogatu zuenez, metal aztarna horiek 5 mikrakoak ziren (zeramika gainean burdin batez idaztekotan 50-100 mikrako metal aztarnak sortzen dira). Beraz, aluminiozko erretiluetan eta ondo babestu gabe edukitzeagatik kontaktu bidezko transmisioagatik atxikiko zituztela metal horiek eta ez ondo babestuta plastikozko poltsetan.

Hau da, ez dituzte grafitoak datatu hamazazpi urte hauetan, ezta epaiketan ere. Gainera, ez digute besteoi datatzen uzten. Zergatik? Zergatik zientzia ukatu horrela? Zergatik arkeometriari barre egin horrela?

Joaquin, Aldundia, Jaurlaritza: faltsuak direla ziur bazaudete, utzizkiguzue grafito batzuk guk gure diruz datatzeko. Ados?

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Joseba Lizeaga: “Iruña-Veleiako polemikaren oinarrian grafitoetan topatutako euskararen zantzuak daude”, elkarrizketa Euskalerria Irratian

Joseba Lizeaga Rica. Biologian lizentziatua, Ikasketa Aurreratuetan diplomatua (DEA), Ikertzeko Nahikotasuna Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta Unibertsitate-Aditua “Internet eta bere Aplikazioetan” UNEDen. Matematikako irakaslea izan da irakaskuntza ertainean, eta irakasle elkartua Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Estatistika, Informatika eta Matematika Sailean. Hainbat ikerketa zientifiko egin ditu. Durangon egin zen Biltzarrean ¿Cuántas manos hay en los textos de las ostracas encontradas en Iruña-Veleia? / Zenbat esku daude Iruña-Veleian aurkitutako ostraken testuetan? ponentzia aurkeztu zuen.

Hemen entzun daiteke elkarrizketa osoa.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Pertsonaia sarituaren 2006ko eta 2024ko adierazpenak, bi minutuko bideoan

Joaquin Gorrochateguiren Euskadi Saria dela eta, hona hemen Utzi Pakean!!!en bideotxoa, sarituaz asko esaten duena.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Joaquín Gorrochategui Euskadi Ikerketa Saria jasotzean: “La mano de Irulegi es el contrapunto a los falsos grabados de Iruña-Veleia”

Lotura honetan EITBren bideoa

Ikus dezagun zer esan zuen 2006an:

•”Y nuestro objetivo principal era hoy precisamente asegurar a esa comunidad científica que es verdad, que no es un fraude, que han aparecido unas leyendas escritas en alfabeto latino sobre material cerámico básicamente, aunque también hay vidrio y hay huesos, con leyendas en vasco antiguo. A falta de una precisión en la cronología, esto siempre hay que tenerlo aquí en la cabeza, podemos fechar el material como en la antigüedad tardía. Es decir, vale decir en principio desde el tercero hasta el sexto.” (Radio Euskadiren audioa)

Zer sinesgarritasun du gizon honek?

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

‘El euskera en la Rioja. Primeros testimonios. 2ª edición revisada, corregida y aumentada’, Eduardo Aznar Martinezen liburua argitaratu da

Eduardo Aznarrek 2011n argitaratu zuen Pamielan El euskera en la Rioja liburua. Esan behar gustu handiz irakurri eta gauza berri asko ikasi genuela orduko hartan. Hamahiru urte geroago berriz datorkigu ikerle fiteroarra gai berarekin, baina edizio berritu, zuzendu eta handitu batez. Lehen edizio hura irakurri genuenok ere gauza berri asko aurkituko dugu liburu honetan, eta irakurri ez zutenek are gehiago. Ikerketa lan bikaina! Eskaneatu eta azpian kopiatzen dugun aurkibidean ikus daitezke jorratzen diren gaiak.

Argitu behar autoedizioa dela eta ez dela liburu-dendetan  saltzen. Amazonen eros daiteke helbide honetan: https://www.amazon.es/euskera-Rioja-testimonios-corregida-aumentada/dp/B0DJD6J87S

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Zergatik eman dute hain komunikabide gutxik Durangoko kongresuaren berri?’ Gonzalo Abad Biain Independentea.eus-en

“Mesedez, arren, argitaratu Iruña-Veleiako grafitoen inguruko albisteak. Euskal gizarteak gai hau behar den moduan ezagutu beharko luke.”

Artikulu osoa hemen.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Miguel Thomsonen sarrera Ama Atan: “Breves impresiones sobre el 4º congreso sobre Iruña-Veleia, enlaces a videos y caricaturas de Ibon Serrano Lasa”

Miguel Thomson hizlarietariko bat izan zen Durangon egindako Biltzarrean, eta Aitor Lasagabasterrek grabatu eta editaturako bideoak eta Ibon Serrano Lasak egindako marrazkiak argitaratu ditu Ama Atan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Eskabadorak lanean jarraitzen du Iruña-Veleian, aztarnategia izorratzen harro-harro

Azpikoak gaur bertan, 2024ko azaroak 3, ateratako argazkiak dira. Josetxo Mendiak, hileroko bisita gidatuaren markoan. Aztarnategia txikitzen jarraitzen dute.

San Juan ermita ingurua

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Reflexiones de un arqueólogo condenado’, Eliseo Gilen hitzaldi hunkigarriaren bideoa, Aitor Lasagabasterren (Utzi Pakean) eskutik

Ibon Serrano Lasak Biltzarrean bertan eginiko marrazkia

Biltzarrean hitzaldi asko eta interesgarriak entzun ziren, baina ikusmin handiena sortu zuena Eliseorena izan zen, eta ez zuen defraudatu. Merezi du osorik ikustea Aitor Lasagabasterrek hain txukun argitaratutako bideoa.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Arrakastatsua izan zen oso Durangoko Biltzarra

Ibon Serrano Lasak Biltzarrean bertan eginiko marrazkia

Ehun lagunetik gora bildu ginen larunbatean Durangon IV. Biltzarra egiteko, Iruña-Veleia, Argitu, ez suntsitu lemapean. Oso giro onean, benetako katarsia izan zen gai honetaz arduratzen garenontzat. Datozen egunetan joango gara han entzundakoen berri ematen. Oraingoz soilik esan ez zela hedabide bakar bat ere agertu, nahiz eta bi egun lehenagotik gonbidatuta egon. Hau izan zen 47 helbide ezberdinetara bidali genuen mezua:

“Iragarria dugun bezala, datorren larunbatean, urriak 26 egingo da Iruña-Veleiari buruzko IV. Biltzarra, Landako Guneko Elkartegi Aretoan.  Erantsita doa egitaraua. Mezu honen bidez hedabide guztiak gonbidatzen ditugu bertan egotera. Irudiak hartu edo elkarrizketak egin nahi izan ezkero, lehen ordua (9:30-10:00) edo kafe ordua (12:00-12:30) dira unerik onenak. Esan 100 lagunetik gora matrikulatu direla jadanik, Biltzarrak izan duen harrera onaren seinale. Beraz, larunbatera arte.

Antolaketa Batzordea

 ***

Como ya hemos anunciado, el próximo sábado, 26 de octubre, se celebrará en Durango el IV. Congreso sobre Iruña-Veleia, en el Elkartegi de Landako Gunea. Adjuntamos el programa en el anexo. Queremos invitar a todos los medios a estar presentes en el evento. Si se quieren tomar fotografías o hacer entrevistas, los mejores momentos serían a primera hora (9:30-10:00) o a la hora del café (12:00-12:30). Más de 100 personas se han matriculado hasta el momento, lo cual demuestra el interés que ha despertado este congreso. Os esperamos el sábado.

El Comité Organizador

Esan bezala, ez zen bakar bat ere agertu. Aurkitu dugun gauza bakarra Durango aldeko mugakultura.eus-eko gaztelaniazko kronika izan da, Igor Leibarrek sinatua. Milesker.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina