Mobilizazioak egun lotsagarriaren 7. urteurrenean

escanear0010

Bildu gaitezen injustizia salatzeko!!! (egin klik irudia ikusteko)

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Hitzaldia EHUko Letren Fakultatean lotsaren urteurrenean, Euskeraren Jatorriaren eskutik

Euskeraren Jatorria Elkarteak hitzaldia emango du EHUko Gasteizko Letren Fakultatean lotsaren urteurrenean.

  • Izenburua:Iruña-Veleia, 7 urtez baituta. Zergatik?
  • Eguna eta ordua: azaroak 19, osteguna, 13:00
  • Lekua: Gasteizko EHUko Letren fakultateko 0.14 gela
  • Hizlari: Euskeraren Jatorria Elkartea
Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Rafa Larreina 2. Gipuzkoatik Kongresurako

DV eta Noticias-en irakurtzen dugunez, Rafa Larreina, Opus Deiko kidea eta Lorena López de Lacalleren sustatzaile eta babeslea,  bigarren postuan jarri du EH Bilduk Madrileko Kongresurako, Gipuzkoatik. Arabarra izanda.

Groenlandiara emigratzeko gogoa ematen du. Ezagutzen dut bat egun horretan botatzera joango ez dena.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Nuñezen eta Lorena L. de Lacalleren azpikeriak agerian Ama Atan

Ama Ata blogean Koenraad Van den Driesschek sarrera kezkagarria argitaratu du: El Plan director de 100.000 euros con… redactores secretos: Nuñez entra en acción tituluaz. Bikaina. Berriki, beste sarrera hauek ere argitaratu ditu gai berdinaz: 1) Lorena López de Lacalle, el siglo noveno y otras mentiras. 2) Núñez, falsificador de la historia. 3) Perdón por ser inocente.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Aurtengo azken bi bisita gidatu alternatiboak, besteak bezain arrakastatsuak

Azaroaren 7an eta 8an egin dira aurtengo azken bisitak, euskeraz lehena eta gazteleraz bigarrena. 60 lagunek hartu dute parte; horietako gehientsuak geratu dira bazkarira eta ondorengo proiekzio-solasaldira. Giro bikainean burutu dira, aurrekoak bezala. Azken bisitan Mapi Alonso eta Roberto Billate estreinatu dira gidari lanean eta primeran bete dute beren eginkizuna.

Aurrerago egingo dugu ekimen honen balantzea eta balorazioa, baina antolatzaileok esan dezakegu poz-pozik gaudela emaitzekin eta bisitari askok ere sentimendu bera adierazi digula.

Udaberran jarraituko dugu bisitekin. Nolanahi ere, lagun-talderen batek (hamabost bat lagun, gutxienez) lehenago nahiko balu, esan eta moldatuko ginateke.

(Egin klik argazkiak ikusteko)

azaroak7OK

Azaroaren 7ko bisita Arkiz aldetik itzultzen

azaroak7baz

Azaroaren 7ko bisitariak bazkaltzen

azaroak8

Azaroaren 8ko bisitariak ate nagusitik irteten

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Gorrochateguiren euskalduntze berantiarraren aurkako artikulua

Baskoniako historia bat” dokumentala dela eta idatzitako gure “Baskoniako ipuin bat” artikuluan aipatzen genuen Gorrochateguiren hitzak manipulatu egin zituztela eta bideoaren testuinguruan teoriaren aldekotzat bezala agertzen zirela bai bera eta bai Azkarate, Larrea, Mitxelena…

Joaquin Gorrochateguiren idatzi berri bat heldu zaigu: “Las lenguas de Alava y alrededores en la antigüedad”, 2o14ko abenduaren 17an Gasteizen emandako hitzaldiaren testua (ez dut erreferentzia bibliografiko zehatza). Iturria: Ama Ata.

Ondorioen partea kopiatu dugu. Egin klik hobeto ikusteko.

img079

img080

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Lorena López de Lacalle EH Bilduren Arabako zerrendaburua Senaturako

Larunbatean iragarri zuten. Notizia berez komentatzen delakoan gaude, baina izango dugu astia honetaz jarduteko.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Azpeitiko Uztarrian elkarrizketa gaurko hitzaldia dela eta

Gaur hitzaldia Azpeitian. Hori dela eta elkarrizketa Uztarrian.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“¿Cometió la Diputación Foral de Álava falsificación documental el 19/11/2008?”, sarrera eta eztabaida interesgarria Ama Atan

2008ko azaroaren 19a, erabakia hartu zen eguna, dena hankazgora jarri zuen eguna. Orduan gertatutakoa ezagutzea ezinbestekoa da auziaz jabetzeko. Ama Atan sarrera eta eztabaida interesgarria.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Azaroak 7 (euskeraz) eta 8 (gaztelaniaz) aurtengo azken bisitak

Blog honen jarraitzaileek badakizuenez, arrakastatsuak izan dira oso bisita gidatu alternatiboak. Aurtengo abuztuaren 1ean hasita, zazpi egin dira dagoeneko eta 200 lagunetik gora hartu dute parte. Aurtengo azken aukerak:

Azaroak 7, larunbata, euskeraz; Azaroak 8, igandea, gazteleraz

Izena emateko: webmaster.sosveleia@gmail.com

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina