Aurtengo azken bisita gidatu alternatiboa: urriak 21, larunbata, 11:00. Xehetasunak.
- Izena emateko: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com
Aurtengo azken bisita gidatu alternatiboa: urriak 21, larunbata, 11:00. Xehetasunak.
Eskaintza polit batekin gatoz Iruña-Veleian bisitan izan direnetzat, eta oro har, auzia argitzearen alde dauden guztientzat. Oiartzungo Olazi landetxeak asteburu eder bat pasatzera gonbidatzen gaitu oso baldintza onetan (prezioa, etxea, kokapena, konpainia…). Ordaintzen dugun dirua SOS Iruña-Veleiarentzat izango da sortzen diren gastuei aurre egin ahal izateko.
Ekimen zoragarria. Milesker Olazitarroi!!!
Eta animatu eta asteburu ona pasa.

Koen Van den Driessche geokimikariak atzera bota du begirada eta une erabakigarrian, duela hamar urte gertatu ziren gauzetan jarri du fokoa. Hemen irakur dezakegu.
Noiz bukatuko da Eliseo Gilen kalbarioa!
Zortzi hitzaldi, zortzi, eta hirurogei bat parte hartzaile. Oso interesgarriak izan ziren hitzaldiak, eta goizeko hamarretan hasi eta gaueko bederatzietan bukatu arren, esan daiteke nekerik gabe igaro zitzaigula eguna.
Euskeraren Jatorriaren blogean balorazioa eta goizeko hitzaldien laburpentxoa irakur daiteke.
Udako etena amaiturik, ostegunetan Arabako Diputazio Plazan egiten dugun bilkurekin jarraitzen dugu. Ordua, 20:00. Animatu eta agertu.
Bestalde, notiziarik ez Arabako Audientzia Probintzialetik. Noiz arte jarraitu behar duzue Eliseo Gil torturatzen?
2017-09-14
Hurrengo bisita: urriak 1, igandea, 11:00. Xehetasunak.
Aubixa Kultur Elkarteak eta HUN herri unibertsitateak antolatuta, Euskal Herriko historiari buruzko jardunaldi txit interesgarria egingo da Elgoibarko Aubixa baserrian. Azpian programa. Parte hartu nahi duenari whatsappa bidaltzea eskatzen zaio 653474850 zk.ra eta adieraztea bazkaritara geratuko den ala ez (10 euro).
Bisita gidatu alternatiboekin jarraitzen dugu. Dakizuenez, hilean behin egiten dugu uda-udazken partean bisita “librea” (talde antolatuekin, noiznahi). Igandekoan 24 bisitari izan genituen. Eguraldia zein giroa, ezin hobea.
Hurrengo bisita gidatua urriaren 1ean izango da.
2017-09-03
Iragarria genuen bezala, irailaren 3an izango da hurrengo bisita gidatu alternatiboa. Hemen xehetasunak eta azpian karteltxoa. Saiatu honen berri ematen mesedez. Adibidez, kartelaren kopiak atera daitezke eta leku jakinetan ipini.
Argitaratu da Euskeraren Jatorria Elkartearen Jatorriberri aldizkari digitalaren 56. zk., uztail-abuztukoa.