“Iruña-Veleiako auziaren epaiketa dela eta”, Jose Antonio Villarren gutuna Berrian

Jose Antonio Villar Oiarzabal, musikaria eta soinu-teknikaria, Ez dok Amairu mugimenduaren sortzaileetarikoa da. Naizek ere argitaratu du gutunaren bertsio luzexeago bat “A propósito del juicio sobre el conflicto de Iruña-Veleia” tituluaz.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

1.200 bisitari bost denboraldi hauetako bisita gidatu alternatiboetan

2015eko udan eman genien hasiera bisita gidatu alternatiboei. Bost denboraldi izan dira eta joan den igandekoarekin eman genion amaiera aurtengoari. Formatoa beti izan da berdina. Goizez aztarnategia bisitatzen da, lehenik kanpoaldea eta gero harresi barrua, hiru orduko ibilaldia eginez. Gero bazkaria eta hitzaldi-solasaldia nahi dutenentzat Langraiz aldean.

Egun ederra eta aberasgarria izan ohi da. Jendea pozik eta eskertuta. Harrituta eta kezkatuta ere bai ikusi eta entzundakoarekin. Gaia sozializatzeko bitarteko ona da. Balantzea, esan beharrik ez, oso positiboa. Kontuan izan behar da bisitak iragartzeko geure blogak eta helbide elektronikoak izan direla gure baliabide bakarrak. Hemen zenbait datu:

bisitak bisitariak
2015 11 280
2016 11 250
2017 9 160
2018 9 270
2019 10 240
Denera 50 1.200

Bisitarien artean ugari izan dira talde antolatuak. Hona hemen jatorria: Alaña familia, Araia, Aretxabaleta, Aulesti, Azpeitia,  Bergara, Donostia, Eskoriatza, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Iberdrolako langile ohiak, Larrabetzu, Laudio, Martin Ttipia, Oñati, Ordizia, Plentzia, Sakana, Soraluze, Usurbil,  Zangotza, Zarautz, Zizurkil-Villabona.

2019-X-27

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Urriaren 27an egingo da gaur bertanbera utzitako bisita

Hogeita zazpi lagun zeuden izena emanda gaurko bisitarako. Ostegunean abisatu zitzaien ez zela egingo, eguraldi txarra zegoelako iragarrita, eta hala gertatu da. Datorren igandean, urriak 27, egingo da, eguraldiak oztopatzen ez badu behintzat; oraingoz iragarpena ona da.

Oraindik bada lekua. Beraz, norbaitek aprobetxatu nahi badu aurtengo azken aukera, badaki nora idatzi: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com

Eskoriatza inguruko taldea (2019-X-13)

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Alberto Santanaren adierazpen mamitsuak Radio Euskadin

Joan den igande goizeko programan Almudena Cachok Alberto Santana elkarrizketatu zuen bere historiari buruzko 3. denboraldia dela eta. Galantak bota zituen euskalduntze berantiarraz, Iruña-Veleiaz eta abar. Merezi du entzutea. Hemen lotura. Izango dugu komentatzeko astia.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Biziki interesgarria Radio Euskadiren “Ganbara”k Iruña-Veleiaz eskainitako irratsaioa

Ostegun honetako Ganbarak Iruña-Veleiako gaia jorratu zuen. Lehen partean, gertatutakoari errepasotxo bat eman zitzaion grabatutako pasarteen laguntzaz. Ondoren lau pertsona elkarrizketatu ziren. Esatariak garbi utzi zuen faltsutasunaren aldekoek ez zutela parte hartu nahi izan, unibertsitatera, diputaziora eta kazetari ezagun batengana jo zutela baina denek ezezkoa eman zietela. Ignacio Rodriguez Temiño (Sevillako arkeologo bat), aurkitu behar izan zuten faltsutasunaren aldekoen ahotsa entzun zedin. Idoia Filloyk eta Juan Martin Elexpuruk defendatu zuten beste jarrera. Iratxe Jaio artista ere mintzatu zen. Esan behar Radio Euskadik oso lan txukuna egin duela gure ustez, eta emaitza duina eskaini digula.

Hemen entzungai.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Jende asko eta interes handia hitzaldietan

Aurrekoan esan genuen Donostiako hitzaldian 100 lagun bildu zirela. Aste honetakoak ere jendetsuak izan dira, 30 lagun Eskoriatzan eta 55 Ordizin. Interes handia jendearen aldetik eta harridura gertatu denarekin eta gertatzen ari denarekin.

Ordizi 2019-10-10

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Urriaren 13an eta 20an aurtengo azken bisita gidatuak

Datorren igandean, urriak 13, Eskoriatzako talde batek bisitatuko du aztarnategia. Oraindik bada lekua eta beraz edonor apunta daiteke. Egun horretan ez da bazkaririk eta solasaldirik egingo.

Urriaren 20an izango da aurtengo azkena. Dagoeneko hogei lagun daude izena emanda. Bada lekua oraindik. Bazkaria eta solasaldia ere izango dira egun horretan, nahi dutenetzat.

Izena emateko: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Radio Euskadiren gaurko Ganbara programak monografikoa eskainiko dio Iruña-Veleiari

Gaur osteguna, gaueko bederatzietatik aurrera emititzen den Ganbara irratsaioan Euskadi Irratiak Iruña-Veleiako gaia jorratuko du eta auziarekin lotutako zenbait pertsona elkarrizketatuko ditu.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Susana Junquera, Iruña-Veleiako instrukzioa egin duen epailea saritu dute

Urte judizialaren irekiera arranditsuan (han ziren besteak beste Lehendakaria eta agintari militarrak) Tribunal Superior de Justicia del País Vasco-k (TSJPV) Susana Junquera, Iruña-Veleiako instrukzioa egin duen epailea saritu du, beste hiru epailerekin batera:

” Como cada año, el TSJPV ha aprovechado este acto para entregar las medallas que reconocen la especial contribución a la Administración de Justicia en Euskadi, que en esta ocasión han recaído en las magistradas Nekane Bolado, María Concepción Marco, Susana Junquera e Izaskun Jaca, además de otros premios a fiscales y letrados”. DVko kronika.

DVko argazkia

Auzi hau jarraitu duenak badaki epaile horrek zortzi urte baino gehiago behar izan dituela instrukzioa amaitzeko, eta hori hiru auzipetu zirela bakarrik. Hemen sekula izan den instrukzio-eperik luzeena. Eta instrukzioa bera ere negargarria izan dela: piezak akusatzailearen esku utzi zituen, bidea itxi dio analitika egokiak egiteari, akusatzailearen grafologoei piezak erabiltzen utzi zien, defentsakoei ukatzen zien bitartean, eta abar eta abar.

Azkenik, akusatuen aurkako inolako frogarik gabe pasatu dio expedientea hamaika urte geroago akusatuak epaituko dituen epaileari, Isabel Maria Diez-Pardo izenekoari.

Panorama ederra dugu!

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Iruña-Veleiaz hitzaldiak urriaren 9an Eskoriatzan eta 10ean Ordizin

Eskoriatzarrek, gainera, bisita gidatua antolatu dute urriaren 13rako.

ESKORIATZA: Hitzaldia: urriak 9, asteazkena, 19:00, Ibarraundi Museoan. Titulua: Zer ari da gertatzen Iruña-Veleian? Hizlaria: Juan Martin Elexpuru

ORDIZI

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina