Lekua: Arabako
Justizia Jauregia
Egunak: 10 saio: otsailak 3-4-5-6, 10-11-12-13, 17-18; hasiera ordua: 9:30
Epaile bakarra: Isabel María Díez-Pardo Hernández
Kereila jartzailea:
Arabako Foru Aldundia
Akusatzaileak: Arabako Foru Aldundia. Abokatua: Francisco Javier Villarrubia Millas. Eta Estatuko Fiskaltza. Fiskala: ?
Akusatuak, egozten zaizkien delituak eta
eskatzen zaizkien zigorrak:
ELISEO GIL ZUBILLAGA. AFA: 3 urte eta 9 hilabete “Ondarearen aurkako kalteengatik”. 3 urte eta 9 hilabete “estafagatik”. Denera 7 urte eta erdi. Fiskaltza: 3 urte “Ondarearen aurkako kalteengatik”. 2 urte eta erdi “estafagatik”. Denera 5 urte eta erdi. Abokatua: Francisco Javier Martínez de San Vicente Corres.
OSCAR ESCRIBANO SANZ. AFA : 3 urte eta 9 hilabete “Ondarearen aurkako kalteengatik”. Fiskaltza: 3 urte “Ondarearen aurkako kalteengatik”. Abokatua: Virginia Urtaran Agirre.
Gilen eta Escribanoren artean ordaindu beharreko isuna: 286.000 € “Ondarearen aurkako kalteengatik”.
RUBÉN MANUEL CERDÁN CASILARI. AFA: 3 urte eta 9 hilabete “estafagatik”. Fiskaltza: 2 urte eta erdi “estafagatik”. Abokatua: ?
Eliseo Gilen eta Rubén Cerdánen artean 12.490 euroko isuna ordaindu behar “estafa” kontzeptuan.
Nahiz eta parteek eskatu, epaileak ez ditu epaiketara deitu ez kereila jarri zuen politikoa (AFAko Kultura Diputatu Lorena López de Lacalle) eta ezta benetakotasunaren aurkako epaia eman zuten unibertsitateko irakasleak ere: J. Gorrochategui, J. Lakarra, A. Azkarate, J. Nuñez, etab. Eta ezta kontratxostenak egin zituzten adituak ere: E. Harris, R. Colmenero, U. Fritz, K. Van den Driessche, etab.