Gontzal Fontaneda hil da, gizon ona, euskaltzale handia eta Iruña-Veleiako auzian buru-belarri inplikatu zena

Gontzal Fontaneda. Argazkia: Zaldi Ero/ ARGIA (ALEAtik jasoa)

Oraintxe jakin dugu berria ALEAren bidez. Gontzal Fontaneda joan zaigu. Tristura handia sentitzen dugu ezagutu genuenok. Gizon handia bezain umila, zintzoa bezain langilea. Garai zailetan euskaraz ikasi zuena, euskaltzalea erraietaraino. Iruña-Veleiako gorabeheretan adiskide eta irizkide izan genuen, lan handia egin zuen afera argitzeko ahaleginean. Babazorro bloga kudeatu zuen bost urtez, eta artikulu sorta utzi digu irakurgai auziaz. Bere presentzia onbera sentitzen jarraituko dugu haren gertukook eta adixkideok. Doluminik sentikorrenak familiari.

Naizen bere bizitzari buruzko zertzelada ugari aurki daiteke.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

2024ko abendua: eteten ez den txikizioaren irudi berriak

Eskabadorarekin jarraitzen dute jota su dena suntsitzen. Eta gure agintariek, arkeologoek, intelektualek eta abarrek bestaldera begiratzen dute, itsu eta mutu. Hona hemen Josetxo Mendiaren eta Aitor Lasagabasterren azken bideoa, 2024ko abendukoa. Zer egin behar da txikizioa galditzeko? Gaztelerazko bertsioa ere atera berri da.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘La autentificación de los óstraca romanos. El caso de Iruña-Veleia’ Xabier Gorrotxategi arkeologoaren liburua argitaratu da

Ezinbesteko liburua gaiaren inguruan jakin eta sakondu nahi duenarentzat. Liburu-dendetan salgai.

Eskaintza eta printza poetikoa:

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Liburuaren aurkezpena, abenduak 11, asteazkenez, Olaso Torrean, 18:30

14 euroan erosi ahal izango dute Jarduneko eta Goienako kideek. Liburudendan 20 euro balio du.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Joseba Lizeagari Baztan-Bidasoako Xorroxin Irratiak egindako elkarrizketa entzungai

Argitu, ez suntsitu leloarekin urriaren 26an Durangon egindako Iruña- Veleia IV. biltzarra solasbide izan dugu bere hartan parte hartutako Joseba Lizeaga ikerlearekin.

Hemen elkarrizketa osoa

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Euskal Herrian Euskaraz-en intsumisio ekintza Baionako justizia jauregian, Euskararen egunean

Gorka Torre eta Intza Gurrutxaga EHEkideek eraman zuten aurrera ekintza ikusgarria.

Hemen ekintzaren bideoa

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Liburuaren aurkezpena eta Irulegiko Eskua Azpeitian, Euskararen Egunean

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Toponimia eusquérica en el mundo’, Jose Mari Ugaldearen liburua kalean da

Lotura honetan promozio bideoa

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Euskarazko izenak erromatar garaiko aldare eta hilarrietan’ liburua kalean Nabarralderen eskutik

240 or. koloretan

300 argazki

10 mapa

  • “Lan hau hutsune bat betetzeko asmoarekin burutu da. Gezurra badirudi ere, antzinateko epigrafeen gaia beti erdigunean egon den arren euskararen historiaren azterketan, nik dakidala orain arte ez da argitaratu epigrafe horien bilduma, katalogo, zerrenda edo dena delakorik. Osorik, alegia, argazki eta guzti, lortu daitezkeen neurrian.” (Sarreraren hasiera).

AURKIBIDEAREN LABURPENA

Aldareak eta hilarriak

Akitania, Araba , Burgos, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Aragoi, Soria (Tierras Altas) eta Errioxa (Cameros). Extremadura, Sardinia.

Epigrafe berezi batzuk: Foruko Ivilia , Soriako Laurke, Extremadurako Ibarra, Sardiniako Orcoeta, Mocconio Vero.

Euskal kohorteak erromatar armadan: Cohors Aquitanorum, Cohors I Fida Vardullorum, Cohors Vasconum, Cohors Carietum et Veniaesum.

Ascoli-ko Brontzea: Turma Salluitana.

Hagenbach-eko Altxorra .

Gure eremuko teonimia berezia: Jainko erromatarren Interpretatio-ak, eta natura jainkotuta.

Epigrafeak interpretatzen eta sailkatzen.

Hiztegia.

Eranskina: “IRULEGIKO ESKUAren inguruan sorturiko nahasteari begira”.

Salgai liburu-dendetan  eta Durangoko Azokan Nabarralderen mahaian

Prezioa: 20 €

Kategoriak Sailkatugabeak | 5 iruzkin

“Gorrotxategi: Iruña-Veleiako grafitoak faltsuak direla ziur bazaude, utzizkiguzu”, Patxi Alaña Berrian

Berria, 2024-XI-20

Joaquin Gorrotxategik gogoratu digu, hamaikagarren aldiz, Iruña-Veleiako grafitoak faltsuak direla. Gorrotxategik ez ditu inoiz hitz magikoak aipatzen: arkeometria eta datazioak. Arkeometria da, datazioen bidez, objektu arkeologikoak noizkoak diren esaten digun zientzia atala.

Arkeometriak teknika asko ditu objektuaren arabera. Iruña-Veleian hiru teknika erabili daitezke, gutxienez: termoluminiszentzia, idatzi aurreko adreiluak noiz egosi diren jakiteko; karbono 14, idatzitako hezurrak noizkoak diren jakiteko eta zaharrak badira atzeko aldean antzeko zerbait idazterik dagoen ikusteko (zaharrak badira kolagenoa galduta dute eta ezin da berdin idatzi); eta, azkenik, patinen azterketa, idatzitako ildoetan dauden kostrak noizkoak diren ikusteko.

Euskal herritarrok jakin behar dugu Joaquinek, Agustin Azkaratek, Julio Nuñezek, Joseba Lakarrak eta EHUko Letren Fakultateko beste irakasle batzuek zein Arabako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako kultura arduradunek eta dagozkien buruek uko egin diotela hamazazpi urte hauetan grafitoak datatzeari, grafitoak adituak diren puntako laborategietara bidaliz. Nahiz eta Eliseo Gilek bera induskatzen han zegoela 2007an horixe eskatu.

Epaiketan ere ez zituzten datatu eta euskalduntze berantiarra bultzatzen duen Espainiako Kultura Ministerioaren menpe dagoen teknikari bakar batek esan zuen metal modernoak zeudela grafito gutxi batzuetan (400 grafitoetatik 39 baino ez zituzten begiratu). Baina Eliseoren defentsak frogatu zuenez, metal aztarna horiek 5 mikrakoak ziren (zeramika gainean burdin batez idaztekotan 50-100 mikrako metal aztarnak sortzen dira). Beraz, aluminiozko erretiluetan eta ondo babestu gabe edukitzeagatik kontaktu bidezko transmisioagatik atxikiko zituztela metal horiek eta ez ondo babestuta plastikozko poltsetan.

Hau da, ez dituzte grafitoak datatu hamazazpi urte hauetan, ezta epaiketan ere. Gainera, ez digute besteoi datatzen uzten. Zergatik? Zergatik zientzia ukatu horrela? Zergatik arkeometriari barre egin horrela?

Joaquin, Aldundia, Jaurlaritza: faltsuak direla ziur bazaudete, utzizkiguzue grafito batzuk guk gure diruz datatzeko. Ados?

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina