“Heriotzarako erromatar ohiturak Soriako Tierras Altas eskualdean. Euskararen aztarnak antzinako epigrafian” erakusketa ireki zen atzo Bergaran

Bergarako Laboratorium Museoaren beheko solairuan jarri da erakusketa. Hemen euskeraz eta gazteleraz Museoak erakusketaz ematen duen informazioa. Sei hilarri ekarri dira Soriatik, eta horietako lauk badute euskarazko izenen bat. Xehetasun gehiago emango dugu hurrengo sarreretan, oraingoan berria zabaltzera mugatuko gara. Datozen Gabonak arte egongo da zabalik. Eduardo Alfaro arkeologo soriarra da erakusketaren komisarioa, eta bera izan da hilarri gehienak aurkitu eta ikertu dituena. Doktoretza tesia egina du gaiaz. Momentuz, pandemia dela eta, Bergararrek eta haren herri mugakideetako pertsonek bisitatu ahal izango dute bakarrik. Hauexek dira: Antzuola, Oñati, Arrasate, Elorrio, Elgeta, Eibar, Soraluze, Elgoibar eta Azkoitia. Inaugurazio ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Ondare Zuzendari Mikel Aizpuru, UNEDeko zuzendari Iñaki Esparza eta Bergarako Alkate Gorka Artola izan ziren, besteak beste. Goienaren kronika. El Mirón de Soria. Ama Atan hilarri hauei buruzko zenbait iritzi eta hipotesi.

Erakusketaren ordutegia: Astelehen eta astearteetan itxita. Asteazken eta ostegunetan: 10:00-14:00. Ostiral eta larunbatetan: 10:00-14:00/16:00-19:00. Igandeetan: 10:00-13:00

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Bertan behera utzi dute Iruña-Veleian proba gehiago eskatzeko gose greba, 99 egunen ostean”, gaur Berria digitalean

Berria, 2020ko urriak 29. Iñigo Astiz

” Amaitu du gose greba Jose Mari Lejardi Gabixola-k. Guztira, 99 egun pasatu ditu ezer jan gabe Iruña-Veleiako aztarnategiko piezei proba gehiago egiteko eskatuz, eta gaur eman du amaitutzat protesta. Datozen hilabeteetan da Arabako Aldundia aztarnategirako hurrengo plana prestatzen hastekoa, eta ikerketa arkeologikoei berrekitea da asmoa. Hain zuzen ere, Ana del Val kultur diputatuarekin izandako bilkuran plan berriari buruzko azalpenak entzun ondoren erabaki du Lejardik protesta etetea. «Egoera berrian konfiantza eduki arren, beti egongo gara erne». Ohar baten bidez zabaldu dituzte erabakiari buruzko nondik norakoak grebalariak eta hareki bat egin dutenek. «Borroka adoretsuari esker, osasuna eta bizitza arriskuan jarriz, Iruña-Veleia desagertzea nahi dutenak garaituak izan dira». ” Jarraitzen du

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Zaldierori ‘Deskartau’ ezizena jarriko diogu?” gutuna gaurko Berrian

Berria 2020, urriak 29. Patxi Alaña, Josetxo Mendia, Jose Mari Lejardi, Oier Nuñez eta Unai Alaña.

“Zapalketa baten aurrean herritarrak altxatzen hasten direnean, botereak iseka, zentsura eta antzeko bideak erabiltzen ditu, argudiorik ez duelako. Iruña-Veleia argitzeko Europako herrialde normaletan egiten dutena hemen eskatzen dugun bakoitzean, hau da, grafitoak laborategi on eta inpartzialetan datatzea, Zaldierok txiste txarrak eskaintzen dizkigu.

Zorionez, denborak gauzak ondo kokatzen laguntzen digu. Adibidez, epaiketan jakin izan dugu Museoko berriztatzaileentzat grafitoak benetakoak direla eta ez dela RIP agertzen, Joakin Gorrotxategik eta akolitoek mila aldiz esan diguten moduan, hiru santutasun marra baizik, zartatuekin.” Jarraitzen du

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Iruña-Veleia. Zientziak berez hitz egin du”, Mikel Arrieta Iraola Naizen eta Berrian

Naiz, 2020ko urriak 28

“Zientzia zientzia!! Han eta hemen entzuten dugu, baina Iruña- Veleian zientziak hitz egin du”. Jarraitzen du.

“Ezjakintasuna ausarta da” dio esaera zahar jakintsuak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Iruña-Veleia kasua argitzeko eskatuz, protesta Gasteizen”, gaur Berrian

Berria, 2020ko urriak 25

GASTEIZ. Autoen karabana bat egin zuten atzo arratsaldean Gasteizen, Iruña-Veleia auzia zientziaren bidez argitu dadila eskatzeko. Iruña-Veleia Gose Greba taldeak deituta, Floridako atetik abiatu ziren, eta hiru bat orduz aritu ziren hiriko errepideetan protesta egiten.” Jarraitzen du

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Iruña-Veleia, egia oraindik falta”, Iñaki Zabaleta Berrian

Berria, 2020ko urriak 24. Iñaki Zabaleta Urkiola EHUko katedraduna da

“Iruña-Veleia auzian, gaur egun, lau gai daude nire ustean: ehunka ostraken egiaztapen zientifikoagoa, Eliseo Gil eta kideen epaiketa, Gabixolaren gose greba, eta Euskal Herriko hedabide eta jendearen jokabidea.” Jarraitzen du.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Zientziari eman hitza” Berrian, Jose Ramon Etxebarriak, Laura Mintegik, Niko Xamardok, Iñaki Zabaletak eta Jexuxmari Zalakainek sinatzen duten gutuna

Berria 2020 urriak 23

Idazki hau sinatzen dugunok adierazi nahi dugu arduraz ikusten dugula Iruña-Veleia auzia eta, kezkak bultzatuta, gure iritzia plazaratu nahi dugu jendaurrean.

Lehenik eta behin esan nahi dugu arazoa egon badagoela, urtez urte luzatu den auzia da eta oraindik ere konpondu gabe dagoena. Arazoak ez dira konpontzen lepoa emanda. Enoratze hutsak ez ditu desagerrarazten gizartean diren gatazkak. Ostrukarena egitea inoiz ez da irtenbidea.

Bigarrenik adierazi nahi dugu erakundeek heldu behar diotela auziari eta baliabideak jarri behar dituztela arazoa behin betiko konpon dadin.

Hirugarrenez esan nahi dugu zinez sinesten dugula zientzia dela erantzunak eman ditzakeena eta, beraz, zientzialariei eman behar zaiela hitza.

Herritar moduan eskatu nahi diegu ardura politikoa duten alderdi eta erakundeei baliabideak jar ditzatela zientziak argitu dezan Iruña-Veleia auzia.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Bihar, larunbata, auto-karabana Gasteizen gose-greba taldeak antolatuta

Arratsaldeko 5etan abiatuko da Autokarabanen Parketik. Iragarkia

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Zaldieroa (Patxi Huarte) beti bezain graxioso

Berria, 2020, urriak 20

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Azkeneraino segituko dut”, Jose Mari Lejardi “Gabixola” Berrian.

Berria, 2020ko urriak 17. Iñigo Astiz.

«Egina utzi dut bizi testamentua, eskatuz ez nazatela elikatu». Uztailaren 23an abiatu zuen Iruña-Veleiako aztarnategian aurkitutako piezei arkeometria probak eskatzeko gose greba Jose Mari Lejardi Gabixolak (Markina-Xemein, Bizkaia, 1959), eta 87 egun beteko ditu gaur jan gabe. «35 bat kilo galdu ditut, eta, oraingoz, ez dut minik. Noizean behin, zorabio batzuk izaten ditut». Probak egiteko konpromisorik hartu ezean amaierara doala berretsi du. Bestalde, Gasteizko auzitegiak Eliseo Gil aztarnategiko zuzendari ohiari ezarri zion bi urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra ere kritikatu du, haren hitzetan Espainiako Kultura Ministerioak egindako ikerketa bat baitu oinarri bakartzat, eta ezbaian geratu baitzen azterketa haren balioa epaiketan bertan. «Ikerlariak onartu zuen ez zuela halako datazioak egiteko eskarmenturik, eta lehenengoz egin zuela halako ikerketa bat». Jarraitzen du

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina