Atzo, grafitoen aurkezpenaren 20. urteurrenean, oso giro onean egin ziren omenaldia, bisita gidatua eta bazkaria

Oso hunkigarria izan zen omenaldia. Txalapartaren ondoren, omenduen familiartekoak banan-banan igo ziren, eta gehienek hitz batzuk egin zituzten, benetan hunkigarriak. Eliseo Gilen eta Idoia Filloyrenak agian hunkigarrienak. Gero bisita gidatua bi taldetan. Ondoren bazkaria Olabarriko gizarte etxean. Dena giro ezin hobean. Ia 100 lagunek hartu zuten parte omenaldian eta bisita gidatuan, eta 70ek bazkarian.

Hemen Luisma Etxeberriak grabatu zituen bideoak; 1) Omenaldia. 2) Bisita gidatua.

Hona hemen omenaldian irakurri genuen testua:

OMENALDIA (2026-06-07). Iruña-Veleia 20. urteurrena

Milesker txalapartariei. Jesus Elortza eta Iñigo Urrutia dira. Hezurretaraino sartzen den txalapartaren soinuarekin eman nahi izan diogu hasiera gaurko ekitaldiari. Eta bisita gidatuaren aurretik, omenaldi xume bat egin nahi diegu joan zaizkigunei, Iruña-Veleiako auzi latz honetan ekarpenak egin zituztenei, borroka honetan lagundu zutenei. Kartelean ikusi duzuenez, zazpi dira.

Lehenik utzi gintuena, Henrike Knörr izan zen 2008an.  Euskaltzaina eta unibertsitate publikoko irakaslea. Euskarazko grafitoen aurkezpenean mahaian egon zen eta poz eta emozio handiz aurkeztu zituen. Eta heriotzara arte grafitoen benetakotasuna defenditu zuen sutsu, tinko aurre eginez jasan behar izan zituen presio itsusiei.

Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi” 2012an hil zen. Oso inportanteak izan ziren bidali zizkigun gutunak. Besteak beste zera esaten zigun: “Hori guztia ikusita, zalantzarik ez diat: “grafito” horiek benetakoak dituk. Eta hor somatzen den euskara euskalki arkaiko bat duk. Gorrotxategi eta Lakarra (hau batez ere) oker zeudek”.

Emilio Illarregi Santanderren jaioa zen eta 2018an hil zen. Arkeologoa, txostena idatzi zuen Lurmenen praxi arkeologikoa zuzena izan zela defendatuz, eta hitzaldia ere eman zuen Gasteizen, Lurmenen alde agertzea profesionalki oso arriskutsua zen garai batean.

 Iñaki Aldekoak 2021ean utzi gintuen. Ingienari kimikoa eta politikaria. Biltzarkidea grafitoen auzia pil-pilean egon zen garaian. Froga fisiko- kimikoak exijitu zizkion bere talde politikoak Arabako Foru Aldundiari, eta haren jauregiaren aurrean Lurmenen alde astero egiten ziren agerraldietan parte hartu zuen sarri.  “Yo acuso” izenburuko artikulu gogoangarri bat argitaratu zuen prentsan.

Jose Ignacio Vegas Aranburu, arabar arkeologo beteranoa, 2024an zendu zen. Oso gutxi izan ziren Eliseo eta Idoiaren alde agertu ziren arkeologoak, eta horietako bat Jose Ignacio. Izen handiko arkeologoa Araban, haren babesa oso inportantea izan zen guztiontzat. Berak grabatu zituen Nuñezek eskabadoraz 2010ean egin zuen sarraskiaren irudiak.

Gontzal Fontaneda 2024an hil zen. Irakasle, euskaltzale eta ekintzaile gasteiztarra. Ezagutu genuenok bere apaltasuna eta eskuzabaltasuna izango dugu gogoan. Asko lagundu zuen Eliseo eta Idoia babesten eta auzia ezagutarazten Babazorro izeneko blogaren bitartez.

Jose Antonio Villar 2026an zendu zen. Soinu-teknikaria eta musikaria, Ez dok Amairu mugimendu mitikoaren sorreran egon zen. Iruña-Veleiako auzira gogo handiz hurbildu zen azken urteetan eta modu askotara lagundu zuen, tartean artikuluak idatziz euskal prentsan.

Eta azkenik, Eliseo Gil eta Idoia Filloy ere omenduko ditugu, aztarnategiaren zuzendariak garai hartan.  Horiek ez zaizkigu joan, gure artean ditugu zorionez, hogei urte penagarri duintasun handiz jasan ondoren.  Eurek bakarrik dakite zenbat sufritu duten. Milesker egiaren banderari tinko eusteagatik eta gaur hemen egoteagatik.

Brevemente en castellano. Hemos querido empezar este pequeño acto con el entrañable sonido de la txalaparta. Como sabéis, homenajeamos hoy a personas que han fallecido en el transcurso de estos 20 años, a personas que colaboraron activamente en defensa de la verdad en este lamentable asunto. Nos referimos a Henrike Knörr, Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi”, Emilio Illarregi, Iñaki Aldekoa, Jose Ignacio Vegas Aranburu, Gontzal Fontaneda y Jose Antonio Villar. También homenajeamos hoy a los ex directores del yacimiento Eliseo Gil e Idoia Filloy, a los que afortunadamente tenemos entre nosotros, después de haber soportado con gran dignidad estos 20 penosos años.

Vaya para todos ellos y ellas un sentido aplauso. Txalo bero bat guztientzat.

(Oroigarri eta larrosa bana eman zitzaien familiartekoei)

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Gonbidapena: ekainaren 7an, grafitoak aurkeztu zirenetik 20 urte igaro direnean, ospakizuna eta bisita gidatua Iruña-Veleian

IRUÑA-VELEIA: 20 URTE EGIAREN BILA

Kaixo lagun:

Iruña-Veleia auziak 20 urte beteko ditu aurten, 2006ko ekainaren 8an eta 15ean grafito ezohikoak aurkeztu zirenetik, Hori dela-ta, Iruña-Veleia Argitu ez suntsitu Plataformak  Ekitaldi berezia antolatu du Ekainaren 7rako: bisita gidatua, bazkaria eta bazkalondoa.

Egun hau izan dadila gure arteko lotura sendotzeko, arnasa hartu eta aurrera jarraitu ahal izateko indarra biltzeko, I-Vren aldeko aldarrikapenak berritzeko… Baita gure artetik joan diren Henrike Knörr, Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi”, Emilio Illarregi, Iñaki Aldekoa, Jose Ignacio Vegas Aranburu, Gontzal Fontaneda eta Joxe Antonio Villar omentzeko ere, beren ekarpenengatik.

Egitaraua eta izena emateko helbidea kartelean.

Han elkartuko garelakoan,

Iruña-Veleia Argitu ez suntsitu Plataforma

**

IRUÑA-VELEIA: 20 AÑOS EN BUSCA DE LA VERDAD

Estimad@ amig@:
El caso Iruña-Veleia cumple este año 20 años desde que los días 8 y 15 de junio de 2006 se presentaran los grafitos extraordinarios. Por ese motivo, Iruña-Veleia Argitu ez suntsitu Plataforma ha organizado una jornada especial para el próximo 7 de Junio con visita guiada, comida y sobremesa.

Que ese día sirva para fortalecer nuestro vínculo, para poder respirar, reunir fuerzas para seguir adelante, renovando las reivindicaciones a favor de I-V… También para homenajear a los que se han ido de entre nosotros, Henrike Knörr, Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi”, Emilio Illarregi, Iñaki Aldekoa, Jose Ignacio Vegas Aranburu, Gontzal Fontaneda y Joxe Antonio Villar por sus aportaciones.

El programa y la dirección en la que apuntarse figuran en el cartel.

Con la esperanza de que nos veamos ese día,

Iruña-Veleia Argitu ez suntsitu Plataforma

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Ekainaren 7an dugu hitzordua Iruña-Veleian

Aukera baduzu, inprimatu kartela D3 edo D4an eta itsatsi zure herriko hormetan

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Gonbidapena: ekainaren 7an, grafitoak aurkeztu zirenetik 20 urte igaro direnean, ospakizuna Iruña-Veleian

IRUÑA-VELEIA: 20 URTE EGIAREN BILA

GONBIDAPENA:

Kaixo lagun:

Iruña-Veleia auziak 20 urte beteko ditu aurten, 2006ko ekainaren 8an eta 15ean grafito ezohikoak aurkeztu zirenetik, Hori dela-ta, Iruña-Veleia Argitu ez suntsitu Plataformak  Ekitaldi berezi bat antolatu du Ekainaren 7rako: bisita gidatua, bazkaria eta bazkalondoa.

Egun hau izan dadila gure arteko lotura sendotzeko, arnasa hartu eta aurrera jarraitu ahal izateko indarra biltzeko, I-Vren aldeko aldarrikapenak berritzeko… Baita gure artetik joan diren Henrike Knörr, Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi”, Emilio Illarregi, Iñaki Aldekoa, Jose Ignacio Vegas Aranburu, Gontzal Fontaneda eta Joxe Antonio Villar omentzeko ere beren ekarpenengatik.

Egitaraua erabat finkatuta ez badago ere, poliki-poliki xehetasunak jakinaraziko dira. Oraingoz baieztatu daitekeena da Gorka Knör kantautorea bazkarian izango dela.

Han elkartuko garelakoan,

Iruña-Veleia Argitu ez suntsitu Plataforma

IRUÑA-VELEIA: 20 AÑOS EN BUSCA DE LA VERDAD
INVITACIÓN
Estimad@ amig@:
El caso Iruña-Veleia cumple este año 20 años desde que los días 8 y 15 de junio de 2006 se presentaran los grafitos extraordinarios. Por ese motivo, Iruña-Veleia Argitu ez suntsitu Plataforma ha organizado una jornada especial para el próximo 7 de Junio con visita guiada, comida y sobremesa.

Que ese día sirva para fortalecer nuestro vínculo, para poder respirar, reunir fuerzas para seguir adelante, renovando las reivindicaciones a favor de I-V… También para homenajear a los que se han ido de entre nosotros, Henrike Knörr, Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi”, Emilio Illarregi, Iñaki Aldekoa, Jose Ignacio Vegas Aranburu, Gontzal Fontaneda y Joxe Antonio Villar por sus aportaciones.
El programa no está del todo detallado, por lo que poco a poco se irán concretando y dando a conocer los horarios, lugar, etc. Lo que se puede confirmar de momento es que el cantautor Gorka Knör estará presente en la comida.
Con la esperanza de que nos veamos ese día,

Iruña-Veleia Argitu ez suntsitu Plataforma

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Oxford Unibertsitateak argitaratzen duen Archaeometry aldizkari prestigiotsuak Joseba Lizeagaren artikulu bat kaleratu du Iruña-Veleiaz

Izena “A Critique of the Institute of Cultural Heritage of Spain’s Indicators of Falsehood in Incisions on Ostraca From the Iruña- Veleia Archaeological Site, Spain”. Hau da, kritika bat Espainiako Ondare Kulturalaren Institutuak Iruña-Veleiako aztarnategiko ostraken ildoetan aurkitutako faltsutasun adierazleen txostenari.

Azkenaldian Joseba Lizeagak (Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle ohia) oso azterketa interesgarriak (eta nire ustez erabakigarriak) egin ditu gaiaren inguruan. Lehena Durangoko Biltzarrean aurkeztu zuen 2024an. Letren eta lerroen arteko distantziak neurtu eta aztertu zituen eta frogatu esku asko daudela grafitoetan, akusazioak Eliseo Gilen bakarra dagoela dioen bitartean. Hemen hitzaldiaren bideoa.

Bigarrena 2025ekoa da, eta Oxford Unibertsitateak argitaratzen duen Archaeometry aldizkarian argitaratu da. Berriak, Naiz-Garak eta Elhuyar aldizkariak uko egin diote honi buruzko notizia txikiena argitaratzeari ere, saiatu garen arren. IPCEko (Instituto del Patrimonio Cultural de España) langilea den Jose Vicente Navarrok eginiko txostenen kritika du oinarri. Ama Ata atarian irakur daiteke artikuluaren laburpena. Esan beharra dago Iruña-Veleiaz aldizkari espezializatu eta indexatu batean argitaratzen den lehen artikulua dela.

Hemen Ama Ata blogean egileak berak egindako laburpena.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

‘Iruña-Veleia, Irulegi eta Oxford’, Tomas Elortzaren gutuna Berrian

Tomas Elortza Ugarte, Berria, 2026ko apirilaren 17a

Aurten, Oxfordeko Unibertsitateko bi aldizkari zientifikok Iruña-Veleiari eta Irulegiri buruzko artikulu bana argitaratu dute.

Urtarrilean, Joseba Lizeaga Ricak idatzitakoa, Archaeometry aldizkarian; Nafarroako Unibertsitate publikoan irakaslea izandakoa da bera. Bere lanaren konklusioa da: Iruña-Veleiako grafito batzuk faltsutzat jotzeko J. V. Navarrok aurkeztutako faltsutasun frogek ez dutela funtsezko zorroztasun zientifikorik eta ezin direla hartu eremu zientifikoan baliozkotasunez frogatutako ebidentzia gisa.  

Joseba Lizeagak artikuluaren laburpen bat erantsi du iruñaveleia.eu-n: «Defectos metodológicos que invalidan la única ‘prueba’ aceptada en el juzgado de Vitoria sobre la falsedad de los óstraca de Iruña-Veleia» izenburuarekin [Iruña-Veleiako ostraken faltsutasunari buruz Gasteizko epaitegiak onartutako froga bakarra desegiten duten akats metodologikoak].

Martxoan Aranzadi Zientzia Elkarteak idatzitako ikerketa argitaratu da Oxford Journal of Archaeology aldizkarian. Irulegiko aztarnategian aurkituriko gezi punta eta beste arma batzuk aztertu ondoren Aranzadik uste du sertoriar gerretan —Sertorio eta Ponpeioren arteko gerra zibila, K.a. I. mendean— Irulegiko biztanleek aktiboki hartu zutela parte, eta ikerketa horrek sertoriar gerrak hobeto ezagutzeko balioko duela. Interneten informazio gehiago aurki daiteke.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Lau indarkeria ezberdin Iruña Veleiako auziaren lau fase historikoetarako’, Jesus Perez de Viñaspreren artikulua Zuzeun

“Iruña-Veleiako auzia ez da soilik aztarnategi baten inguruan sortutako polemika zientifikoa, baizik eta egia-ekoizpenaren, botere-egituren eta legitimazio-mekanismoen arteko gatazka paradigmatikoa ere bada. Afera honek erakusten du nola eratzen diren egia-erregimenak, nola blindatzen diren autoritate akademiko-instituzionalak eta nola erabiltzen den lege-aparatuaren indarkeria diskurtsiboa egia-galdera bera despolitizatzeko. Testuinguru horretan, Walter Benjaminen “Indarkeriaren kritikari buruz” testuak eskaintzen duen marko filosofiko-politikoa bereziki egokia da Veleiako auzian gertatutakoa ulertzeko.” (Jarraitzen du)

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Minpeko barik 19: ‘Bittor Kapanagaren omenez’. Minpeko barik 18: ‘Mundua sutan dago’

Goienaren gonbidapenez, podcastak grabatzen ari gara Arrasateko egoitzan, 2025eko otsailean hasita. Euskera, historia, literatura…, gai asko ikutzen dira, beti ere bideo laburren bidez, eta aktualitateko gaiak saihestu gabe, gai politiko eta sozialei ere helduz, nahiz eta arantzatsuak izan. Hortik titulua, Minpeko barik. Minpekoa mihingainaren azpikoa da, frenilloa, eta minpeko barik berba egitea, pentsatzen dena esatea, norberaren buruari frenoa jarri barik.

MINPEKO BARIK #19- Bittor Kapanagaren omenez

MINPEKO BARIK #18- Mundua sutan dago

MINPEKO BARIK #17- Euskararen mende magikoak (V-IX K.o.)

MINPEKO BARIK #16- Israelek agintzen du munduaren mendebaldean

MINPEKO BARIK #15- Errusia-Ukraina gerra. Aurrekari historikoak (2)

MINPEKO BARIK #14- Euskaraldia eta parkimetroko mezu anonimoa

MINPEKO BARIK #13- Euskarazko izenak erromatar garaiko aldare eta hilarrietan

MINPEKO BARIK #12- Hika eta berorika

MINPEKO BARIK #11- Esaera zaharrak eta izkirimiriak

MINPEKO BARIK #10- ‘OGEI’ Perpiñan-go ontzi batean (II. mendea K.a)

MINPEKO BARIK #9- Errusia-Ukraina gerra. Aurrekari historikoak (1)

MINPEKO BARIK #8- Ondo informatuta ote gaude?

MINPEKO BARIK #7- Iruña-Veleia, manifestazioa martxoaren 30ean Gasteizen

MINPEKO BARIK #6- Auto beteranoak ezin Donostian eta Lapurdiko kostan sartu

MINPEKO BARIK #5- Zirhikaren aurkezpena

MINPEKO BARIK #4- Negu sasoiko esaera zaharrak

MINPEKO BARIK #3- Industria militarra Euskal Herrian

MINPEKO BARIK #2- Arotz berbaren etimologia

MINPEKO BARIK #1- Aurkezpena

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

IRUÑA-VELEIAKO SUNTSIKETA DOKUMENTATZEN, erakusketa Beasainen larunbat honetan

Iruña-Veleiako aztarnategiaren suntsiketa dokumentatzen duen argazki erakusketa

Non: Beasaingo Erauskin plazan

Noiz: otsailaren 28an, larunbata . Ordua: goizeko 11,30 etatik, 14,00etara

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Martxoaren 1ean, igandez, hurrengo bisita gidatua

Gidaria: Josetxo Mendia Azurmendi

Hitzordua: 11:00, Iruña-Veleiako aparkalekuan

Komeni da aurrez jakinaraztea tlf. honetan: 696296767

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina