Iruña-Okako Udalak grafitoen bostehun argazki ipini ditu bere web orrian

Iruña-Okako lurretan dago aztarnategia. Herri honetako udalak ostraken argazkiak, 500etik gora, argitaratu ditu txukun asko bere web orrian. Aztarnategiko zuzendariek bere egunean euskarazko grafitoez egindako lanari ere lotura jarri diote.
Gauzak mugitzen ari dira poliki-poliki.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Hitzaldia Iruña-Veleiaz Arabako Errioxan

Gaia: Iruña-Veleia
Herria: Eskuernaga-Villabuena
Eguna eta ordua: uztailak 8 ostirala, 20:00
Lekua: Xirmendu Kultur Elkartea (Plaza)
Hizlariak: Idoia Filloy, Koenraad Van den Driescche, Juan Martin Elexpuru
Hona hemen iragarkia.

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Joseba Lakarraren adierazpen deigarriak Diario Vascon

Bittor Hidalgok Sustatun idatzitako sarrerari esker izan dut Joseba Lakarrak Diario Vascon, EHUko udako ikastaroen testuinguruan, egindako adierazpenen berri. Iruña-Veleiako auzia gaizki itxi da dio titularrak. Sustatuko nire erantzuna kopiatzen dut azpian:

“Ene bada, hau ezustekoa! Askok pentsatzen genuen hizkuntzalariak, eta Joseba Lakarra zehazki, izan zirela faltsutasunaren protodefendatzaileak. Artean piezak inork zalantzan jarri ez zituenean, Lakarrak, euskararen historian autoritate handienak, deklaratu zuela euskarazko testuak ezinezkoak zirela, eta beraz faltsuak, eta gauzak hain argi zeudenez, atzetik etorri zitzaizkiola arkeologoak, epigrafistak, latinistak, eta abar. Baina erratuta geunden, bistan da, gauzak alderantziz izan zirelako, nonbait, “euskarazkoarekin zalantzak izanda ere” irakurtzen baitiogu.

Dena dela, ez legoke gaizki bere txostena berriz irakurtzea, non besteak
beste esaten duen: ‘Creo no exagerar diciendo que, al menos para mí, como filólogo vasco, Veleia –por lo que a la filología vasca se refiere– ya antes de finalizar junio de 2006 había dejado de ser un problema científico para convertirse en otro de muy diferente índole: policial y judicial, por un lado, historiográfico (…) por otro. 2006ko ekainaren 21ean aztarnategira egindako bisita komentatzerakoan dio hori. Sei egun lehenago aurkeztu ziren aurkikuntzak, eta aurkezleen artean zegoen bere adiskide Joakin Gorrotxategi, zeinek beste gauza batzuen artean zera deklaratu zuen, Radio Euskadi-ko audioan jasota dagoenez:

‘Geure ata zutan, Geure ata zutan. Bien, me parece que recoge, a mí me
parece, es una interpretación personal que habrá que ver, que recoge el saludo entre los cristianos, ‘Nuestro Padre -es decir Dios- en vosotros’, ‘esté en vosotros’, ‘sea con vosotros’. (…). Y nuestro objetivo principal era hoy precisamente asegurar a esa comunidad científica que es verdad, que no es un fraude, que han aparecido unas leyendas escritas en alfabeto latino sobre material cerámico básicamente, aunque también hay vidrio y hay huesos, con leyendas en vasco antiguo. A falta de una precisión en la cronología, esto siempre hay que tenerlo aquí en la cabeza, podemos fechar el material como en la antigüedad tardía. Es decir, vale decir en principio desde el tercero hasta el sexto.’

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

‘Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak’ liburua sarean

Duela urte eta erdi argitaratu zen nire Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak sarean jarrita dago eta zuzenean irakur daiteke edo eta pdf-a jaitsita. Ahal den guztia zabaltzea eskertuko nuke.
Maju-k ingelesezko bere blog aberatsean egin du dagoeneko linka, aurkibidea itzulita, gainera. Eskerrik asko.

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Guardia Zibilak uko egin dio piezen analisiak egiteari, Correo-ren arabera

Ekainaren 26ko Correo-ren informazioan zera irakurtzen dugu: Este Cuerpo acaba de comunicar que no realizará el examen y que no
podría determinar la fecha exacta en la que se hicieron las hendiduras,
han revelado a EL CORREO fuentes judiciales.

Correoren informazioa egia bada, orain ez dago aitzakiarik piezak arkeometrian espezializatutako laboratorio batek analiza ez ditzan. Artikulua osorik irakurtzen duena jabetuko da Correok eta aspaldian isilik zegoen  Maria Jose Carrero kazetari sublimeak lehengo lepotik dutela burua.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Aztarnategia sinbolikoki itxita geratu zen kartulinazko kate batez

Billodasko zubitik aztarnategiaren ateraino kalejiran heldu zen taldeak sinboliko itxi zuen aztarnategia kartulinazko kate batez. Aztarnategia ez ukitzeko exijitu zen, piezak laboratorio espezializatu batean aztertu eta benetakoak diren ala ez erabaki arte.
Geure begiekin ikusi ahal izan genuen Nuñezek iaz eginiko langintza. Badirudi aurten oraindik ez direla indusketekin hasi, baina ez litzateke harritzekoa egun batetik bestera hastea.
Hona hemen gaurko prentsan ekitaldiaz aurkitu duguna Gara-n, DNA-n eta Berria-n. Ostraka.mundua blogean argazki politak ikus ditzakegu. Bestalde, gaiari jarraipen zehatza egiten dion blog honek dagoeneko 500.000 ziztada (hits) izan dituela iragarri du.
Egun bateko atzerapenez, baina Correo-k ere ekarri du azkenik notizia.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Floridan duela 13.000 urte mamut hezurrean egindako irudia benetakoa dela frogatu dute analisiek

Duela gutxi aurkitu dute Floridan mamut hezurrean egindako mastodonte irudi bat. Ameriketako arte-adierazpen zaharrena omen da eta zirrara berezia eragin du herrialdean eta mundu zientifikoan.
Hemen Europapress-en blogeko informazioa, Terrae Antiquae-ko eztabaida eta Roz Franken komentario argigarriak, eta Jounal of Archeological Science-n aipamena. Euskal Herriko agerkarietan ez dugu ezer aurkitu. Harrigarria. Edo beharbada ez hainbeste.
Fibula Prenestina eta Floridako mastodontea, egun gutxiren bueltan analitikei esker garbi geratu diren bi gai.
Dena dela, ez dira orain hasi laborategiak horrelako gaiak aztertzen; hona hemen 1995an Nature aldizkari britaniarrean argitaratutako artikulua non auzitan jarritako grabatu baten argiketaren berri ematen den.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

“Fibula Prenestina”, laboratorioko analisiek erabaki duten eztabaida zaharra

1876an Erromatik hurbil dagoen Palestrina herrian (Preneste antzina) gerriko baten urrezko hebilla aurkitu zuten latinezko inskripzioa zuena letra etruskoetan. Maniok egin ninduen Numeriorentzat itzultzen dute adituek. Baina duela hogeita hamar urte idazkuna faltsua ote zen esaten hasi ziren aditu batzuek eta harrezkero susmopean egon da. Berriki laboratorioko analisi sofistikatuak egin dizkiote Italian eta ondorioztatu dute idazkuna benetakoa dela, inolako zalantzarik gabe.
El País egunkarian irakur dezakegu honi buruzko artikulu interesgarri bat eta Terrae Antiquae blogean beste bat, zehaztasun tekniko ugarirekin.
I-Vko auziarekin dituen parelelismoak begi-bistakoak dira.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Elkar, ezjakintasunaren apologia egiten”

Ekainaren 21eko Berria-k Miren Gotiren gutuna zekarren Elkar editoriala kritikatuz, Alberto Barandiaranen Veleia afera liburua dela eta. Bat egiten dut kritikaren mamiarekin.

Elkar, ezjakintasunaren apologia egiten

2011-06-21 / Miren Goti.

Euskal argitaletxeek bide luze bezain oztopotsua egin behar izan dute gure kulturarekin bat egiten duten liburuak eskaintzeko. Ikastolak sortu berriak zirenean, diru laguntzarik eta baliabiderik ez zegoen garaian, apurka-apurka liburu txukun, ondo osatuak, edukiz ezin hobeto eraikiak eskaintzen hasi ziren, gero eta modu profesionalagoan eta emaitza ere gero eta hobea. Eta zorionak emateko da, egin duten itzelezko lana-gatik.

Durangoko Azokan, ikusi besterik ez da dago nola 800.000 hiztun besterik ez duen hizkuntza batek horrelako kultur emaitza, gure txikitasunean erraldoia, erditzeko gai izan den.

Aurten, Azokako liburuen artean Veleiako afera izeneko liburuarekin etorri da Elkar. Liburua irakurrita eta gero interneten azaldu diren iritziak eta Berrian Hector Iglesiasen gutuna ikusi ondoren, zur eta lur geratu naiz.

Anaya edo Santillanak gure herria irudikatzen duten moduan irudikatu digu Elkarrek Iruña-Veleiaren gaia. Faltsutasunaren aldekoei alfonbra guztiak jarriz, baina egiazkotasunaren aldekoei ia urik ere ez.

Ostrakak zergatik ez diren laborategietan analizatu, zaharrak edo egin berriak direla zientifikoki ebazteko, horri buruz, txintik ere ez. Hau desilusioa Elkarrekin!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Ekainak 25, kalejira informatiboa Iruña-Veleian

Zoritxarrez, Julio Nuñezen taldea berriro hasi da “lanean” aste honetan Iruña Veleian.

Ekainaren 25ean, larunbatez, goizeko 11:00etan, Billodasko zubian elkartuko gara eta handik musikaz lagunduta kalejiran
joango gara aztarnategi sarreraino. Han bilera informatiboa egingo dugu eta aztarnategia sinbolikoki itxiko dugu.

Animatu eta parte hartu euskararen eta gure ondarearen defentsarako ekimen garrantzitsu honetan!

Iazko triskantzaren informazio gehiago:

http://www.sos-irunaveleia.org/newsletter:newsletter2

SOS Iruña Veleia Plataforma eta Arabako Iruña Argitzeko Batzordea

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina