Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

ARGI!!!, estafatzaileak nire izenean diru-eske

Gaur goizean jakin dut: gaur gauean nire korreo elektronikoko klabea eskuratu dute, aldatu dute eta dirua eskatuz mezuak bidaltzen ari dira. Lehen mezua honelakoa da: De: Juan Martin Elexpuru [mailto:m.elexpuru@gmail.com] Enviado el: miércoles, 19 de noviembre de 2014 1:25 Asunto: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

130 lagun Gasteizko hitzaldian

Arrakastatsua izan zen atzo Villasuso Jauregian SOS Iruña-Veleiak eskaini zuen hitzaldia. Idoia Filloy eta Koenraad Van den Driessche mintzatu ziren. Lehenak auziaren historiaren laburpena egin zuen eta bigarrenak analitiken gaia jorratu zuen. Van den Driesschek, irudi ikusgarrien bidez, erakutsi zuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

“Iruña-Veleia: sei urteko bidegabekeria” gutuna

Osteguneko Berria eta Garan Iruña-Veleia: sei urteko bidegabekeria izenburuko gutuna argitaratu zen. Horrela hasten da: “Datorren astelehenean, azaroak 17, 19:00, Gasteizko Villasuso jauregian Idoia Filloy zuzendari ohiak eta Koenraad Van den Driessche geokimikariak hitzaldia emango dute auziaren inguruan.”

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Iruña-Veleiaz hitzaldia eta kontzentrazioa Gasteizen bidegabekeriaren 6. urteurrenean

SOS Iruña-Veleiak hitzaldia eta kontzentrazioa antolatu ditu egun fatidikoaren (2008ko azaroaren 19a) 6. urteurrenean. Analitiken gaia eta auziaren egoera jorratuko dira hitzaldian. HITZALDIA: azaroak 17, astelehena, 19:00, Villasuso Jauregia, Gasteiz. Hizlariak: Idoia Filloy (arkeologoa, aztarnategiko zuzendari ohia) eta Koenraad Van … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Kapanagaren liburua, euskeraren sekretu askoren giltza

Herenegun aurkeztu zen liburua gure ustez ez da edozein liburu. Euskal hitz zaharrenen osaketan parte hartzen duten oinarrizko erroak, haien esanahiak, gure hizkuntzaren historiaren eta garabidearen lorratzak eta beste hainbat gai jorratzen ditu Kapanagak ikuspegi zorrotz eta originalez. Euskal filologia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Bittor Kapanagaren lan guztien lehen liburukia aurkeztu da Bilbon

Gaur eguerdian, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, Bittor Kapanagaren lan guztien lehen liburukia aurkeztu da. Jose Luis Lizundia (euskaltzaina), Antton Mari Aldekoa-Otalora (Gerediaga) eta Juan Martin Elexpuru (edizio-lana) izan dira aurkezleak. Gure iritziz, euskeraren eta euskal kulturaren sekretu askoren giltza bila daiteke … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 iruzkin

Nafarroako Iruñeaz eta Iruña-Veleiaz dokumentalak eta solasaldia Usurbilen

Nabarraldek egin duen Iruñea, izanaren hondamendia eta SOS Iruña-Veleiaren Iruña-Veleia, benetakoak ala faltsuak? dokumentalak ikusiko dira Usurbilen. Ondoren solasaldia dokumentalen gidoilariekin. Azaroak 11, 19:00, Sutegin Solasaldia: Angel Rekalde (Nabarralde) eta Juan Martin Elexpuru (SOS Iruña-Veleia)

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

“La falacia probabilística de la supuesta ‘prueba’ de falsedad…”, Miguel Thomsonen lana Ama Atan

Miguel Thomson ikerlari finak, ohi duen argitasunaz eta zehaztasunaz, Joaquin Gorrochateguik faltsutasuna “frogatzeko” darabiltzan argudio probabilistikoak hankaz gora jartzen ditu amaata-n. Hona hemen hasiera: “Es obvio que no existe prueba alguna de que ninguno de los grafitos de Iruña-Veleia sea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Hitzaldia Iruña-Veleiaz bihar, urriak 8, Donostiako Arkitektura Eskolan

Bihar, urriak 8, asteazkena, eguerdiko 12:30etan, hitzaldia emango dut Donostiako Arkitektura Eskolan, EHUren Ibaetako Campusean, Arkhitektoon Biltzarrak antolatuta. Berandu nabil iragarpenarekin. Nolanahi ere, nahi duten guztiak joan daitezke.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Kristo gurutzearekin Jaenen, IV. mendeko irudi batean

Duela gutxi jakin da berria. Jesukristoren irudi zaharrenetarikoa omen da. “Hallan en Jaen una patena con una de las primeras representaciones de Cristo”, titulatzen du 20minutos agerkari digitalak, eta antzeko izenburuak irakurri daitezke El Mundo-n eta Terrae Antiquae-n. Aurkikuntzak zer … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1