Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Epailearen autoaren kritika eskuragai pdf-an, euskeraz eta gazteleraz

Blog honetan atalka argitaratu nuen autoaren kritika, euskeraz. Orain osorik jaitsi daiteke pdf-an, eta gaztelerazko bertsioa ere bai. Gustokoa baduzu, zabaldu zure inguruan, mesedez. euskeraz eta gazteleraz

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Enrike Ruiz de Gordoaren adierazpen mamintsuak: ‘Con el caso Iruña Veleia se ha destruido la vida personal y profesional’

Enrike Ruiz de Gordoa Gasteizko Udaleko Kultura Zuzendaria izan da urte luzez, 2016an erretiroa hartu zuen arte. Radio Vitorian hitz egin du gaur. Audioa. ‘Con el caso Iruña Veleia se ha destruido la vida personal y profesional’                                                                               15/05/2017 Enrike Ruiz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Diputazio Plazako bilkurekin jarraitzen dugu

Gauza jakina denez (guretzat, baina ez dirudienez, hedabideentzat), 2015eko urtarrilean hasita, ostegunero biltzen gara Eliseori gure elkartasuna adierazteko eta Iruña-Veleiarekin egiten ari den injustizia salatzeko. Tarteka, Justizia Jauregiaren aurrean ere manifestatzen gara. Bilkurekin jarraituko dugu, eta gogo handiagoz gainera, injustizia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Goiena Telebistan elkarrizketa epailearen autoaz

Joan den astean elkarrizketa egin zidaten Goiena Telebistan Txomin Madina kazetariaren eskutik. Hemen ikus daiteke.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Autoa piezaz pieza desmontatzen (eta 4)

8.- “Unanimidad científica”? Diputazioak faltsutasuna dekretatu zuen egunean (2008-XI-19) txosten bakarra zegoen entregatuta Hona hemen txostenen sarrera-datak, zigiluen arabera: Gorrochategui: 2008-VI-25; Cipres-Santos: 2008-XI-20; Trebolle: 2008-XI-24; Azkarate: 2008-XII-3; Lakarra: 2008-XII-3; Nuñez: 2008-XII-4; Galán: 2008-XII-10; Velázquez: zigilurik gabe; Madariaga: zigilurik gabe; Legarda: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Autoa piezaz pieza desmontatzen (3)

6.- Rubén Cerdánen kasua. Gaitzesgarria iruditzen zaigu oso Rubén Cerdánen jokaera. Kalte ikaragarria egin dio Lurmenen eta Eliseoren irudiari zein auzia argitzearen aldeko mugimenduari. Orban beltza. Berak esaten du Frantziako CNRS laborategietan egin zituela analisiak, baina orain arte sekula ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Autoa piezaz pieza desmontatzen (2)

5.- IPCE (Instituto del Patrimonio Cultural de España), Espainiako Kultura Ministerioaren laborategiko analisiak: iruzur hutsa. 1) Jose Vicente Navarro Gascón funtzionarioaren txostena Gure ustez, erakunde honek iruzur galanta egin zuen: a) piezak jasotzerakoan: ez zituen eraman hezurrezko eta adreiluzko piezak, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 4 iruzkin

Frankismoan eta neofrankismoan, berdintsu: sare sozialetan zabaltzen ari den agiria

Agiri adierazgarri hau ari da zabaltzen sare sozialetan. Nolanahi ere, Arabako Kultura Ahalduna, Igone Mz de Luna, oso pozik dagoela dirudi autoarekin, hori dio behintzat gaurko DNA-n. Laster jakingo dugu are eta doilorrago jokatzen duten Eliseorekin haren kondena bilatuz, ala … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Autoa piezaz pieza desmontatzen (1)

Ez naiz legegizona, eta eskertuko nuke gai hauetan aditua den norbaitek alderdi juridikotik bere ikuspegia ematea. Baina kasuaren ezagutza eta zentzu komuna aski direlakoan nago auto hau zabor hutsa dela konturatzeko. Puntuz puntu jorratzen saiatuko naiz. Honetaz, Koen Van den … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Epaileak saldu nahi digun auto aberiatua

Gasteizko 1. Epaitegiko titularra den Susana Junquera Bajok azpian irakur daitekeen autoa kaleratu zuen maiatzaren 3an. Beste sarrera batean komentatuko dugu. (Egin klik hobeto irakurtzeko).

Kategoriak Sailkatugabeak | 7 iruzkin