Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

“Ez du RIP jartzen”, zaharberritzeko bi tenikariek aho batez

(Azpian gazteleraz / Abajo en castellano) Gaurko saioan epaiketak 180 graduko bira eman du. Arratsaldeko hirurak aldera amaitu da, eta titular askorako eman ditu. Lehenik eta behin, Paloma Lópezek eta Isabel Ortizek, Arabako Foru Aldundiko Zaharberritze Zerbitzuko teknikariek, egindako adierazpenak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Kazetaritza gailurra jotzen ari da egun hauetan: “Los falsos hallazgos… que adelantaban el origen del euskera unos 600 años”

Egunen batean norbaitek egin beharko du egun hauetako titularren eta notizien azterketa, zein baino zein… harrigarriagoak baitira. Ondorioa: euskeraren sorrera X. mende inguruan edo kokatu behar da. Grafitoek euskera Araban, konkretuki Iruña-Veleian, sortu zela frogatu nahi zuten, eta abar. Correo, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Foruan hitzaldia Iruña-Veleiaz ostiral honetan, otsailak 14

Bestalde, Hamaika Telebistan elkarrizketa egingo dit Oihan Larrañaga kazetariak asteartean, otsailak 11, gaueko zortzietan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Iruña-Veleia epaiketaren lehen astea: hedabideetan nekez aurkitzen ditugun 10 berri

Gilen defentsak epaiketa balio gabe uztea eskatu zuen hasieran, grafitoen zaintza-katerik ez delako egon, piezak kereila jartzailearen (Arabako Foru Aldundia) esku egon direlako  gaia judizializatu zenetik, eta hainbat eskutatik pasatu direlako. Baina epaileak ez du epaiketa deuseztatu nahi izan. 2007an … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

“Inoiz hartu behar ez zuen bidea hartu du Iruña-Veleia aferak”, Kontseiluaren adierazpen instituzionala

Kontseiluak, Euskararen Gizarte Erakundeak, adierazpen garrantzitsua egin du epaiketaz. Hona hemen: 2020-02-03 16:53 Epaiketa hasi den egunean, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak bide egokira ekartzeko deia egin du. Kontseiluaren arabera, luze, luzeegi doan afera da Iruña-Veleia izenez ezagutzen duguna, eta inoiz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Iruña-Veleian hieroglifiko egipziarrak inposibleak omen. Eta Castejonen (Nafarroa) agertutakoak zer?

Epaiketako saioetan faltsistek behin eta berriz azpimarratzen dute hieroglifikoen ezintasuna, eta penintsula osoan ez dela horrelakorik agertu ere esan du norbaitek. Ez dituzte nonbait ezagutzen Castejonen agertutako eskarabeoak (labezomorro formako eraztunak). Ikus Tres escarabeos egipcios en la necrópolis de El … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Azpeitian epaiketaren hasieran Iruña-Veleiaz emandako hitzaldiaren grabaketa

Urolakoen Napar Zuzterrak elkarteak antolatuta, hitzaldia eman zen 2020ko otsailaren 4an Azpeitiko Basazabal Kulturetxean, Juan Martin Elexpuru hizlari zela. Aretoa bete-bete egin zen, 60 lagun interes handiz jarraitu zutenak. Milesker grabaketagatik J. Izagirreri.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Tasioren komikia EITBren jarrera dela eta

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Patxi Huarte ‘Zaldieroa’ ipursaltoka enegarren aldiz Berrian

Hemen eta hemen lehenagoko batzuk.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Jose Manuel Tarriño arkeologoa asteazkeneko saioan: “Ez du ez Descartes eta ez RIP ipintzen”

Asteazkenean, hiru arkeologo salatarien ostean, Jose Manuel Tarriñok, Lurmenekin arkeologo eta marrazkilari lanak egindakoak deklaratu zuen.  Arkeologo beteranoa, berrogei urte baino gehiago darama lanbidean. Bere esku egon zen grafitoen marrazketa. Oso trebea da horretan. Haren adierazpenak ez dira inon ageri, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina