Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Faltsutasunaren aldeko foroak itzaltzen ari dira

Gauza jakina da Interneteko foroak izan direla faltsutasunaren aldekoen propaganda-armarik indartsuena auzia lehertu zenez geroztik. Eta batzordeko bi euskal filologo kiderik aktiboenetarikoak, goitizinez, noski. Kontua da TA (Terrae Antiquae, Celtiberia.net haren oinordekoa, Alicia Canto Complutenseko irakasleak zuzendua) eta IIM (Salvador … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Gasteizko Euskal Filologiagatik auzo lotsa

Gaurko Berria–k gaiari buruzko gutun zorrotz bat dakar, Xabi Etxabek sinatuta. Horrela dio: Gasteizko Euskal Filologiagatik auzo lotsa Oraintsu hauteskundeak izan dira Erresuma Batuan. BBC telebistak hautagaiak elkarrizketatu nahi izan zituen, bakoitzaren proposamenak ezagutzeko, kontrastatzeko, haien arteko aldeak ikusteko, besteak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Jaurlaritzak 30.000 euro bakarrik emango ditu aurten plan berrirako

Correon irakur daitekeenez, Blanca Urgelek zuzentzen duen sailak 30.000 euro emango ditu bakarrik aztarnategiko lanetarako. Krisia da aitzakia, baina badirudi gauzak ez dituztela oso garbi PSEn. Ez da ahaztu behar talde horretako bozeramale Virgilio Bermejo oso gogor mintzatu zela planaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Entzutegiak betiko artxibatu du Euskotrenen kereilla

Gaurko DNAn irakur daitekeenez, Arabako Entzutegiak betiko artxibatu du Euskotrenen kereila. Kereila honen bidez miloi bat euro inguru kendu nahi zieten Lurmeneko Eliseo Gili eta Idoia Filloyri, azkeneko urteetako subentzioak, alegia, iruzur ekonomikoa leporatuta.Dena dela, DNAko berria ez da guztiz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Epaitegiak atzera bota ditu Lurmenen bi helegite

Gasteizko Epaitegiak atzera bota ditu Lurmenen bi helegite. Lehena 2009koa zen eta bere egunean kendutako indusketa-baimena itzultzeko eskatzen zuen. Bigarrena 2010ekoa, eta Arabako Foru Aldundiaren eta EHUren artean izenpetutako kontratua gelditzeko eskatzen zuen. Honela ekarri zuten notizia hurrengo egunean Berriak, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Gasteizko Hikateneon hitzaldia ekainaren 8an

Hitzaldia: “Iruña-Veleiako ezohiko aurkikuntzak eta analisis fisiko-kimikoen beharra”Hizlariak: Idoia Filloy, Koenraad van den Driessche, Juan Martin ElexpuruLekua eta ordua: Hikateneo (Pintoreria kalea, Gasteiz), ekainak 8, asteartea, 19:30Antolatzailea: Sos Iruña Veleia Plataforma

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Sos Iruña-Veleia Plataformak Plan Zuzendaria geldiarazteko eskatu du fiskaltzan idatzi bat entregatuz

Atzo eguerdian Gasteizko Epaitegian entregatu zuen idatzia Plataformak, eta ondoren prentsaurrekoa eman zuen atean. Hona hemen haren oihartzuna gaurko prensan: Noticias de Alavan, Berrian eta Garan Honela dio fiskalari eta prentsari emandako agiriak Plan Zuzendaria geldiaraztea eskatzen dugu, ondorengo arrazoiengatik: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Bete egin zen aretoa Filloy eta Van den Driesscheren hitzaldian

100 lagunetik gora bildu ziren atzo Donostiako Koldo Mitxelenako aretoan Idoia Filloy eta Koen Van den Driesscheren hitzaldia entzutera. Arkeologoak auziaren historiaren laburpena egin zuen lehendabizi, eta agertutako piezen nondik norakoak azaldu zituen gero, sos-irunaveleia guneko ostracabase atalaz lagunduta: grafitoen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Idoia Filloy eta Koenraad Van den Driesscheren hitzaldia 26an Donostian

Datorren asteazkenean, maiatzak 26, arratsaldeko 7etan, Idoia Filloy arkeologoak (aztarnategiko zuzendarikide ohia) eta Koenraad Van den Driessche geokimikoak hitzaldia emango dute Donostiako Koldo Mitxelenan. Alderdi arkeologikoa eta piezen datazio gaia jorratuko dute bereziki. Joseba Lakarra zen egun horretan hitzegitekoa, baina … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

CD ederra argitaratu du Plataformak

Sos Iruña Veleia Plataformak CDa argitaratu du auziari buruzko informazioarekin: txostenak, kronikak, prentsa-artikuluak, audioak eta abar. Plataformak LAGUNTZA EKONOMIKOA behar du hitzaldiak eta era guztietako ekitaldiak antolatzen jarraitu ahal izateko. Horretarako, kontu korrontea ireki du Euskadiko Kutxan: 3035 0012770121217042 Diru-ekarpenen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina