“Iruña-Veleia, aztarnategi eta auzi baten historia”, Josetxo Mendia Hernanin, apirilaren 8an

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Eliseo izutzeko eta kakazteko beste ahalegin bat Arabako agintarien aldetik

Gaur hedabide ia guztietan honako informazio hau agertu da: Hemen irakurri.

Honen aurrean, Iruña-Veleia Argitu, ez Suntsitu Plataformak prentsa agiri hau argitaratu du:

Eliseo Gil izutzeko beste  ahalegin bat Arabako Foru Aldundiaren eta Jaurlaritzaren aldetik

Kontua ezin da izan gaiztoagoa eta erridikuluagoa. Gasteizen “Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu” lemapean manifestazioa egiteko bost egun falta direnean, eta benetakotasunaren aldeko eta sarraskiaren aurkako mugimendua sekulako indarra hartzen ari denean, zer asmatuko eta ondorengoa:

Arabako landagunean aspaldi agertutako arkeologia piezak inbentariatzen ari omen dira, eta zer aurkituko Espejon Lurmenek egindako indusketetan? CESAR eta NERON jartzen duten bi grafito. Ezinezkoa, beraz, faltsua, CAESAR eta NERO omen dira eta zuzenak. Eta Jaurlaritzako funtzionarioak eta hedabideek gogora ekartzen dute Eliseo Gil kondenatua izan zela faltsifikazioagatik 2020an. Ez dute esaten, apropos, Espejoko indusketok 1995ekoak direla. Ertzaintzaren esku utzi omen dituzte piezak, ikerketa zabaldu dezan.

Odola irakiten jartzen zaigu horrelakoen aurrean. Iruña-Veleiako grafitoak sakon aztertu dituzten gehienek diote idazkunak ezin direla faltsuak izan, eta eskatzen dute laborategiko froga erabakigarriak egitea beren konbikzioa zuzena den ala ez jakiteko. Bestalde, hor daude txikizio zaharren eta berrien argazkiak eta bideoak, egileek ez dute inolako zigorrik jaso, epaitegian salaketak jarri arren. Eta denok dakigu Eliseo Gilen erru bakarra aurkikuntza handi bat egitea izan dela. Oso garesti ordaintzen ari da gizona!

Gaineratu behar CESAR eta NERON sarri dokumentatzen direla epigrafian nahiz bestelako testuetan. Erantsita bidaltzen dizuegun pdf-an hainbat adibide daude. Gainera, ia hizkuntza guztietan Cesar eta Neron gelditu dira. Zesarren kasuan, -ae- diptongoa -e- bihurtu zelako denborarekin, eta Neron-en kasuan, nominatiboan Nero zen arren, Neronis, Neroni, Nerone… deklinatuta. Plato zen nominatiboan, baina Platonis, Platoni, Platonem… deklinatuta. Eta Platon geratu da ia hizkuntza guztietan.

Gogoratu nahi dugu datorren igandean manifestazioa dagoela Gasteizen, eta sekula baino ozenago deiadar egin  behar dugula “Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu”!

Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu Plataforma

Nuevo intento de amedrentar a Eliseo Gil  por parte de la Diputación Foral de Álava y el Gobierno Vasco
El asunto no puede ser más perverso y ridículo. Cuando faltan cinco días para que se celebre en  Vitoria-Gasteiz una manifestación bajo el lema “Iruña-Veleia, esclarecer, no destruir”, y cuando el movimiento a favor de la autenticidad y contra los destrozos está cobrando una enorme fuerza, nos salen con lo siguiente:
Desde la institución nos dicen que están inventariando piezas arqueológicas aparecidas hace tiempo en el medio rural alavés, y que al analizar las encontradas por Lurmen en las excavaciones realizadas en Espejo, han hallado  dos grafitos donde se puede leer  CESAR y NERON. Imposible, por lo tanto falso, ya que lo correcto es CAESAR y NERO. No nos dicen, intencionadamente, que estas excavaciones de Espejo datan de 1995.  Y los funcionarios y la prensa nos recuerdan que Eliseo Gil fue condenado por falsificación en 2020. Se nos informa que las piezas han sido puestas a disposición de la Ertzaintza para que abra una investigación.
La sangre nos hierve ante semejantes hechos. La casi totalidad  de las personas que han estudiado a fondo los grafitos  de Iruña-Veleia aseveran que las inscripciones no pueden ser falsas y exigen que se hagan pruebas concluyentes de laboratorio para saber si su convicción es correcta o no. Por otro lado, están a la vista de todos/as las fotos y vídeos de viejos y recientes destrozos, sin que los autores hayan sido juzgados, a pesar de las denuncias interpuestas en el juzgado. Y todos sabemos que la única culpa de Eliseo Gil ha sido hacer un gran descubrimiento. ¡Está pagando muy caro el hombre!
Queremos añadir que CESAR y NERON se documentan frecuentemente tanto en epigrafía como en otro tipo de textos. En el pdf adjunto se pueden ver varios ejemplos. Además, en casi todos los idiomas se dice Cesar y Neron. En el caso de César, el diptongo -ae- se convirtió en -e- con el tiempo, y en el de Nerón, aunque en nominativo sea Nero, se convierte en Neronis, Neroni, Nerone... al declinarse.  Plato en nominativo, pero Platonis, Platoni, Platonem… declinado. Y ha quedado Platon en casi todos los idiomas.
Recordamos que el próximo domingo hay manifestación en Vitoria-Gasteiz,  y que toca gritar más alto que nunca “Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu”!
Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu Plataforma

(Pdf-a beharrean, azpian jarri ditugu adibideak

CESAR

Hispania Epigraphica

undefined Inscription
 No. de registro. 8184
 
Encontrado enOviedo, Asturias, Principado de Asturias, España   
InscripciónBELLVM CESARIS / ET PATRIAE EX[- – -] / S ET CN M[- – -] / PROF[- – -]TIS BiblioCIL II 278* = ERAsturi 71 

Epigraphic date bank

ublication: HEp 1994, 00066 = AE 1991, 01046
dating: 71 to 130         EDCS-ID: EDCS-21700147
province: Hispania citerior         place: Gijon / Xixon / Gigia
Medugenus Cesar/onis sibi et f(ilio) Rut/ilio annorum <XV=VX> / ex gent{t}e Cilur/nigorum

publication: CIL 13, 03808 = ILCV 03988e = RICG-01, 00113 = Gose 00416
dating: 331 to 400         EDCS-ID: EDCS-10600781
province: Belgica         place: Trier / Augusta Treverorum
Cesar[ius] / Vilixa[3]
inscription genus / personal status: inscriptiones christianae
material: lapis

publication: ERBilbilis 00013*          EDCS-ID: EDCS-44500106
province: Hispania citerior         place: Huermeda / Bilbilis
cesar augustus germanicus im altis parum abbreviatis augustam bilbilim ornavit // hotinus me fecit

ublication: CIRPZamora 00190         EDCS-ID: EDCS-34900905
province: Hispania citerior         place: Sejas de Aliste
D(is) M(anibus) / [A]nua F/lavi / f(ilia) an(norum) XIIX // D(is) M(anibus) / Fla[v]o / Cesa/rio(?) an(norum) III // D(is) M(anibus) / Fla(vo) Avi/t(i) f(ilio) an(norum) LII
inscription genus / personal status: tituli sepulcrales

publication: CIRPZamora 00190         EDCS-ID: EDCS-34900905
province: Hispania citerior         place: Sejas de Aliste
D(is) M(anibus) / [A]nua F/lavi / f(ilia) an(norum) XIIX // D(is) M(anibus) / Fla[v]o / Cesa/rio(?) an(norum) III // D(is) M(anibus) / Fla(vo) Avi/t(i) f(ilio) an(norum) LII
inscription genus / personal status: tituli sepulcrales

publication: CIL 10, 08042,089b          EDCS-ID: EDCS-22700410
province: Latium et Campania / Regio I         place: Napoli / Neapolis
Cesar

publication: ICUR-05, 13922
dating:  a:  326 to 375;   b:  370 to 370         EDCS-ID: EDCS-35700552
province: Roma         place: Roma
Cesarus qui vixit an(nis) plus mi[nus 3] // [3 incomparab]ili Olimpio qui vixit annis(!) VIIII dies XL (h)oras IIII be[ne merenti] / [Valentiniano e]t Valente ter conss(ulibus)
inscription genus / personal status: inscriptiones christianae;  nomen singulare;  tituli sepulcrales;  viri. material: lapis

Eta

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 iruzkin

“Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu” manifestazioa martxoaren 30ean Gasteizen

Prentsa-oharra:

2009an Eliseo Gilek eta Idoia Filloyk zuzentzen zuten Lurmen arkeologia taldea modu bidegabean bota zutenetik, hainbat aldiz sartu dute hondeamakina aztarnategian, hondoko harria jo arte. 2010ean EHUko Julio Nuñezek zuzentzen zuen taldeak 7.000 m²ko eremu bat suntsitu zuen harresi kanpoaldean, eta 2016an euskarazko grafito asko agertutako 6. sektorea hondatu zuen. 2023tik gaur arte, Qark enpresa sekulako sarraskia egiten ari da aztarnategiko leku ezberdinetan. Hau guztia, jakina, Arabako Foru Aldundiaren babesaz eta bedeinkapenaz.

Hiru kasuetan salaketak jarri dira epaitegiaren aurrean, txikizioaren bideoak eta argazkiak erakutsiz, baina erantzuna beti berdina izan da: zuzen jardun dute arkeologoek. Hainbat aldiz eman zaie honen guztiaren berri agintariei, parlamentariei, arkeologoei, kazetariei, hau da, gizarte honetan erabakimena eta influentzia duten guztiei, baina orain arte ezentzun eta ezikusi egin dute beti. Manifestazioak, sinadura-bilketak, biltzarrak, liburuak, hitzaldiak, bisita gidatuak…, denetik egin da egoera gizarteratzeko, eta egiten jarraitu beharko bada bidegabekeria sinestezin hau luzatu ez dadin.

“Iruña-Veleia argitu” dio lemaren lehen parteak. Oso erraza da eztabaidatutako grafitoak benetakoak diren ala ez jakitea. Aski litzateke laborategi espezializatuetara piezen lagin bat bidaltzea. Arabako Foru Aldundiak behin eta berriz uko egin dio Lurmenek eta argitzearen aldeko taldeek egindako eskariari. Zerbaitegatik izango da.

Esandako guztia salatzeko, eta auzia behin betiko argitzea eskatzeko, manifestazioa egingo da Gasteizen, martxoaren 30an, eguerdiko 12etan, Foru Aldundiko Plazan hasita. Han ikusiko dugu elkar. Lortuko dugu denon artean.

Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu Plataforma

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Podcast berriak Goienan

Ikusgai daude Goienan duela pare bat aste grabatutako poscastak:

MINPEKO BARIK #5- Zirhikaren aurkezpena

MINPEKO BARIK #6- Auto beteranoak ezin Donostian eta Lapurdiko kostan sartu

MINPEKO BARIK #7-Iruña-Veleia, manifestazioa martxoaren 30ean Gasteizen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Zerainen hitzaldia martxoaren 25ean eta apirilaren 13an bisita gidatua Josetxo Mendiaren eskutik

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Sinatu Iruña-Veleian eskabadoraz egiten ari den suntsipena gelditzeko eta datazioak egiteko


Hemen sinatzen baduzu, arduradunei eskaera mezu elektronikoz helduko zaie: Iruña-Veleia ez suntsitzeko, hiru grafito datatzeko eta erakundeei gai hau modu zientifikoan argitzen laguntzeko.
Hau bete ondoren zure emailean mezu bat jasoko duzu. BAIEZTATU mezuan klik eginda eta eskaera BIDALIKO zaie Aldundiari eta Jaurlaritzari eta bertan ikusten diren gainerako erakundeei.

Erraukon eskaerak: https://erraukon.biltzarre.eus/eu

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Iruña Veleia ez suntsitzeko manifestazioa’, deia Hernaniko Kronikan

Beñi Agirre Oiartzabal, Jexux Eizagirre Portillo eta Tomas Elortza Ugarte 2025ko mar. 18a

Kronika

Nahikoa da, Egipton, Errege-Erreginen Ibarrean egiten ari diren indusketak direla eta, National Geographic ezagunak, tarteka, telebistaz botatzen duen dokumental bakar bat ikustea, Iruña Veleiako indusketan zer nolako txikizioa egiten ari diren jakin dezagun.

Egipton, debekatuta daukate makinaria astuna erabiltzea. Iruña Veleian 30 tonako eskabadora erabili izan dute. Eta egun, beste eskabadora txiki batekin ari dira. Egipton aitzurra, pala, paleta txikia eta bahea. Zergatik? Garrantzi handia ematen diotelako gauza txikiei: jostorratz bat topatu dute, eraztun bat, grafito txiki bat… Gauza txiki horietan, informazio handia azaldu daiteke eta. Eroen pare dabiltza Nefertiti erregina ezagunetan ezagunenaren arrasto txikiaren bila. Iruña Veleian Eliseo Gil “faltsifikatzaileak” 400 grafitotik gora aurkitu zituen, egundoko informazioarekin: kristautasun zaharra, euskara, Memoria Historikoa (gurutziltzatu mordoa: ia erdiak emakumeak)… baita Nefertiti erreginaren izena ere. Gaur egungo arduradunek makinaria erabiltzen ari dira, eta gauza txikiak zanpatzen, baita, lehen, grafitoak aurkitutako esparruetan ere. Pentsatu liteke ez dutela gauza txikiren bat aurkitu nahi, lehen Eliseo Gilek eta bere taldeak aurkitutakoaren antzekoa izan ez dadin. Hala gertatuko balitz, frogatuko litzateke Eliseo Gil eta bere taldea ez zirela faltsifikatzaileak.

Horregatik antolatu da manifestazioa Gasteizen martxoaren 30ean, 12etan, Diputazioaren aurrean, lema honekin: Argitu, ez suntsitu.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Minpeko barik’, podcastak grabatzen hasiak gara Goienan

Goienaren gonbidapenez, podcastak grabatzen hasi gara Arrasateko egoitzan. Euskera, historia, literatura, kirola…, gai asko ikutuko ditugu, beti ere bideo laburren bidez, eta aktualitateko gaiak saihestu gabe, gai politiko eta sozialei ere helduz, nahiz eta arantzatsuak izan. Hortik titulua, Minpeko barik. Minpekoa mihingainaren azpikoa da, frenilloa, eta minpeko barik berba egitea, pentsatzen dena esatea, norberaren buruari frenoa jarri barik. Ea lortzen dugun. Lehen lau atalak sarean daude:

MINPEKO BARIK #1- Aurkezpena

MINPEKO BARIK #2 Arotz berbaren etimologia

MINPEKO BARIK #3- Industria militarra Euskal Herrian

MINPEKO BARIK #4- Negu sasoiko esaera zaharrak

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Martxoaren 30ean manifestazioa Gasteizen aztarnategian egiten ari diren sarraskia salatzeko

Norbaitek zalantzak baditu sarraskiaz, bideo hau ikus dezake.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘OGEI’ jartzen duen ontzi handi bat agertu da Iparraldeko Katalunian, K.a. II. mendekoa

La Vanguardian argitaratu da lehendabizi.

Berria

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina