Eduardo Aznarrek 2011n argitaratu zuen Pamielan El euskera en la Rioja liburua. Esan behar gustu handiz irakurri eta gauza berri asko ikasi genuela orduko hartan. Hamahiru urte geroago berriz datorkigu ikerle fiteroarra gai berarekin, baina edizio berritu, zuzendu eta handitu batez. Lehen edizio hura irakurri genuenok ere gauza berri asko aurkituko dugu liburu honetan, eta irakurri ez zutenek are gehiago. Ikerketa lan bikaina! Eskaneatu eta azpian kopiatzen dugun aurkibidean ikus daitezke jorratzen diren gaiak.
Argitu behar autoedizioa dela eta ez dela liburu-dendetan saltzen. Amazonen eros daiteke helbide honetan: https://www.amazon.es/euskera-Rioja-testimonios-corregida-aumentada/dp/B0DJD6J87S