Joan den igandeko bisita gidatuan konprobatu ahal izan zutenez, hustuketekin jarraitzen dute aztarnategiaren hegoaldeko harresiaren inguruan, eta lehen ez zeuden hormak ere eraiki dituzte aldameneko ate baten barrualdean (!). Hona hemen Josetxo Mendiak bidali dizkigun argazkiak.





Eliseoren taldeak haurren hezurrak aurkitu zituen harresiaren kontra itsatsita zeuden etxe aztarnen barnealdean. Ohitura zen haurrak etxe barnean lurperatzea. Baina argazki hauek ikusita posible ote halakorik? LURMEN taldekoek haitzurrak, paletak eta galbaheak erabiltzen zituzten ebidentzia arkeologikoak aurkitzeko. Makinatzarrokin
dena txikituko dute, zertarako eta aztarnategia turismorako prestatzeko!!!
Utikan arkeologia, kultura, historia!!! Biba turismoa!!!