Berria. 2021eko martxoak 12.
Iberiar penintsulan apenas aurkitu duten horren eskeleto zaharrik, osorik. Holakoak egon ohi diren baino hobeto dago. Itxura batean, ehortzi egin zuten.
Nafarroako Gobernuak aurkikuntza handi baten berri eman du gaur: Loizuko gizona aurkeztu du, duela 11.700 urte baino gehiagoko hezurdura bat. Gizaki haren eskeletoa osorik topatu dute lurpean, eta hori da, hain zuzen, aurkikuntzaren bereizgarririk handiena. Iberiar penintsulan apenas aurkitu duten horren giza hezurdura antzinakorik. «Aztarna hauek bakarrak dira Iberiar penintsulan, eta oso kasu arraroa kontinentean», azaldu du Pablo Arias Kantabriako Unibertsitateko historiaurreko ikerketen nazioarteko institutuko arduradunak. Pribilegiotzat jo du haren aztarnak aztertu ahal izatea. Jarraitzen du