Asteazkenean, hiru arkeologo salatarien ostean, Jose Manuel Tarriñok, Lurmenekin arkeologo eta marrazkilari lanak egindakoak deklaratu zuen. Arkeologo beteranoa, berrogei urte baino gehiago darama lanbidean. Bere esku egon zen grafitoen marrazketa. Oso trebea da horretan.
Haren adierazpenak ez dira inon ageri, batetik berandu deklaratu zuelako (arratsaldeko bostak aldera hasi zen), eta bestik esan zituen gehienak Lurmenen aldekoak direlako.
Hiru salatariek DESCARTES irakurtzen dute oraindik, edo behintzat horrekin ere eraso nahi izaten dute. Berak garbi esan zuen pieza hori marrazteko sakon begiratu zuela bitartekoa guztiak erabiliz, eta MISCART jartzen duela. Bestalde, balizko RIP hiru marra direla jatorriz, zalantzarik gabe, eta ilusio optikoan eragina dela RIP irakurketa, gainazala zartatu delako zonalde horretan.
Aitagurearekin zerikusia duen grafito baten ildo garbi batean orratz-buruaren tamainako konkrezioa aurkitu zuela ere esan zuen. Hezurrean eginak dauden grafitoez, berriz, duela 1.700 urteko hezur mehe baten gainean idazten hasiko bagina, haustu, birrindu egingo litzatekeela, kolagenoa galduta eukitzen dutelako.
Grafitoeko irudiak marraztea ere egokitu zaio . Batzuk miniaturak direla, benetako artelanak, aurpegiko espresioa ere badutenak bere txikitasunean, Emakume-aurpegi batzuk aipatu zituen. Beste irudi batzuk, berriz, oso sinpleak direla. Hainbat esku ezberdin ikusten direla grafitoetan. Hori marrazkigintzan espezialista den batek esaten du.
Baina gauza hauek ez ditugu entzungo EITBko eta Correoko titularretan.