2015eko udan eman genien hasiera bisita gidatu alternatiboei. Bost denboraldi izan dira eta joan den igandekoarekin eman genion amaiera aurtengoari. Formatoa beti izan da berdina. Goizez aztarnategia bisitatzen da, lehenik kanpoaldea eta gero harresi barrua, hiru orduko ibilaldia eginez. Gero bazkaria eta hitzaldi-solasaldia nahi dutenentzat Langraiz aldean.
Egun ederra eta aberasgarria izan ohi da. Jendea pozik eta eskertuta. Harrituta eta kezkatuta ere bai ikusi eta entzundakoarekin. Gaia sozializatzeko bitarteko ona da. Balantzea, esan beharrik ez, oso positiboa. Kontuan izan behar da bisitak iragartzeko geure blogak eta helbide elektronikoak izan direla gure baliabide bakarrak. Hemen zenbait datu:
bisitak | bisitariak | |
2015 | 11 | 280 |
2016 | 11 | 250 |
2017 | 9 | 160 |
2018 | 9 | 270 |
2019 | 10 | 240 |
Denera | 50 | 1.200 |
Bisitarien artean ugari izan dira talde antolatuak. Hona hemen jatorria: Alaña familia, Araia, Aretxabaleta, Aulesti, Azpeitia, Bergara, Donostia, Eskoriatza, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Iberdrolako langile ohiak, Larrabetzu, Laudio, Martin Ttipia, Oñati, Ordizia, Plentzia, Sakana, Soraluze, Usurbil, Zangotza, Zarautz, Zizurkil-Villabona.
2019-X-27