“Iruña-Veleia Argitu ekinbideak auzibidea gelditzeko eskatu du” titulatu du Berriak. “Iruña-Veleiako afera auzibidetik ateratzeko eskatu dute” Garak. “Epai-bidea uzteko eskatu du Iruña-Veleia Argitu ekimenak” Aleak. “Plataforma Iruña-Veleia: ‘No está demostrada la falsedad” Deiak.”Una plataforma niega la falsificación de las primeras palabras en euskera” ABC eta EFEk. Ia guztietan orrialde osoa eskaintzen zaio notiziari. Vocento taldeko Correok eta Diario Vascok, aldiz, ez dute ezer argitaratu.
Atzo Euskadi Irratiak, Radio Euskadik eta Radio Vitoriak ere eman zuten prentsaurrekoaren berri. ETB, ostera, ez zen agertu ere egin.
Heurek zigorra de asalda nahi ddabe herrian, borroka eta axampa, besten sufrikarioaz eta odolaz euren errua estaltzeko. Horrela uste dabe hobeto engaiñatzen dela jakinen gainean ez dagoena. Itxuak itxu gidari? Putsu honetatik salbatuko gara, bidea badakigulako.