Sassarin egoitza duen La Nuova Sardegna islako bigarren egunkari irakurriena da. Abenduaren 21eko Kultura orrialdeetan Euskararen aztarnak Sardinian? liburuaz erreportaje zabala ekarri du Paolo Curreli kazetariaren eskutik. Bertan Paolo Francalacci genetistaren iritziak ere badatoz, liburuaren jorratzen den hipotesiarekin sintonian daudenak. Francalacci Sassariko Unibertsitateko genetika laboratorioaren burua da.
Ikusten da gai hauek Sardinian harrera hobea dutela gurean baino. Argitaratu zela zazpi hilabete igaro diren arren, ez da paperean ezer argitaratu gaiaz, aurkezpenekoaz at. Gainera, gure telebista publikoaren programazio arduradunen baten aldetik jasotako betoaren berri ere izan dugu. Egunen baten emango ditugu xehetasunak.
Pingback: Euskeraren jatorria » Blog Archive » Elexpururen liburuaren informazioa kanpoan bai, etxean ez