“Egiari zor” esan ohi da egi-egia diogula azpimarratu nahi denean. Ba egiari oso gutxi zor dio Arabako Kultura Diputatuak Biltzar Nagusietako batzorde bati kontatu eta EFE agentziak jaso duenak. Halako batean “la señalización dentro del “opium” dio kazetariak, “oppidum” beharrean. Lapsus geniala. Biltzarkideak ez ote zuten galderarik egin? Esate baterako, zer egiten du orain Nuñezek? Zuzendari izaten jarraitzen al du? Ala zigortuta jarraitzen du? Nor da une honetan zuzendaria? Edota, noiz argitaratu behar dituzte zazpi urte hauetako aurkikuntzen berri ematen duten txostenak?
Eta denok buruan dugun galderari erantzunik ez: zer egingo du orain Diputazioak auzi judizialean? Correok iradoki bezala 250.000 euroko isuna eta 5-9 urteko kartzela eskatuko du Eliseo Gilen kontra, ala auzia artxibatzea frogarik ez dagoelako?
Hau ote da “la postverdad” famatua? Merezi du Koenraad Van den Driesschek Ama Atan egin duen sarrera irakurtzea.