Dobera eta Hernani Errotzen Elkarteek antolatuta, Karlos Uragaren erakusketa eta bi hitzaldi daude bidean. Baina hobe antolatzaileen hitzei eta kartelei mintzatzen uztea:
IRUÑA-VELEIA. Dobera euskara elkartea eta Hernani Errotzen elkartea
Dobera euskara elkarteak eta Hernani Errotzen elkarteak, zenbait ekintza antolatu ditugu, Iruña-Veleiako eztabaida dela eta.
ERAKUSKETA
- Otsailaren 17an hasita, ostraken erakusketa egongo da ikusgai Biteriko (Hernaniko kultur etxea) erakusketa gelan, aste betez edo biz.
Ideia eta proiektua: Carlos Uraga / Zeramikaria: Loli Pinedo
Carlos Uraga (industria ingeniaria): “ni saiatu naiz garai hartako materiala eta teknikarekin grafitoak berregiten. Eta duda izpirik gabe esan dezaket ezinezkoa dela 400 grafito era horretan faltsifikatzea: ikaragarrizko zailtasunak baitituzte, faltsifikatu ahal izateko. Hezur bat ere badago inskribapen batekin. Nahikoa da mikroskopio batez begiratzea, gaur egun ezinezkoa dela faltsifikatzea, konturatu ahal izateko“.
Erakusketaren ordutegia: arratsaldeko 7etatik aurrera. Dena den, ikastetxeak eskola orduan ikusi nahi badute, ordua eskatzea besterik ez dute. Eta izango dute gidariren bat, azalpenak emateko.
HITZALDIAK
- Otsailaren 23an, hitzaldia izango da erakusketa gelan bertan, arratsaldeko 7etan, gaztelaniaz. Antolatzailea: Hernani Errotzen. Hizlariak, bi izango dira:
Koenraad Van den Driessche, geologian doktorea.
Hitzaldiaren izenburua: “8 años sin atreverse a mirar bien“.
Hitzaldian, informazioa eta frogak azalduko ditu geologoak, ostrakak faltsuak ez direla egiaztatzeko.
Idoia Filloy, arkeologoa.
Hitzaldiaren izenburua: “Lo que yo vi y viví”.
Bere esperientzia pertsonala kontatuko du arkeologoak.
- Martxoaren 2an, hitzaldia izango da, Biteriko (Hernaniko kultur etxea) areto nagusian, arratsaldeko 7etan, euskaraz. Antolatzailea: Dobera euskara elkartea. Laguntzailea: Hernani Errotzen.
Hizlaria: Patxi Zabaleta, SOS Iruña-Veleiako abokatua, eta Euskaltzaindiako kidea. Hitzaldiaren izenburua: “Iruña-Veleia: auziaren aterabidea”.
Programa hau guztia finantzatu ahal izateko, 10na eurotako bonoak aterako dira, nahi duenak bere ekarpen ekonomikoa egin dezan. Gainera, bai erakusketan eta bai hitzaldietan, ontzi bat izango da nahi duenak nahi duena eman dezan, borondatez.
Dobera euskara elkartea eta Hernani Errotzen elkartea