ALDE EGIN ZUTEN HIRU ARKEOLOGOEN KASUA
Ohikoa izaten da auzi batean alde batekoen eta bestekoen bertsioak guztiz kontrajarriak izatea. Zenbait blog jarraitu edo Barandiaranen liburua irakurri duenak alde akusatzailearen bertsioa du, horrela laburbildu daitekeena: hiru arkeologoak (Jose Angel Apellaniz, Miguel Angel Berjón, Carlos Crespo) deseroso eta haserre zeuden grafitoak aurkeztuzirenerako (2006ko ekaina), gaizki induskatzen zelako eta ez zutelako
grafitorik ikusten lurretik irteten. Ez zuten momentuan alde egin, zenbait kalkulu
laboral medio. 2007ko urtarrilean joan ziren. Gero prentsari eta epaileari esan
zioten, besteak beste, komuneko marrazkiak zein idazkiak Eliseo Gilek egin
zituela. Eta grafologoek inolako zalantzarik gabe esan dutenez grafitoak zein
komuneko idazkiak esku berak eginak direla, Eliseo da faltsutzailea. Hau da alde
akusatzaileak saldu nahi duena eta baita Barandiaranen liburua irakurrita
ateratzen den ondorioa ere.
Beste aldeko bertsioa laburbiltzen saiatuko naiz, baina iritzietan baino gehiago egitateetan, konproba daitezkeen datuetan, oinarrituta.
1)Grafito ezohikoak agertzen hasi zirenean (2005-2006 urteetan zehar gehienak), talde osoa bezain bozkariotsu agertu ziren beti hiru arkeologoak. Ez zuten inoiz zalantzan jarri benetakoak zirenik. Horren dozenaka testigu dago.
2)Grafitoak prentsaurrean aurkeztu eta egun batzuetara (2006-VI-23), Carlos Crespok ia ordubeteko elkarrizketa eskaini zion Gasteizko Hala Bedi irratiari. Oso pozik agertzen da eta bere hitzetan ez da ageri benetakotasunari buruzko zalantza izpirik. Elkarrizketa entzun nahi duenak hemen du audioa.
3)2006ko irailean, Ludi Veleienses delakoak egin ziren aztarnategian: erromatar jokuak, gerra-teknikak, haurren jolasak eta abar. Erromatarrez mozorrotu ziren eta parte aktiboa hartu zuten hiru arkeologoek, nahiz eta hartara behartuta ez egon.
4)2006ko azaroaren 23an prentsaurrekoa eman zuen Eliseo Gilek Langraitzen zenbait hedabide eta forotan esaten zirenak gezurtatu asmoz, ordurako Gorrochateguiren iritziak kaleratzen hasita baitzeuden. Prentsaurreko horretan ziren hiru arkeologoak Eliseo Gil apoiatzen.
5)2007ko urtarrilean, urte berriarekin batera, baja eskatu zuten hirurek, aurrez ezer abisatu gabe. Arrazoi laboralak argudiatu zituzten, sekula ere ez lan-metodoari buruzko kexarik edo ostraken benetakotasunari buruzko zalantzarik.
Nire ustez, une honetantxe aurkitu behar da auzi hau ulertzeko giltza. Zergatik eskatzen dute baja bat-batean, aztarnategiaren unerik gozoenean, Iruñan urtetako lana ziurtatuta zutela jakinda? Kontzientzia arazoengatik? Hurrengo atalean pista batzuk emango ditugu
bat-bateko aldaketa hau ulertu ahal izateko.
Zurekin ados nago,komukabide nagusien jarrera lotsabakoa da.Balantzaren beste alden argia ipintzen jarraitu beharko dugu.
Eskerrik asko eta bedarka handi bat.