Joxe Austin Arrieta idazle donostiarrak hitzaldia eman zuen 2012ko urrian Eskoriatzako HUHEZI unibertsitatean.
Dorraoren inguruan berriro eta behin du izenburua, eta bertan aipamen oso interesgarria egiten dio Iruña-Veleiako auziari. Honelaxe dio:
“Ba, bai. Arrazoia eduki dezakete. Inozoak gara.
Baina eurak irabazle. Eta eurekin batera, euren kontra bezainbat, egin behar
dugu lan. Ez dago beste erremediorik. Herri nahasia gurea, mila printzatan
ezpaldua. Betidanik, dirudienez. Boterera iritsi orduko –ekonomikora,
politikora, ideologikora-, euskalduntasunari uko egitea, horixe izan da arau
nagusi klase nagusiengan beti. Gure esku dago aurrerantzean, halere, euskarari
iraunaraztea, eta arnasa ematea, hizkuntza handi boteretsu baten edo gehiagoren
mende egonik ere. Iruña-Veleiako aspaldiko arbaso haiek egin zuten bezala,
Inperio Erromatarraren beste ezein probintzia mendebaldarretan ez bezala:
euskaraz ere idatziz (nik ez baitiot ezein txirrindulariri “Lance Amstrong”
deituko, analitikarik egin gabe: benetakoak dira ostrakak kontrakorik frogatzen
ez den bitartean, stablishment unibertsitarioak pertsona bat eta beronen
lantalde osoa ezin esan ahaleko harrokeriaz laidoztatu eta defenestratu, eta, hala ere, “ahari” politiko guztiek –nire “harikoek”
barne- ostraken inguruan ostrukarena egitea hobetsi duten arren).”